Lidergo globala

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Txinako produktuen inportazioei ipinitako mugak arrabotsa sortu du zergen inguruan. Zurrunbiloaren hasieran, Txinako aluminioaren eta altzairuaren inportazioei arantzelak igoko zizkiela iragarri zuen Donald Trumpek. Txinaren erantzuna AEBetako 128 ondasunen inportazioak zamapetzea izan zen. Ondoren, Washingtonek erabaki zuen Txinatik inportatutako ondasun ugarirentzat muga zergak handitzea. Lehia arriskutsua ireki da inondik ere.

Nolanahi, Txina bi arlotan zorroztasunez jokatzen ari da. Lehenengoz, bere ekonomia garapenak aurrera egin dezan erreforma eta irekitasun politikekin aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Urte luzez neurri horiek eraginkorrak izan dira Txinaren ekonomiaren hazkunderako eta gizartearen onurarako (pobrezia tasa nabarmen jaitsi da, adibidez). Horrenbestez, ekialdeko herrialdeak ez du inolako arrazoirik irekitasun estrategia aldatzeko.

Bigarrenez, bi herrien arteko gatazka ekidin ezina da, ekonomia amerikarra merkataritza defizit iraunkorrean murgilduta baitago aspaldian, batez ere Txinarekin duen defizitean. Txinak badaki ezinezkoa dela AEBekin merkataritza posizio desorekatua luzaz mantentzea. Ipar Amerikako inportazioak handitzeko ahalegina egiten duen arren, hauek ez dute onartzen Txinarako teknologia garaiko ondasunen esportazioak handitzea. Berrikuntzaren ildotik Txinak balio erantsi handiko industriak gara ditzan ekidin nahi dute AEBek.

AEBetako protekzionismo berriaren helburuekin bat ez datozen kontrako bi eragin kaltegarri aurreikusi daitezke. Batetik, zergak arintzeko helburua duen Trumpek iragarritako zerga erreformak defizit publikoa eta, beraz, merkataritza defizita handituko lituzke. Eta bigarrenez, babes neurriek barne prezioak goratzea ekarriko dutenez, inflazioa mugatzeko interes tasak igotzea bizkortuko du Fed delakoak –AEBetako Banku Zentralak–

Areago, merkataritza defizit honen erruduna ez da Txina, dolarraren posizioa baizik. Izan ere, ekonomia merezimendu handirik gabe dolarrak hegemonikoa izaten jarraitzen du nazioarteko moneta sisteman. AEBetako merkataritza defizita murrizteko beharrezkoa litzatekeen dolarraren debaluatzeak bere posizio hegemonikoa kolokan ipiniko luke.

Merkataritza gatazka hau txanponen arteko gatazka da azken buruan. Hain zuzen, Txinak yuanetan (Txinako moneta) izendatutako petrolio gordinaren elkartrukeak plazaratu ditu Shangaiko nazioarteko energiaren Burtsan. Urrats txiki horrek erakusten du Txinak bere txanponaren liberalizazioa eta nazioartekotzea bultzatzen duela, noizbait yuana erreserbarako nazioarteko dibisa bilaka dadin.

Bestalde, AEBetako protekzionismo berriaren helburuekin bat ez datozen kontrako bi eragin kaltegarri aurreikusi daitezke. Batetik, zergak arintzeko helburua duen Trumpek iragarritako zerga erreformak defizit publikoa eta, beraz, merkataritza defizita handituko lituzke. Eta bigarrenez, babes neurriek barne prezioak goratzea ekarriko dutenez, inflazioa mugatzeko interes tasak igotzea bizkortuko du Fed delakoak –AEBetako Banku Zentralak–. Horrenbestez, dagoeneko sumatzen den AEBetako ekonomia ziklo hedakorraren atzerako aldaketa bizkortuko litzateke.

Txina eta AEBen arteko balizko merkataritza –eta dibisen– gatazkan bigarrenek lukete gehiago galtzeko. Aurrez aipatutako ekonomia politikako arrazoiak harago lehenagotik datozen egiturazko beste elementu batzuk dira erabakigarriak Pekinen indar posizioa agertzeko. Aspalditik datoz Txinarekiko AEBetako ekonomiaren menpekotasuna erakusten dituzten indizeak, batik bat merkataritza defizit erraldoiarena eta Txinako mailegariek eginiko AEBetako zor izugarriaren erosketa. Washingtongo aurreko gobernu guztiek porrot egin dute ekonomia potentzia aldaketaren arrisku biziari aurre egiteko neurrietan. Trumpen alde bakarreko ekimen babeslea modu gordinean burutzekotan trantsizio hori bizkortzea izango da emaitza logikoa. n

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude