Iraultza

Poztu ninduen Madrilen Nikaraguarekiko elkartasun ekitaldi bat antolatu zutela jakiteak. Bilbon egindako lehenengo elkarretaratzean, nire neskalaguna eta biok izan ezik, Moyua plazara hurbildutako guztiak Nikaraguako etorkinak ziren. Ekitaldi horretan abestu behar zuen musikari ezkertiar baten sare sozialen bidez jakin nuen. Pozaren ondoren jarraian amorrua sentitu nuen, musikari honen lagun batek utzitako iruzkina irakurrita: “Indarkeria bakarra inperialismoak finantzatzen duena da. Nikaraguaren kontra doaz, Venezuelaren kontra doazen bezala”.

Baina zer ari da gertatzen Nikaraguan? Agian ez duzue gauza askorik entzun. Jakin badakigu Erdialdeko Amerikak interes mediatiko eskasa jasotzen duela. Agian, albiste labur bateren bat entzun duzue: gizarte segurantzaren erreforma baten kontrako manifestazioetan hildakoak egon direla. Agian, protesten atzean Ameriketako Estatu Batuen esku-hartze plana dagoenaren teoria entzun duzue, ARGIAn bertan. Argia.eus-en apirilaren 25ean argitaratutako albistean, giza eskubideen defentsan lan egiten duten nazioarteko erakundeengana jo ordez (esaterako, IM-Defensoras Erdialdeko Amerikako emakume giza eskubide defendatzaileen sarea), Nikaraguako herri mugimenduetara jo ordez, Telesur hedabidea izan da bere iturri bakarra. “Trumpen gobernuak, iraganean Obamaren lan taldeak Venezuelan egin bezala, ‘kolpe biguna’ eman du Nikaraguan, iraultza sandinista gelditu eta herrialdean zuen kontrola berreskuratzeko. (…) Manifestazio baketsutan eskuineko alderdietako kideak indarkeriaz sartu dira, kaosa sortu eta gobernuaren dimisioa behartzeko”.

Amorrua. Amorrua. Amorrua!

Ez ezazue sinetsi!

Polizia eta gazte sandinista armatuak izan dira 46 mutil gazte hil dituztenak eta denden arpilatzeen bidez protestak kriminalizatzen saiatu direnak. Unibertsitateetan itxialdien kontra suzko armekin egin dute; sare sozialetan #SOSNikaragua traolaren bidez bideo mordoa topatuko duzue. Nire lagunak han zeuden. 46 hildako horien artean, kazetari bat. Buruan tiro bat jaso zuen Facebooken bidez protesten berri ematen ari zela. 46 hildakoen artean, Nolan nire lagun maitearen lehengusua.

Mugimendu feminista izan da Daniel Ortegaren gobernuko botere metaketa eta ustelkeria salatu duen sektore nagusienetariko bat. Matxista-leninistek gustuko dute feministok CIAren txotxongiloak garela esatea, klase borrokaren etsaiak garela. Ez sinetsi

Francisca Ramírez lider indigenak labankada jaso zuen Managuara protestekin bat egitera bidaiatzen zihoala. Bera ere Donald Trumpen konplizea al da? Eskuinekoak al dira Ozeanoarteko Kanal bat eraikitzeko asmo iruzurtia medio, lurren desjabetzea eta protesten errepresioa pairatu dituzten milaka nekazariak? Hori ez du Telesurrek kontatu. Ezta Daniel Ortega 2007an boterera itzuli zela eskumako alderdi batekin, Eliza Katolikoarekin eta enpresa oligarkiarekin negoziatu zuelako. Fabore hori itzultzeko lehen neurria: abortua legez kanpo uztea.

Mugimendu feminista izan da Daniel Ortegaren gobernuko botere metaketa eta ustelkeria salatu duen sektore nagusienetariko bat. Matxista-leninistek gustuko dute feministok CIAren txotxongiloak garela esatea, klase borrokaren etsaiak garela. Ez sinetsi.

2012 urtetik daramat Nikaraguari, bere herri mugimenduei, lotuta. Managuan urtebetez bizi nintzen. Gizarte ekintzaileak dira nire lagun “nika” guztiak. Nazioarteko hedabide eta alderdi politikoen babes falta (Telesurren kasuan agerizko manipulazioa) mingarria da eurentzat. “Trump, bitch. Sit down. You got not vela en este entierro”, txioa partekatzen dute eta “Aberri librea ala hil” oihukatzen dute. Iraultza sandinista lagundu zenuten euskaldunok garbi izan beharko zenukete Ortega Sandinoren traidorea dela. Kaleetan eta unibertsitateetan piztu dena da egun lagundu behar dugun iraultza.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2018ko maiatzaren 20a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude