Aquariuseko errefuxiatuekin "legea" aplikatuko dela esan du Grande Marlaskak

  • Aquarius itsasontziko errefuxiatu batzuk atzerritarren atxikitze zentroetan sartuko dituzte eta litekeena da euren herrialdeetara itzularaztea.

Aquaius itsasontziaren argazki (argazkia:rtve.es)

2018ko ekainaren 15an - 12:16

Espainiako Barne ministro Grande Marlaskak esan du Aquariuseko 630 errefuxiatuak Espainiara iristen diren gainerakoak bezala tratuko dituztela. Dagokien espedientea irekiko diete, erregulazioa edota asiloa lortzeko edo Espainiatik kanporatzeko. Galdetuta ea pateretan etorritakoak bezala tratatuko dituzten, Barne Ministroak Onda Ceron emandako elkarrizketa batean gehitu du “legea aplikatuko dela”.

Aquarius Valentzia bidean dago. Orain hiru itsasontzitan banatuta daude: 106 pertsona Aquariusen, eta geratzen diren 524ak Italiako marinaren Orione itsasontzian  eta Italiako kostazainen Dattilo-n.

Bestalde Grande Marlaskak esan du Ceuta eta Melillako hesietako kontzertinak kendu nahi dituela eta txostenak eskatu dituela beste irtenbide bat bilatzeko. “Nere esku dagoen guztia egingo dut kontzertinak kentzeko”esan du Marlaskak “ez delako onargarria” jendea jauzi egiten ikustea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errefuxiatu krisi globala
Migrazio eta Asilo ituna: Europaren legatu kolonialista denon begien bistan

Europar Batasunean berriki onartu den Migrazio Itunak, asko zaildu dizkie gauzak euren herrialdetik ihesi doazen eta asiloa eskatzen duten pertsonei. Eskuin muturraren tesiak ogi tartean irentsita, migratzaileentzako kontrol neurri zorrotzagoak onartu dituzte Estrasburgon,... [+]


Migratzaileei sarrera gogortzeko ituna onartu du Europako Parlamentuak

Europar Batasunean migrazio politika gogorragoa ezartzeko ituna onartu du euroganberak, zortzi urtetako negoziazioen ondoren. Hala, eskuin-muturraren ideiei men egin eta arau baztertzaileak erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera herrialdeek, kontrola areagotzeko eta... [+]


2024-02-29 | Euskal Irratiak
Otsailean 600 migratzaile lagundu ditu Irungo Harrera Sareak

Migratzaileen kopurua anitz emendatu da Irun eta Hendaia arteko pasabidean. Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez, otsailean 600 pertsona lagundu dituzte, iaz, urte osoan 2.700 izan zirelarik. Iragan urtarrilean, 2.700 etorkin heldu dira Kanariar Uharteetara, egunero 80... [+]


Egunean hemezortzi migratzaile hil ziren bataz beste iaz Espainiako Estatura iristeko ahaleginetan

Caminando Fronteras gobernuz kanpoko erakundeak “Monitoreo Derecho a la Vida” txostenaren edizio berrian egindako balantzea da: 6.618 hildako izan dira mendebaldeko Muga Euroafrikarrean; horien artean, 384 haur.


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Eguneraketa berriak daude