Emakumeek lehen aldiz dantzatuko dute Oñatiko Corpusetako prozesioan

  • Prozesioan ez ezik, egubakoitzean ikastetxeetan eta auzoetan, eta zapatuan herriko kaleetan egingo dituzten dantzetan ere izango dira emakume dantzariak. Bi urteko hausnarketa prozesuaren emaitza izango dira aurtengo Corpusak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko ekainaren 01an - 09:16

Corpuseko prozesioan lehen aldiz agertuko dira neskak dantzan. Ez da Oñatiko emakumeek Corpus dantzak egiten dituzten lehen aldia izango –1940ko eta 1950eko hamarkadetan egiten zuten–, baina bai Corpusetan egingo duten lehena.

Oñatz dantza taldekoek duela bi urte ekin zioten emakumeen parte hartzeari bultza egiteko prozesuari. Zeregin hori izango zukeen talde eragilea sortu zuten orduan, emakumez zein gizonez osaturikoa. Eta aurten azalaraziko dute prozesu horretan egindakoa. Corpus prozesioan ere izango da emakumerik. Dena den, horri garrantzia kenduz, diote betiko moduan bederatzi dantzari izango direla domekan, generoaren etiketa kenduz. "Guk dantzariei ematen diegu garrantzia. Betiko moduan, bederatzi egongo dira, baina ez dira denak mutilak izango", dio Oñatzeko Miren Aranburuk.

Domekako prozesioan ez ezik, asteburuko egun guztietan izango da emakumerik dantzarien artean. Urte eta erdi inguru jardun dute Corpus dantzak ikasten eta entseatzen. Izan ere, orain arte, dantzariak laguntzea izan dute zeregin Corpus asteburuan, dirua batzea, dantzarako materialarekin laguntzea eta gisakoak egitea. Aurten emakumeendako arropen gaia landu behar izan dute, tartean. Eta adituekin egon ostean, diote alor horretan ez dutela aparteko aldaketarik egin beharrik izan. "Saiatu gara ahalik eta berdinena izaten. Prakak bakarrik aldatu ditugu, baina kanpotik ez da nabarituko; emakumeen gorpuzkerara moldatu ditugu", azaldu du Irati Aranburuk.

Hogei dantzari

Dantzariendako, baina, Corpusak ez dira domekako prozesiora mugatzen. Asteburu osoan zehar dihardute herriko ikastetxeetan, auzoetan eta kaleetan. Eta, beraz, dantzok txandakatu beharra dakarkie horrek. Finean, domekako bederatzi dantzarietatik aparteko taldeak dihardu beste dantza emanaldietan. Orotara, hogei dantzari inguruk jardungo dute datozen egunetan. "Asteburu osoa izaten da berezia. Egubakoitz goizean auzoetan eta baserrietan ibiltzen gara dirua batzen eta arratsaldean, ikastetxeetan eta kalean. Zapatuan, goiz eta arratsalde ibiltzen gara herriko kaleetan dantzan eta dirua batzen, eta domekan prozesioan goizean eta Foruen plazan arratsaldean", dio Oñatz dantza taldeko Iulene Urrutiak.

Duela bi urte hasitako prozesuaren emaitza asteburuan ikusiko da eta horren gogoz daude Oñatzeko dantzariak, Zuriñe Lazkanok adierazi duen moduan: "Oso gutxi falta da. Oso urduri eta pozik gaude, aldi berean, eta oso gustura egindako lanarekin, luzea izan bada ere".

Albiste hau Goienak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oñati
2020-11-06 | Jone Markuleta
Abian da Oñatin Beratu musika jaialdiaren 3. edizioa

Beratu Jaialdiaren 3. edizioa, azaroaren 6tik 8ra izango da Oñatiko hainbat txokotan. Hasiera batean, antolakuntzaren ideia dokumental bat eta sei kontzertu eskaintzea bazen ere, pandemiak eragindako egoera dela medio, aldaketak izan dituzte eta zenbat... [+]


2020-05-05 | Goiena
Ternua eta euskaldunen arteko harremanak ikertu zituen Selma Huxley hil da

Euskaldunon iraganean bilatzeko artxiboz artxibo ibilitako ikerlaria zen Selma Huxley Barkham. Euskal Herria eta Kanadako itsas historiaren alorrean lan handia egindakoa. 1973ko uztailean heldu zen Oñatira, artxibo aberatsak erakarrita, eta bertan bizi izan zen 20 urtez,... [+]


Irrati piratak ari dira pizten

Konfinamenduko asteotan, Euskal Herriko zenbait txokotan euskarazko irrati piratak sortu dituzte: Gipuzkoako Lezo, Lasarte-Oria, Oñati eta Zumaia herrietan, esate baterako.


2019-05-20 | Zero Zabor
Markel Olanok (EAJ) Eibarren esan du Oñati zikin dagoela: egia ala gezurra?

Eusko Alderdi Jeltzalearen hautagaiek larunbatean, maiatzak 18, Eibarren eskaini zuten mitinean Markel Olano diputatu nagusigaiak esan zuen: "Oñati zikina dago... bai zikina dagoela Oñati". Eta hainbat erreakzio piztu ditu sare sozialetan: benetan... [+]


2019-01-04 | ARGIA
Oñatiko 'Lope' film herrikoia sarean da ikusgai

Oñatiko LPM taldeak egin du filma herriko hainbat lagunen laguntzarekin. Lope Agirre konkistatzailea gaur egun sorterrira itzuli izana abiapuntu hartuta, 2019ko udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia aldarrikatuko du. Umorea eta kritika eskutik helduta,... [+]


Eguneraketa berriak daude