Irakurle klub feministez mahai-ingurua

Momentu fantastikoa

  • Malen Vilches, Josune Muñoz eta Gema Lasarte mahai-inguruan. Haiekin, literatura eta feminismoa batzen dituen eta ekitaldiaren antolatzaile izan zen Sareinak taldeko kideak eta Gema Lasarteren Gasteizko irakurle klubeko partaideak.  
     

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2018ko ekainaren 03a
Euskaraz ari diren irakurle taldeez gain, aurki sahararren kanpamenduetan abian jarriko duten irakurle talde feministaz hitz egin zuten. Argazkia: Sareinak.
Euskaraz ari diren irakurle taldeez gain, aurki sahararren kanpamenduetan abian jarriko duten irakurle talde feministaz hitz egin zuten. Argazkia: Sareinak.

Irakurle klub feministak gaur bezala egituratuta ez zeuden garaiaz hasi dira hizketan. Josune Muñozek –zerbitzu literarioak eskaintzen dituen Skolastikaren sortzailea– duela 30 urteko gosea aipatu du, Euskal Filologian idazle emakumezkoak ikasten ez ziren garaia. Vilchesek irakurle klub deitzen ez ziren baina egiteko bera zuten irakurketa molde kolektiboak gogoratu ditu. Miedo a volar, El cuaderno dorado, Mujer habitada, Dalloway Andrea, eta beste. Gaztelaniaz, ezin bestela. Gaur bezala orduan ere mugimendu feministak ikasi beharra zuen, liburu bidezko eztabaidak formakuntza modu bat ziren. Oraingoa ordea, “momentu fantastikoa da, King Kong Teoria, Caliban eta sorgina... euskaraz ditugu!”, dio Muñozek.

Gema Lasartek Gasteizko irakurle kluba gidatzen du duela lau urtez geroztik. Kluba elkarrekin ikasteko proposamentzat du, “dialektikak jakintza sortzen du”. Lasartek partaide kopuruari garrantzi berezia ematen dio, alegia, talde handiegiek klubak duen egitekoa ahultzeko arriskua dute. Izan ere, irakurle taldeak plazak dira, denek hitz egiteko, eztabaidatzeko, emakumeak ahalduntzeko prozesu. Mihiari hozka egiten dio partaide guztiek hitz egin arte isilik egoteko. Euskal emakume idazleak lehenesten ditu, gazteak eta klasikoak tartekatu. Hiru helburu orokorretan definitu ditu irakurle taldeok: eztabaida sortu eta partaideak literaturara eta feminismora gerturatu. Bi gauza botatzen ditu faltan Lasartek. Batetik, gazte gutxi dabilela irakurle taldeetan. Mugimendu feministan gazteak asko dira eta irakurle taldeetan urri. Bestetik, egindakoa ez gordetzearen kezka du: “Liburu bat komentatzen dugun bakoitzean eskola egiten dugu, hain gogoeta sakonak unibertsitatean ere ez dira egiten. Momentuko jakintza nola gorde edo nola plazaratu pentsatu beharra dugu”. Lasarteren hausnarketak eztabaida piztu du. Unibertsitatearen ezaugarrietako bat hierarkia izanik, irakurle klubetako lanaz interesik ez duela dio batek. Irakurle taldeak balioan jartzea lortuz gero, agian orduan piztuko zaio interesa. Beste batek anekdota kontatu du: institutuetan liburu berak programatzen dituzte urtero, sarri gazteentzat desegokiak, astunak. Halako batean irakasle batek bestelako liburu bat programatu du eta arrakasta izan du. Liburu hori proposatu du irakasle batek beste eskola batean, eta irakasle kideen errezeloak: “Zein da liburua? Nork gomendatu du liburu hori?”. Mugimendu feministatik datorrenari beldurra agian?

Hirugarren batek zalantzan jarri du herri mugimendutik eragin diren irakurle taldeek lotura behar dutenik akademiarekin, “herrikoiak herrikoia izaten segi behar du, mugimenduarena da”.

Kanal hauetan artxibatua: Euskal literatura  |  Feminismoa

Euskal literatura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-06-18 | Booktegi
Literatura loturak
MULTIMEDIA - ekitaldia

Booktegik, euskarazko liburuak interneten doan zabaltzeko proiektuak, zuzeneko emanaldi literarioa antolatu zuen 2017ko urriaren 9an, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Bederatzi lagunek hartu zuten parte: Ane Labaka, Antonio Casado de Rocha, Gari Berasaluze, Gonzalo Etxague, Harkaitz Cano, Mikel Martinez, Patxo Telleria eta Uxue Alberdi; eta moderatzaile lanetan Leire Palacios.


2018-06-13 | Nahia Ibarzabal
Maddi Etxeberriak eta Ugaitz Agirrek euren debut literarioak aurkeztu dituzte

Maddi Etxeberria andoaindarrak eta Ugaitz Agirre usurbildarrak Zein usain dute oroitzapenek eta Tximeletak bizkarrean izeneko liburu berriak aurkeztu dituzte ekain honetan.


2018-06-04 | Estitxu Eizagirre
Ekainaren 6an Irakurraldi Publikoa Hendaian:
Esan Lujanbioren hitzak, esan, berriz esan


Garazi Arrula. Hizkuntzen arteko arrakaletan hazka
"Euskal literatura munduratzeko ontzat ematen da gaztelaniatik pasatu beharra"

Hiru faktorek hartaratuta ekin omen zion Garazi Arrulak Euskal Herriko autoitzulpen praktikak ikertzeari: batetik, gero eta euskal idazle gehiago hasiak zirelako beren lanak gaztelaniara edo frantsesera itzultzen; bestetik, gure egoera soziolinguistikoak kezka eragiten ziolako; eta azkenik, literatura maite duelako. Autoitzulpena irakurri eta zalantza piztu bazaizu, google translator-az edo zertaz ari ote garen, hauxe duzu irakurgai aproposa.


2018-05-30 | Uztarria
Xabier Gantzarain: "Saiatu naiz historia hurbila artearen bitartez aztertzen"

Zuloa saiakera liburua aurkeztu du astearte goizean Azpeitiko bizilaguna den Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975) idazle eta arte kritikoak. 2012an jaso zuen Tene Mujika bekari esker ondu du Zuloa Gantzarainek, eta Elkar argitaletxearen eskutik kaleratu du liburua. 


2018-05-27 | Reyes Ilintxeta
Pello Elzaburu. Editore euskaldun (eta periferiko) baten memoriak
"Oso kutsatuta gaude Espainiako Estatuko kultura krisiarengatik"

Sorginek baserri batzuetan uzten omen zituzten kutxen izena da Pamiela. Kutxa horiek ez ziren inoiz ireki behar ezbeharrik gertatzea nahi ez bazen. Batzuen ustez, seguruena Pamiela argitaletxeko liburuak ere hobe inoiz zabalduko ez balira, haietatik isurtzen diren askatasun aldarriak eta memoria historikoa josteko ideiak jendearentzat oso arriskutsuak izan daitezkeelakoan. Liburuen iraultza isilaz asko daki Pello Elzaburu Pamielako editoreak.


2018-05-25 | Zebrabidea
Zarautz literaturaren erdigune bilakatu du Literaturiak

Zarautz literaturaren erdigune bilakatuko da gaurtik igandera bitarte. Literaturia bueltan da, eta literaturzaleentzako topaleku bilakatuko da, euskal idazle, argitaletxe eta irakurleak bertan izango baitute literaturaz gozatzeko topagunea. Ana Galarraga izan da Bilbo Hiria irratian, eta harekin hitz egindakoa ere ekarri dugu gurera.


2018-05-24 | Booktegi
"Irakurtzea da bizitzeko eta munduari begiratzeko tresnarik onena"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Anjel Lertxundirekin solasean bere lanei buruz, eta bereziki 'Hunik arrats artean' ipuin-bildumaz. Liburua deskargatzeko: http://booktegi.eus/liburu.php?id=108


2018-05-18 | Booktegi
Zer dira mitoak?
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Anuntxi Arana idazleak bere lanaz eta mitologiaz hitz egin digu. "Mito hurbilak" liburua deskargatzeko: http://booktegi.eus/liburu.php?id=106


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude