Akordioak eta urardotzea

Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka. Hauteskunde-programak erretzeko paperaren parekoak dira jada; pare bat bileretako zupadetan desagertzen dira: “A-rekin akordioa erdiesteko gure proposamen batzuk alde batera utzi behar izan ditugu…”. Nork gehiago emango, nork gehiago urardotu agindutakoa akordioaren aitzakian.

Politika adostasunak bilatzea ere bada, baina ez edonola. Akordioak onak izan daitezke, edo politikaren erabateko antitesia eta balioen ukatzea. Politika herritarrei proposamen bat egitea da, norabide bat ezartzea, eta botere publikoetatik herria norabide horretan eramaten ahalegintzea. Helburuei lotutako jardun ideologikoa da.

Akordioetara iristea kontu positibo gisa saltzen digute beti, baita zure idearioaren beste muturrean dagoenarekin bada ere. Alabaina, alderdien interesak eta bozka eman dieten herritarren interesak ez datoz beti bat. Akordioen oinarria ez da izaten programatikoa edo helburu jakin batzuen mendekoa. Xedea agintea eskuratzea edo mantentzea da. Gauzak horrela, urardotzaileetan urardotzaileena aterako da garaile. Margaret Thatcherek honakoa zioen: “Kontsentsua sineste, printzipio, balio eta politika guztiak alde batera uztea da. Alegia, inork ez du horretan sinesten eta inork ez dio trabarik jartzen”.

EAJri aitortu behar zaio saltzeko oso zaila dena salgarri egiteko eta, batik bat, komunikatzeko abilezia.  Jakin baitakite Espainiako 78ko erregimenaren hedabideek –baita 78 aurrekoek ere– ez diotela egur berezirik emango Espainiako errailean doan artean, akordioak PSOE eta PPrekin egiten dituen artean. Esango nuke, ordea, gero eta zailago egiten zaiola posizio horri eustea

Legegintzaldi honetan EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa batetik, eta, batez ere EAJ eta PPren artekoak izan dira hautsak gehien harrotu dituztenak. Baina kontua sinplea da, PPk EAJ behar du aurrekontuak aurrera ateratzeko, baina baita EAJk PP ere Eusko Jaurlaritzan. Erabaki hori aspaldi hartuta dago. Hortik aurrerakoa makillajea eta itxurakeria da. Nola azaldu boto-emaileei printzipioz norbere balio eta interesen aurkakoa den hori babestea? Izanaren eta portaeraren arteko disonantzia hori nola justifikatu? Zer izan daiteke salgarria? Orain kupoa, orain inbertsioak, orain zerga-erreforma, orain pentsioak. Azken-azken unera arte negoziazioan dagoena salgarritasun hori da. Zer eman elkarri bere publikoari azalpenak emateko? Zergatik ez da esaten elkar behar dutela eta listo? Hori baita abiapuntua. Nik zu. Zuk ni.

EAJri aitortu behar zaio saltzeko oso zaila dena salgarri egiteko eta, batik bat, komunikatzeko abilezia. Euskal agenda eta euskal adenda. Jeltzaleentzat oso posizio erosoa izan da orain arte. Jakin baitakite Espainiako 78ko erregimenaren hedabideek –baita 78 aurrekoek ere– ez diotela egur berezirik emango Espainiako errailean doan artean, akordioak PSOE eta PPrekin egiten dituen artean. Esango nuke, ordea, gero eta zailago egiten zaiola posizio horri eustea.

Batetik, Espainiako Estatuan badelako alderdiek akordio –baita eskubide– guztien gainetik defendatuko duten zerbait: Espainiaren batasuna. Horretan ez dago negoziaziorako aukerarik. EAJrentzat ia ezinezkoa da dagoeneko PPri ematen dion babesa justifikatzea. Erraietara arte ustelduta egoteaz gain, Espainia autoritario eta gupidagabearen ordezkaria da eta Katalunian egiten ari direnak ez du izenik. Nire irudiko, akordioa zuritzeko asmotan pentsioen kontua baliatzea agerikoegi geratu da eta euskal jendartearen sektore zabal bat trikimailuaz jabetu da. Agian boto-emaileak horrelako gauzez konturatzen hasi gara, edo agian ez. Edo egia izango da Winston Churchillek zioen hura, hau da, herri bakoitzak merezi dituen agintariak dituela.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude