Tortura xuria

Bakartasunaz bi hitz. Filipe Bidart. Txalaparta, 2004

Kartzela, ez dakit inoiz utzi dion egoteari, baina hain modako dagoena, kasik urte oso eta askotarako tendentzia baten gisa. Euskarazko literaturari kasu eginez gero, hasieretatik dago, Etxepare bera Biarnoko hartara sartu zutenetik. Sarrionandiaren kasu, ez noski azken, bai segur aski paradigmatikoraino. Eta hor badago tesi edo dena delako bat, euskal literatura eta kartzela lotzen dituena. Kartzelaren makurrena, ordea, bakartasuna.

Pasa direnek diote, bakartasuna, isolamendua, nahi gabe ere, izerdi hotza balitz bezala, azalean itsatsi zaigun terminologia. Bakartasun ez bilatua, ez desiratua, fabrikatik bakarzale garenok hainbeste maite duguna. Baizik eta derrigorra, autoritatearen baitakoa. Filipe Bidartek ezagutu zuen, IK talde armatuko kideak, Frantziako kartzeletan.

Eta liburutxo batean eman zuen berri, laburtu zituen bakartasunean pasa behar izan zituen bi urtetik gorakoak (“non legez ez den hiru hilabete baino gehiagorentzat atxikitzen ahal”). Bi urte bakartasunean, irakurrita, ez du asko ematen, akaso, hogeita lau orenetatik hogeita hiru zeldan, goiz eta arratsaldez promenada bana –ordu erdiko–, giza tratu bakar funtzionarioen salutazio ez bereziki espansiboak. Tortura xuria, alegia, bestelakoen aldean oharkabea baita. Hitzek ez dute transmititzen, ezin, barruan bakarrik dagoenak zer sentitzen duen. Baina, sinistu, liburua irakurri ahala zuk ere senti dezakezu, atea ixtean, klanka, barruan bakarrik geratzen zarela, ezin aterako zarenaren itolarria, lehen ordu-egunen noraeza. Gero pixkanaka egingo zara, harrabotsetara, denboraren izari berrira, antsiak erabat sekula abandonatuko ez zaituen arren. Ez dakizu zer lasaitua hartzen den, denboragarrenera, irrati ttipi bat erosten ahal duelarik!

Bakartasunaren testigantza gordina, beraz, inoiz zuloan sartuko ez gaituzten esperantza dugunok (gauzak nola dauden ikusita, auskalo) bakartasuna, ez bilatua, ez desiratua, baizik eta derrigorra, zertan den ezagutzeko balioko diguna, inoiz zuloan sartzen bagaituzte (epaileak guarda!), gidaliburu modura ere erabil genezakeena, superbibentzia kit bat bailitzan, baina, besteren gainetik, denik eta egoerarik kontrakoenean ere, erresistentziarako, duintasunerako, umorerako tartea badagoela erakusten diguna.

“Gizakia ez da bakarrik bizitzeko sortua”. Fabrikatik bakarzale garenok ere fedea aldatuta bukatuko dugu irakurketa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Etorkizun utopikoen zirrimarrak

Zirriborroak eta gero
Katixa Agirre, Uxue Alberdi, Lucía Baskaran, Harkaitz Cano, Gabriela Damián Miravete, Belén Gopegui, Karmele Jaio, Danele Sarriugarte, Iban Zaldua eta Patxi Zubizarreta
Consonni, 2023

[+]


Duela mende erdiko haurtzaroa

Begi bat kokotean
Juan Kruz Igerabide / Elena Odriozola
Ediciones modernas el embudo, 2023

--------------------------------------------------------

Umetan, atzera begira egoten nintzen maiz. 'Begia aterako zaik kokotean', mehatxatzen ninduan apaizak, elizan atzera... [+]


Eguneraketa berriak daude