Mendi errusiarrean nola

Girgileri anderea. Maialen Hegi-Luku. Elkar, 2018

Maialen Hegi-Lukuren opera primari buruz hitz egingo dugu hurrengo lerroetan. Girgileri anderea izenburua eman dio aurtengo Gazteluma IX. Literatur sorkuntzarako burtsan irabazle izan den lanari. Ipar Euskal Herriko idazle gazteak euskaraz idaztera bultzatzeko sortu zuten 2000. urtean eta hau da saritutako zazpigarren lana.

Munia protagonista bipolarra da eta egilearen xedea irakurlea “eri-ero-tasun” horren aurrean jartzea da. Horretarako kanpotik eta barrutik begiratuko diote gaiari ahots narratibo desberdinek. Lehen pertsona agertuko zaigu protagonistak bere esperientziaren berri ematen digunean eta hirugarren pertsonarekin narratzaileak erakutsiko dizkigu ingurukoek, senideek eta lagunek, nola bizi duten.

Nahasmendu psikologikoak, buruko gaixotasunak, gogo-mina, zoramena... Azkenaldiko mendebaldeko kulturan gero eta zabalduago dauden gaitzak dira eta euskal literaturan ere nabari da presentzia areagotze hori. Orain arteko bi adibide azpimarragarrienak Itxaso Martinen Ni Vera (2012) eta Alaine Agirreren Odol mamituak (2014) dira. Hiru lanotan agertzen dira esperientzia hau bizi izan dutenen testigantza eta ingurukoengan izan duen eragina.

Hegi-Lukuk bipolaritatea fikzioaren bidez kontatzeko saiakera honetan testu mota anitzak erabili ditu: narrazioa, elkarrizketak, egunerokoa, sare sozialetako mezuak, gutunak, eta idazteaz gain, azaleko eta bost atal hasieretako marrazkiak egin ditu.

Erabilitako irudi eta sinboloek mitologiatik edaten dute amalurra, lamia, edo katu beltza orriotara ekartzen dituenean, eta larrea eta kalea elkarren arteko lehian kokatu ditu. Protagonista Parisen bizi da, baina trenez ibiliko da joan eta etorrian Baionako gurasoen baserrira eta buelta hirira, osatzeko eta oreka berreskuratzeko.  

Koloreei dagokienez, beltza, iluntasuna eta gaua hedatzen dira depresio uneetan, goraldi eta delirioetan aldiz, mila kolorek kitzikatuko gaituzte merkataritza guneetako neoi eta kaleetako argietan. Agirreren lanean aldiz, gorria zen nagusi, odolaren, larritasunaren kolorea.

Zeharka, ikuspegi kritikoa ere agertzen da, adibidez, protagonistak galdetzen duenean “nork edo zerk du lema atxikitzen?”, gorputzak, gogoak, psikiatrek, laborategi farmazeutikoek? Beraz, bada modurik gai hauetan euskaraz barneratzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude