Txema Montero

Txema Montero: "ETA eredu negatibo bat izan da euskal herritarrentzat"

  • Txema Montero (Bilbo, 1954).HBko europarlamentari ohia, ETAko presoen abokatu lanetan aritutakoa, HBtik kanporatua, Sabino Arana Fundazioko kide urte luzez eta analista zorrotza, besteak beste. ARGIAk bidalitako bost galdera hauei erantzun die idatziz.

Mikel Asurmendi @masurmendi
2018ko maiatzaren 13a
Argazkilaria: Judit Fernández

ETA desagertu da jada. Zer izan da ETA?

Eredu negatibo bat euskal herritarrentzat. Bortxaren erabilerak, hasieran selektiboa eta estentsiboa ondoren, akats ikaragarri batera eraman zituen etakideak: helburu politikoak eta bitarteko militarrak parekatzera, independentzia eta borroka armatua bereizi ezin bihurtu zituen ETAk. Tamainako itsuskeria hori haren harrokeria armatuaren ondorioa izan da. Haren nagusitasun taxu horrek mespretxuzko aire bat azaldu du: eurak bakarrik, denetarako prest, patuak ukituta, goi-lekune batean paratuta, harmailaren goialdeak ematen duen ikuspegiaren jabe eginak. Haatik, euskaldunek euren proiektu eta metodo bortitzarekin bat egin zezaten zuen gaitasun ezak –biak batera onartezinak gure gizartearen gehiengoarentzat– ETA bere lekuan jarri zuen: behetik gora begira, ezin izan zuten gorago igo harmailetan, bidea tiroka irekitzen saiatu arren.   

Ezker abertzaleak autokritika egin beharra areago aipatuko da hemendik aurrera. Zer esan beharko luke?

ETAren amaierara arte ez dira gauza izan ohartzeko euskal gizarteak –gerraz nekatuta– erabakia zuela –modu barkaberaz– bide politikoaren alde egitea, ez zuela hiltzearekin bat gehiago egin nahi. Hauxe onartu beharko dute: gizakia ezin dela behartu ideologia batekin bat egitera, ezin gauzatuko profezietatik eta bidezidor antidemokratikoetatik aldendu behar dela, dena esplikatzen duten teoriagileez mesfidatzea komeni dela. Aldiz, munduari begirada umila eta zuhurraz begiratzen diotenak aintzat hartu behar direla.

Zer behar da orain, euskal presoen eskubideak errespetatuak izan daitezen?

Auzitegietara jo behar da euren eskubideen arau-hausteak erreklamatzeko. Espetxetako eskumenen transferentzia lortu behar da, EAEko eta Nafarroako Justizia Auzitegietako espetxe zaintzako juzkatuak eskumenekoak izan daitezen, eta terrorismoz zigortutako presoen epai betearazleak bermatzeko, iraganean izan zen bezala. Instituzioen, alderdien eta iritzi publikoaren aurrean ekin behar da, presoak euren familien etxeetatik hurbilen dauden espetxetara ekartzeko. Presoei ezarritako zigorren desberdintasuna behin eta berriz gogoratu behar dugu.

Nola ikusi duzu bake prozesua 2011tik gaur arte?

Abiapuntura eraman gaituen bide luze eta bihurria: ETAren alde bakarreko erabakia berez, beretzat eta beren-beregi egin zen. Pentsatu nuen, ETAk aitortutako borroka armatuaren amaiera erakundearen beraren amaiera zela, kito. Bakea ETAren absentzia zela, ETA ez egotea, adjektibo gehiagorik gabe, hau da, bukaerako azken eszenifikazioa ez zela intereseko kontua.   

Zure iritziz, zein dira prozesuan aurreratzeko eta berau amaitzeko eman beharreko hurrengo urratsak? Nola jokatu beharko lukete prozesuko eragile nagusiek, hau da, Ezker abertzaleak, Estatuak eta EAJk?

ETAri egozten zaizkion hainbat hilketa eta desagerpen erakundeak berak argitzen ez dituen bitartean, nik ez dut prozesua amaitutzat jotzen. Izan ere, horiek argitu ezean biktimen senideek ez dute beren dolua bukatuko sekula. Gauza bera Estatuari dagokionez: ez du GAL aitortu, haren ardura eta zeregina berea delarik, hainbat pertsona desagertuen ardura berea izanda. Gainerakoan, zuk deitzen dituzun eragile nagusiei politika egin dezaten eskatzen diet begi-bistako egia bat kontuan hartzeko: etorkizuneko irizpideek gure belaunaldia ere epaituko dute egunen batean.

Kanal honetan artxibatua: ETA-ren amaiera

ETA-ren amaiera kanaletik interesatuko zaizu...
ETAren ostean, zer?

ELAk urrats historiko eta positibotzat jotzen du ETA desegin izana. Behin iritsi delarik hainbeste kosta izan den ziklo honen itxiera, konpondu beharreko gai garrantzitsuak daude ebazteko: normalizazio politikoa, biktimak, presoak, estatus politikoa...


2018-05-13 | ARGIA
ETA-ren amaiera
Ziklo bat itxi da eta beste bat ireki

Genevan irakurri dute ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin dute nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat hasiko da orain, aurrekoak utzitako problemetako batzuk herentzian jasota.


2018-05-13 | Itxaro Borda
Arnega

ETAk bere ekitaldia (sauterie politique?) egiteko Kanboko Arnaga gaztelu polita hautatu du, prestigioa eta bere biktima bakar bati onartu ez dion sozietate zibilaren babesa bilatuz. Joan dira, pistolak bi kaxetan frantses poliziari utzirik, lau hamarkadaz beraien erruz deus gertatu ez bailitzan eta soilik biktimen laurdenari barkamendu eskaturik: mikatza ezta? Zergatik ez dituzte urrats horiek Euskadiko lurraldean eraman? Edo Espainiakoan? Frantzian al zuen ETAk nagusiki partida?

Borroka... [+]


2018-05-13 | Estitxu Eizagirre
ETA lekuko gutxiren aurrean desegin zen Henri Dunant zentroan

Apirilaren 27an filtratu zuen albistea El Mundok: maiatzaren 3an, Genevako Henri Dunant Zentroan, 14:00etan, ETAko hiru kidek bideoa grabatuko omen zuten amaiera iragartzeko. Suitzako beste hiri batean, Zurichen, harrapatu gintuen ARGIAko bi kazetari iragarpen honek, maiatzaren 1eko kronika egitera joanak (Panorama atalean dago ikusgai). Apirilaren 30ean La Razoni irakurriko genion bideoa dagoeneko grabatua zutela Henri Dunant Fundazioan eta Espainiako diplomaziak “oraingoan bai”... [+]


2018-05-13 | Xabier Letona
Arkaitz Rodriguez, Sortuko idazkari nagusia
"ETAk zutik eman dio amaiera 60 urteko ibilbideari"

Sortuko idazkari nagusia da (Donostia, 1979). Kanboko ekitaldiaren biharamunean elkarrizketatu dugu, Donostiako Haizearen Orrazian Ezker Abertzaleko zuzendaritzako dozenaka kide ohik ETAren amaierari sostengua agertu ondoren. Sortuk du orain Ezker Abertzalearen gidaritzaren ardura nagusia.


2018-05-11 | Xabier Letona
Goodbye ETA; Stop the Suffering

We went through a cathartic process on October 20th, 2011, when they renounced violence, but now, too, writing that ETA has disappeared is no small thing. When you realise everything that means, a shiver goes down your spine. There have been too many events and feelings, too much suffering over the last 60 years for it to be otherwise.


2018-05-10 | ARGIA
Sortuk ekitaldi handi bat egingo du Miribillan, "borrokarako konpromiso eta ilusioak eraberritzeko"

Bilboko Miribillan "lehengo erta oraingo" ezker abertzaleko milaka lagun bildu nahi ditu Sortuk maiatzaren 19an, Baietza Sortzen deituriko ekitaldian.


ETAren amaieraz harago

 “Zenbat ETA izan dira sei hamarkadatan? Egungo ETAk hitz egin al du ETA guztietan aritu direnen izenean?”. Galdetzen zuen ARGIAn Mikel Asurmendi kazetariak. Badago bertsio ortodoxo bat erakunde armatuaren iraupena ahalbideratu dutenen aldetik nola edo hala kontatua, beste bertsioekin bat ez datorrena. Nirea horietako bat litzateke.


Fauna publikoa
Wishful thinking

Euskal errepublikari buruzko esaldi honetan sumatzen da urte askoan ETAn errepikatu den pentsatzeko modu bat, ingelesez wishful thinking esaten zaiona: errealitatea aztertzea gustutako litzaizukeen egoeratik abiatuta, ez muturren aurrean daukazunetik.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude