Toki jakinetako gutiziak


2018ko maiatzaren 20an
Fiteron zumarraren loreak jateko ohitura dago; entsaladan edo zuzenean zuhaitzetik ahora. Argazkia: Jakoba Errekondo.
Fiteron zumarraren loreak jateko ohitura dago; entsaladan edo zuzenean zuhaitzetik ahora. Argazkia: Jakoba Errekondo.

Boladan dira baso jangarriak; bai, bai, baso jangarriak. “Baso jangarriak” deitzen dira, batez ere elikaduraren aiekatik begiratuta egiten direlako basoaren sorkuntza eta zaintza.

Lehenaz gain, gero eta ohikoagoa da basotik hartutako zerbait jateko baliatzea. Zenbaitek aspaldi-aspaldiko ohiturak eta elikadura ahalik eta zorrotzen berreskuratu nahi dituzte: paleojanaria edo dieta paleolitikoa. Agi danean, garai haietan basoetatik zetorrena da jateko egokiena: animaliak eta landareak.

Hedatuagoa da basora joan eta zenbait elikagai biltzeko ohitura: perretxikoak, boilurrak, zainzuri berdeak eta abar. Sendabelarrekin ere izugarrizko historia dugu, eta, itxura guztien arabera, baita etorkizuna ere. Gero eta maizago ikusten ditut belar horiek lantzeko tailerrak eta ikastaroak egiteko deialdiak. Baita basalandare jangarriak lantzeko ere: zein diren jangarri, zein ez, zein gordinik, zein prestatuta... Ez gara harritzen entsalada baten edo beste edozein jakiren laguntzaile basoko lore edo hostoren bat ekartzen badigute.

Duela gutxi aipatu zidan langun batek, Japonian udazkenean basoan astigarren (Acer spp) hostoak bildu, gatzetan garbitu eta kontserbatu eta gero nola arbaldatuta jaten dituzten. Oso toki jakinetan soilik topa omen daiteke jaki hori.

Udaberriak geurean ekartzen dituen landare batzuen eta besteen puntta berriek nori ez diote ahoa urtu? Oso toki jakinekoa da, Nafarroa hegoaldeko Fiterokoa zumarraren (Ulmus spp) loreak jateko ohitura; entsaladan bezala, zuzenean zuhaitzetik hartu eta ahora. “Txopeta” deitzen dute. Gauza samurragorik!

AEBetan eta Japonian garoen udaberriko hosto berriaren puntta kiribildua jaten da. Japonian ez dakit zein espezietakoak, baina AEBetan estimatuena ostruka garoa da, Matteucia struthiopteris. Salmueran edukita edo egosita, bietara jaten dituzte. Jende gutxiren gutizia, oso toki jakinetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baso jangarriak
2024-04-18 | Estitxu Eizagirre
Gorka Torre
"40 landare mota ditugu oihan baratzean, urte osoan bertatik jateko eta tresna xinpleekin lantzeko"

Baso jangarria edo oihan baratzea lantzen dute duela 14 urtetatik Odei Etxeberriak eta Gorka Torrek. Zuhaitzak eta barazkiak uztartzen dituen sistema honen oinarriak azaldu ditu Torrek Egonarria saioan, Mattin Jauregiren galderei erantzunez. Urte hauetan guztietan hainbat... [+]


Porrotak, ikasketak, baso jangarriak

Bidaia hau hasi nuenean, ikuspuntu erromantikoz imajinatzen nituen baso jangarriak: zuhaitz artean ibili, fruitu goxoak dastatu, loreak usaindu... baina baso jangarriek badituzte arantza ugari ere, porrotak, erratak... Gaur, ikasketa politak eskaini dizkidaten porrot horietako... [+]


Baso jangarria mantentzeko gida

Baso jangarria bizi beharreko basoa da, elkarrizketa bat sortuz, hartu-eman bat. Elkarrizketa horretan, ekintza zehatz batzuk burutzen dira eta basoaren erantzuna jasotzen da bueltan.


2023-12-04 | Garazi Zabaleta
Arbolaren besta
“Iparraldeko mintegi txikion elkargunea sortzea izan da ekimenaren helburua”

Azaroaren 26an ospatu zuten Biriatun lehenbizikoz Arbolaren Besta. Audrey Hoc eta Aimar Rordriguezek bultzatu dute eguna, hango udalarekin elkarlanean. Aurtengoak formatu xumea izan arren, besta eguna urtero antolatzen segitzea dute asmo, eta pixkanaka egunari indar handiagoa... [+]


Sintropia ezagutu nuen eguna

Gogoratzen dut nola goiz hartan ez nintzen konbentzimentu handiz jaiki. Gogotsu bai, edozer gauza ikasteak nire barne ingeniaritza itzartzen duelako, baina esperantza gutxiz kontzeptu hark nire ikuspegia zer edo zertan aldatuko zuen: nekazaritza sintropikoa.


Eguneraketa berriak daude