Intsulina, azukrea odoletik ateratzeko

  • Jon Cano donostiarrak diabetesa du. 12 urterekin diagnostikatu zioten eta gaur, hamar urte beranduago, hauxe da bere mezua: “Jendea asko larritzen da gaixotasunarekin, baina zaindu eta kontrolatuz gero, bizitza ez da hainbeste aldatzen. Gauza okerragoak badaude munduan”.

Bi diabetes mota daude: intsulina produzitzen ez duena eta intsulinaren erabilera okerra ematen duena. Canok lehenengoa du; bere pankreak ez du organismoak behar duen intsulina produzitzen eta horrek glukosa (azukrea) odolean pilatzea dakarkio. Hori medikamendu bitartez jasotzen du: “Egunean hiru bider intsulina injekzio bat ematen dut. Kantitate bat daukat, medikuak markatua. Badakit, ordea, bazkari edo ekimen bereziren batean egongo banaiz edo zerbait berezia jan nahi badut dosia zertxobait handitu beharko dudala”. Medikuarengana hiru hilabetean behin joaten dela gaineratu du, hemoglobina maila zaindu eta sustorik ez hartzeko. 

Esaterako, duela sei hilabete susto bat izan zuela kontatu digu: “Arnasa hartzeko zailtasunak nituen eta medikuarengana joan nintzen. Flemak zirela esan zidan, baina koma egoerako sintoma bat zen. Handik bi ordutara koman sartu nintzen. Gogoratzen dut pisukideak etxean zeudela eta anbulantziari deitu niola. Azukrea begiratu zidatenean 580an nuen”. Normalena, 70-100 bitarteko azukrea izaten du gorputz batek. Canok, medikamenduarekin 120 izaten du, gutxi gora-behera. 500etik gorako kasuetan ZIUra (Zainketa Intentsiboetako Unitatea) daramatela kontatu digu. Han pasa zituen bost egun: “Anbulantzian sartu ondoren ZIUn esnatu nintzela gogoratzen dut, gurasoen ondoan, zer pasa zen jakin gabe. Hasieran ez zidaten ezer kontatu, lehen bi egunetan ez baitzekiten bizirik jarraituko nuen ala ez”.

 Ohiko gaixotasuna da diabetesa, baina litekeena da hasiera batean ezertaz ez ohartzea. Glukosa altuak ez baitu minik ematen. Kaltea barrutik egiten duela azaldu du Canok. Hartara, zaintzen ez bada, organismo osoa hondatzera irits daiteke eta arazoak sortu bihotzean, oinetan, begietan edo giltzurrunetan, itsu gelditu edo hanka anputatzeraino ere: “Nire lagun bat itsu geratu zen 20 urterekin eta giltzurrunen funtzionamendurik gabe. Handik gutxira zendu zen. Hala ere, ez zuen batere bizitza osasuntsua egiten”.

Diabetikoen ezaugarri bat da beste gaixotasunen kalteak nabarmenagoak direla. Katarro bat gaizki sendatzen bada pneumoniara irits daitekeela kontatu digu. Edo zauri bat sendatzeko beste gorputz batek baino bi bider denbora gehiago behar duela. Horregatik, injekzioez gaindi, bizitza osasuntsua eta, batik bat, elikadura osasuntsua izatea beharrezkotzat jotzen du. “Edozer sentitzen dela eta medikuarengana joatea aholkatzen dut, eta ez utzi eta utzi, nik hori egin nuen azkenekoan”. Ildo berean mintzatu zaigu azukrea jan dezaketen galdetu diogunean. Pixka bat har dezaketela esan digu, beti ere ez den egunerokoan izaten, hori gaixotasunari jaramonik ez egitea litzakeelako.

Gaur “oso ongi” sentitzen dela gaineratu du, gainditzea kosta zitzaion arren. Medikuak esan zion: “Indarra zure kabuz hartu beharko duzu edo ez duzu inoiz hartuko”. Hortaz, pixkanaka kalera irteten eta pisua hartzen hasi zen eta bizitza normala egiten du berriro. “Baldintza bat dut eta kito, ni ez naiz inor baino gutxiago edo gehiago. Gaixotasun hau, zaintzen bada, eramangarria da eta erraza, gainera”. 

Pankreetara itzuliz

Aurrez aipatu bezala, pankrearen intsulina jariaketa ezak dakar azukrea odolean areagotzea. Horren aurrean, gorputzean intsulina sartzea da maiz ematen den tratamendua, Canok egiten duen bezala. Dena den, shiatsu izeneko medikuntza alternatibo japoniarrak pankreen funtzioak berrezartzeko aholkuak ditu, beti ere laguntza moduan. Hainbat ariketa proposatzen ditu medikuntza mota horrek: Pertsona buruz behera etzan eta lepoaren goialdeko zazpigarren lepaornoa topatu beharko da lehenik. Hamar orno beherago dagoen muskulua erlaxatu ondoren. Azkenik, kontrakturadun gune muskular hori bizkarrezurraren bi aldeetan erlaxatzeak pankreen funtzioen hobekuntza ekar dezake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban 14 gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen galbahea... [+]


Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga. Dolu perinatala
"Mina ez da tapatu behar; bizi egin behar da, aurrera egiteko"

Iaz, irailaren 9an, jaio eta egun gutxira zendu zen Irati Unamunzagaren eta Jon Arriagaren umea, Nare. Haurdunalditik beretik, bidearen gazi-gozoak konpartitu dituzte ingurukoekin, naturaltasunez, eta dolu perinatalaren prozesuarekin beste pauso bat egitea erabaki dute:... [+]


Eguneraketa berriak daude