Perspektibaz, inoiz baino gehiago

Heldu da. Heldu behar zen momentua heldu. Luzea izan da azkeneko partea, dinamika askoren mugatzaile sekundarioa. Iraganean da, urtu da erakunde zena. Zer berok urtu duen nork bere kontakizuna, intereseko eztabaidagai dudarik ez, baina urtu. Jakin beharko da kudeatzen iragan hori, eta besteak, baina ezin hori orainaldiaren ardatz jarri.

Erakundeak ez direla zertan betirako izan seinale; politikoak ere ez. Helbide izan daitezke, unean unekoak, norabidean asmatu edo ez, baina inoiz ez helburu. Helburuak burujabetza soziala eratzen gauzatzen dira, eta bide horretan era askotako erakundeak helbide behar badira ere, aldian aldikoak, seguruenik bat ere ez da behin betikoa. Eta, beharbada, gaur ez direnak beharko ziren gaur!

Ziklo bat amaitu eta denbora berria hasi, omen. Gizarte zibilari begira kosta egiten zait ziklotan pentsatzea. Mugatzaile hartzen dut ziklo hitza, eta denbora berria ere bai

Tira! Akabo zooma erakunde zenaren bueltan jartzea, aitzakia edo helduleku. Benetan “denbora berria” zabaldu bada izan dadila “angelu handia” jartzekoa, begirada eta behatoki berrien garaia, gurutze-bide zaharrak utzi eta bestelako bide sozio-politikoak zabaltzekoa. Perspektibaz jokatzeko garaia da, inoiz baino gehiago, helburua egunerokora mugatzen dutenak deseroso utzi arteko perspektiba sozial sinesgarriaz. Pragmatismo eraldatzailea mugatzailearen aurrean. Gizarte politikoaz nago, gizarte zibilaren zatiak beren kabuz ari direlako, aparte.   

Ziklo bat amaitu eta denbora berria hasi, omen. Gizarte zibilari begira kosta egiten zait ziklotan pentsatzea. Mugatzaile hartzen dut ziklo hitza, eta denbora berria ere bai. Zentzuzkoagoa zait pentsatzea denbora etengabea dela, eta continuum horretan modu eraginkorrean egiten duguna dela burujabetza sozialera hurbiltzen gaituena. Denbora berria baino gehiago, aukera berriak sortu. Eragin, egin baino gehiago, eragin gizarte zibilean; aldaketek behar dituzten baldintzak gauzatzen joateko eragin, perspektibaz eta pragmatismoaz. Hortaz, eragin egin dezaketen eragile sozialak mugitzeko garaia da, direnena eta ez direnena ere, baina mugitzea ez da nahikoa, beharrezkoa bada ere, aldaketak gauzatu behar dira, trantsizioen bidean izan arren.

Gure Esku Dago hor da, gizarte sozialean txalogarri eragiten. Baina datuak datu, zenbat eta herria hiriago izan orduan eta esku-hartzea txikiago izateak pentsarazi behar digu jauzi handiegia dagoela oraindik gizarte zibilaren eta politikoaren artean. Eta hori ez da zikloka konpontzen, perspektibaz eta pragmatismoaz baino, etenik ez denboran. Katalunia gogoan. Iragana izan zenetik gauza asko ikasi daitezke, baina funtsezkoenak orainalditik ikasi behar ditugu eta geroko aldaketen bidean gauzatu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2018ko maiatzaren 27a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude