Elikadura burujabetza Nafarroako Parlamentura

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2018ko ekainaren 10a
Argazkia: Mundubat.
Argazkia: Mundubat.Argazkia: Mundubat.

Ezohiko itxura hartu zuen maiatzaren 15ean Nafarroako Parlamentuko hemizikloak: Mundubatek, Mugarik Gabe Nafarroak eta IPESek antolatuta, II. Elikadura Burujabetzaren Parlamentua egin zuten bertan. Nekazari eta ekoizle txikiek, Udaletako zinegotziek, INTIA Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Institutuko ordezkariek nahiz kontsumo talde eta hainbat kolektibotako kideek bete zituzten parlamentuko eserlekuak egun horretan, parlamentariekin batera.

Bi urteko prozesuaren emaitza

Iaz hasi ziren elkarteak Nafarroan zehar, merindadez merindade, elikadura burujabetzaren gaineko saioak egiten. Gobernantza lokal eta eraldatzailea elikadura burujabetza eta genero berdintasun gakoekin izenburupean, zonalde bakoitzeko ekoizle, udaletxe, elkarte, garapen agentzia eta bestelako eragileekin elkartu ziren bertako errealitateen gainean hausnartzeko.

Segituan ohartu ziren, merindade batetik bestera mugituta ere, antzeko arazoak zituztela. “Merindade guztietako egoerek partekatzen dituzte gauza asko, esaterako, nekazari txikia desagertzen ari dela bizirauteko geroz eta zailtasun gehiago dituelako”. Urteetan bultzatu diren nekazaritza politikek eta merkatuaren joerek zerikusi zuzena dute egoera horrekin, Gotzone Sestorain prozesuko eta parlamentuko partaide eta ekoizlearen ustez.

Elikadura osasuntsua, herrien biziraupena eta justizia soziala

Merindade guztietako diagnostikoen aurkezpena egin eta gero, Nafarroako Gobernuari zuzenean hainbat neurri har ditzala eskatzeko erabili zuten partaideek Elikadura Burujabetzaren II. Parlamentua. Zer neurri? Lurra azpiegitura erraldoietatik eta espekulaziotik babestea, elikadura burujabetzaren gaineko formazioa bultzatzea, tokiko elikadura publikoak lantzen jarraitzea, indartzea eta koordinatzea, nekazaritzako eta abeltzantzako lege higieniko-sanitarioak ekoizle eta eraldatzaile txikien profilera egokitzea eta salmenta zuzenaren legea garatzea eta gazteak nekazaritzan sartu ahal izateko baldintzak malgutzea, besteren artean.

Azken batean, nekazaritza eta abeltzaintza politikak euren eredura egokitzea izan da parte-hartzaileen eskari nagusia. “Nafarroan badira tokiak husten ari direnak, eta belaunaldien arteko erreleboa emateko nahitaezkoak dira horrelako politikak lehenbailehen martxan jartzea”, dio Sestorainek. Behe Nafarroako merindadeko ordezkaria ere izan zuten bertan: Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kide batek azken urteetan Ipar Euskal Herrian martxan jarri dituzten proiektuak eta egin duten bidea azaldu zuen parlamentuan. Hegoaldeko lurraldean bide hori hasi besterik ez da egin…

Kanal hauetan artxibatua: Baratzetik mundura  |  Nafarroa

Baratzetik mundura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-24 | Garazi Zabaleta
Berpiztu Agrokultura proiektua
Permakultura baratzea Gatikan, hiriari jaten emateko

“Bilboko gaztea izanik, sumatzen nuen hiriko gizartea ez dagoela nekazaritzarekin konektatuta”. Horrela azaldu du Kepa Añibarro Zoritak nondik sortu zitzaion ingurumenarekiko eta lurrarekiko interesa. Ingurumen-kimikako eta Paisajismo eta Landa-Ingurumeneko ikasketak egin ondoren argi zuen nekazaritzarekin edo paisajismoarekin lotutako zerbaitetan egin nahi zuela lan. Non eta nola zen galdera. Iaz zalantzetatik atera eta proiektu berriari ekin zion: Berpiztu... [+]


2018-06-17 | Garazi Zabaleta
"Babestu landare bat" ekimena
Ikasleak landareen zaintzaile

Barakaldon bada hiriari arnas ematen dion gune berde bat: Ramon Rubial Lorategi Botanikoa. Lorategiaren eta Barakaldoko Natur Gelaren arteko elkarlanetik sortu da “Babestu landare bat” ekimena. Hiriko eskoletako ikasleekin landareen eta horien hazkuntza prozesuaren gaineko jakintzak lantzea da ekimenaren asmoa, eta ikasketa hori modurik praktikoenean emanen dute: ikasleak beraiek izanen dira landareak landatu eta zainduko dituztenak.

Jakin-mina pizteko hezkuntza... [+]


Lur komunaletatik pribatuetara
Baserriaren sorrera ere, kapitalismoaren oinarri

Herri-lurren gainbehera, baserri “modernoaren” hedapenarekin batera eman zen, Aro Modernoan zehar. Mendiak etxez eta zereal-sailez bete ziren neurri berean galdu ziren jabetza kolektiboa, komunitateen erabakimena eta, neurri batean, baita ingurumenaren ustiapen jasangarriago bat ere. Jabetza-egitura gero eta polarizatuago bat agertzen joan zen, XIX. menderako Euskal Herri atlantikoan nagusi ziren desberdintasun sozial handien iturburu.


Txina munduko soroak erosten ari da janari ekoizle handiena izateko

Txinako korporazio publiko eta pribatuek gaur egun mundu osoko hamar milioi hektarea lur lantzen dituzte. Indonesiatik Ukraina edo Frantzian barrena Boliviaraino, Txinak 2010etik 2016ra arte bostez biderkatu ditu atzerriko soro eta oihanetako inbertsioak. Pekingo gobernuaren ildo estrategiko nagusietakoa dira, bai munduko herrialde handieneko biztanlegoaren elikadura bermatzeko eta bai planetako janari ekoizle nagusi bihurtzeko datozen urteetan.


2018-06-03 | Jakoba Errekondo
Hiltzea zor

Aurtengo otsailean Ekologistak Martxan eta Pesticide Action Network Europe elkarteek elkarlanean egindako txosten argigarri bat kaleratu dute. Espainiako Estatuko ibaien egoeraren berri ematen du txostenak. Ibai bakoitzaren arroaren kudeaketa eta kontrola Konfederazio Hidrografikoa deitzen diren administrazioen esku daude. Konfederazio horiek 2012an eta 2016an ibaietan topa zitezkeen pestizidak ezagutzeko azterketak egin zituzten eta haien emaitzak eskuetan osatu dute txostena.

Emaitzak... [+]


2018-06-03 | Garazi Zabaleta
Padura Baratza
Gorbeiaren magaleko lurra eta pertsonak aberasten

Duela zazpi urte Zigoitiako (Araba) lursail batean familia proiektua martxan jartzea erabaki zuten Miguel Garcia de Cortazarrek, Ander Arrietak eta Peggi Jonasek: Padura Baratzaren hastapenak ziren, egun mugimendu handiko etxalde agroekologiko bihurtu dena. Eurek ekoitzitako elikagaiak eskaintzeaz gain heziketa lanean dabiltza jo eta su. “Kasik garrantzitsuagoa da guretzat heziketaren alorra”, diote proiektuko kideek.

Kaltetutako lurrari bizia itzultzen

“Lehen urteetan... [+]


2018-05-27 | I˝aki Sanz-Azkue
Lazkaoko Enpaundi baserria
Ofizio zaharrak berreskuratzen

Euskal Herriko beste hainbat lekutan gertatu den moduan, etxeek hartu dituzte Lazkaon lehenago soro eta baratze ziren lurrak. Asfaltoak, zementuak, kultura hiritarrak, Enpaundi baserria inguratu dute. Baina Garin sendiaren hormen artean, oraindik, baserriak ez du izana galdu. Herriari bizkar eman gabe, baserriaren kultura taupaka ari da Enpaundin. Lazkaon Basherri Eguna egiten denetik, urtero langintza bat berreskuratzen dute, eta baserriko eguneroko lanetarako erabili. Esku trebeen eta sormen... [+]


2018-05-27 | Garazi Zabaleta
Aretxabaletako tomatea
Herritarrek jakintzak partekatzetik hedatu den fruitua

“Duela zenbait urte Katalunian bizi nintzenean, jada ezaguna genuen han Aretxabaletako tomatea”. Tomate barietate horren inguruan liburua aurkeztu berri du maiatzean Marc Badal Cristina Enea Fundazioko Haziera proiektuko koordinatzaileak. Azken bi urteetan Marta Barba Gassó ikerlariarekin batera egindako azterketa jaso du Aretxabaletako tomatea. Bioaniztasuna, lurraldea eta jakintza partekatua izeneko lanean. Euskaraz nahiz gaztelaniaz argitaratu dute.

Tomate mozkorraren... [+]

2018-05-20 | Garazi Zabaleta
Plentziako II. Azoka Agroekologikoa
Era guztietako produktu ekologikoak herritarren eskura

Bigarren urtez jarraian, azoka agroekologikoa antolatu du Plentziako Txakinarto Kontsumo Taldeak. Maiatzaren 20an egingo da.

Inguruko ekoizleen erakusleiho

“Ez dugu gure kontsumora soilik bideratutako taldea izan nahi. Herrian eta jendearen buruetan eragiteko asmoa dugu” dio Gotzone Butron Kamiruaga taldeko kideak. Herritarrek inguruan dituzten ekoizleak eta horien produktuak ezagutzeko eta bestelako kontsumo moduak herriari eskaintzeko erreminta da Butronen ustez... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude