Stoner blues rock doinu beroak

Joxi Ubeda Goikoetxea
2018ko maiatzaren 13a
Kuartz. Kuartz. Autoekoizpena, 2018

Berez, kuartzoa mineral gogor bat da, oso gogorra. Izenaren esanahiarekin bat etorrita, Kuartz bikoteak egiten duena ere gogorra da, trinkoa. Hard rock, stoner rock eta blues rock kutsuko doinuen bidez soinu horma sendoa eta bortitza eraikitzen dute, itzela, gitarra riff basatiekin, distortsioarekin, errepikapenekin eta indar handiarekin.

Doinu beroak dira, biziak, eta kantak ez dira luzeak (hiruzpalau minutuko zazpi kanta dira orotara), beraz, disko osoa berehala entzuten da, ohartu gabe. Gainera, jendaurreko emanaldietan sampleak erabiltzen dituzte kanten arteko loturak egiteko, emanaldiak etenik gabe egiteko eta arinagoak izateko.

Bi musikari bakarrik dira, baina gehiago direla ematen du kantak entzuterakoan. Musikari trebeak, eta bi instrumentu besterik ez erabili arren, oso ongi biribildutako doinuak sortzen dituzte. Ibes Mongabure (gitarra eta ahots nagusia) eta Oihan Delavigne (bateria eta ahotsak) Bastidakoak dira (Nafarroa Beherea). Kuartz sortu aurretik Inguma eta Urmurao taldeetan aritzen ziren. 2016an hasi ziren elkarrekin jotzen eta 2018ko martxoan kaleratu berri dute beren lehen lana.

Kantetan kritika soziala egiten dute eta beren kezkak ere azaltzen dituzte, harremanez, izateaz: “Zabor mediatikoan hitzak usteltzen, haien sentsu organikoa desegin eta interes gabeko borroka eramaiten” (Xutik hilak), “Suntsitu berregiteko, nik nahi dutan neurrian, bestea bost axola on egiten dautano” (Suntsitu), “Sortzeko unea, ta beldur hutsa, jasotzeko behar da, emaiten jakin” (Etengabeko istoria), “Iraganetik gerora zeharkatzen duen zubi hau luzea da, oraineko zubia amaigabea” (Blues kiratsa).

Egunotan oso lanpetuta dabiltza diskoa aurkezten, emanaldiak egiten. Apirilean Hendaiako eta Uztaritzeko gaztetxeetan aritu dira, Baigorrin ere bai Nafarroaren Egunean, Zumaiako gaztetxean ere jo dute, maiatzaren 4an, eta datozen asteetan saio gehiago ere egingo dituzte, han eta hemen. Sortzen duten soinu horma bertatik bertara nabaritzea eta nola egiten duten ikustea sentipen berezia izango da, dudarik gabe.

Kanal honetan artxibatua: Disko kritikak

Disko kritikak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-20 | Iker Barandiaran
Gorde eta zabaldu gertatutakoa

40 urte bete dira Polizia armatuak Iruñean San Fermin jaiak ospatzen ari zirenean zezen plazara tiroka sartu eta herrian zegoen askatasun egarria itotzeko ahalegin sutsua egin zuenetik. Emaitza: su armazko hamaika zauritu eta German Rodriguez gaztea eraila. Jakina, ez dute inoiz inor izugarrikeria horregatik epaitu ezta zigortu ere.

Iruñean eta beste leku ugaritan, ordea, jendeak ez du sarraski hura ahaztu eta egia, justizia eta erreparazio bila salatzen jarraituko du etsi... [+]


2018-04-29 | Iker Barandiaran
Furia eta desio guztiak batean

Ez naiz bakarlarien zale amorratua, salbuespen gutxirekin, jakina. Ez da erraza pertsona bakarrak neu hunkitu edo dardaraztea. Bada, ez-dakit-zergatik, izenagatik agian, banuen jakin-mina Eneritz Furyak entzuteko, eta inolako erreferentziarik gabe diskoa erosi nuen Musikazuzenean-en postuan. Eta ia ohartu gabe harrapatu naute diziplina gutxiko ume bihurri horren ahots eta jokoek. Eneritz ez da umea, jakina, eta aske badihardu ere, atzean lan handia dago, minimalista dirudiena, baina DIY edo Zuk... [+]


Jauzi elektrikoa

Mikel Urakenen aurreko diskoa –Neguaren ostean, 2015– oso ona da. Berak bakarrik grabatu zuen, bere ahotsarekin eta gitarrarekin. Baina lan berria modu berean egin baino, beste bi lagunekin auzolanean egitea erabaki du eta beste modu batean. Horrela, David Tobal bateria jotzailearekin eta Gorka Pardo baxu jotzailearekin –Sisha Pagma eta Hauts taldeetan aritutakoak dira, hurrenez hurren– erronkari aurre egin dio, eta asmatu egin du, ederra baita lanaren emaitza,... [+]


2018-04-01 | Iker Barandiaran
Punk-rockaren historia berridatzita

1980ko hamarkada bukaeran Euskal Herriko punkaren urte distiratsuak apaltzen zihoazen, 1977ko Ingalaterrako punketik inportatutako garraztasuna ez zen lehengo bera eta mezuak errepikatzen ziren. Halako batean Donostiako auzune batean AEBetako eta Europako bestelako punk-rock talde korronteei arreta jarri zien La Perrera talde amorratua jaio zen: hemen ezagutzen ez genituen erreferenteak (Loveslug, Dictators, Angry Samoans, Dead Boys, MC5…) errebindikatu eta hain politikoak ez ziren... [+]


Rock ekaitz bortitza

Iluntasuna. Trumoiak, tximistak, sua. Ekaitz bortitza. Distortsioa, energia handia, doinu gordinak eta basatiak entzun daitezke Liher taldearen azken lanean. Stoner rock eta rock-and-roll kutsuko kantak dira, hardcore, blues eta soul ukituekin.

Gitarra indartsuak, erritmo biziak, astunak, lasaiagoak diren beste batzuk ere bai, eta bat-bateko erritmo aldaketak daude kantetan. Leloak, koruak, moldaketak eta xehetasun eta ñabardura guztiak zehatz eta arreta handiarekin egin dituzte,... [+]


2018-03-11 | Iker Barandiaran
Seigarren haginkada

Zelatan daude berriro Erromako aita-santuaren sasikumeak Santa Calavera delakoak eraikitako guzti hori profanatu eta eztandarazteko unearen zain. Ustelkeriako Santa Calavera, kapitalaren agindupean, gosea, izurritea, gerra eta diru-gose amaiezina non-nahi barreiatzen duena, sotana, txapeloker, bizardun belaunaldi berri, etiketa jantzi zein gurutzea jantzita mozorrotuta dago. Bilbotarrek seigarren diskoa kaleratu berri dute eta jada inork sinesten ez duen ongizate sistemari eta haren errudunei... [+]


Halabeharraren doinuak

Oso ona Morau-ren disko berria. Oso onak hitzak, doinuak eta kantak. Bere zazpigarren diskoa da, eta bere lanik pertsonalena. Hunkigarria, mingotsa, barrenak mugiarazten ditu. Halabeharraren edo ezinbestearen doinuak dira. Nahigabea, atsekabea... Sentimenduak puri-purian ageri dira.

Bere amaren gaixotasuna eta zaintza dira kanten ardatza. Duela hamabi urtetik gora amari alzheimerra diagnostikatu ziotenetik orain dela urtebete inguru zendu zen arte, harekin goizero paseo bat emateko eta... [+]


2018-02-18 | Iker Barandiaran
Posearen atzean

Bibotea, osabaren armairutik berreskuratutako arropak, koreografia bitxiak, agertokian ikusleei bizkarra ematea, instrumenturik eta odol gabeko bideoklipa, diskoaren izenburua alemanez, arty kutsu handia... Zer da hau? Zahartzen ari naiz edo gazteriak bestelako oinarriak, erabat desberdinak, ditu? Biak! Bai, pose handiko garaiak bizi ditugu, tontakeria ere barra-barra batzuetan, baina badira horren guztiaren atzean gailentzen diren taldeak. Halakoa iruditu zait Vulk talde... [+]


Jantzi elektrikoarekin

Joseba Tapia trikitiarekin lotzea normala da, baina azken urteetan gitarrarekin ere aritu da. Esaterako, Tximela kapitainaren izarrak diskoa gitarra akustikoarekin egin zuen, eta Besamotzak lan berria gitarra elektrikoarekin grabatu du. Trikitiarekin musikari aparta da, eta gitarrarekin ere ederki moldatzen da.

Bere bakarkako ibilbidean sortutako 11 kantu gitarra elektrikoarekin interpretatu ditu. Kantu horiek Tximela kapitainaren izarrak (Zakurraren Biolina, 2013), Eta tira eta tunba... [+]


2018-01-28 | Iker Barandiaran
Etorriko zenaren iragarle aberatsa

Xabier Montoiaren burutazioa izan zen (orduko) gazteek Mikel Laboak idatzitako kanten bertsioak egitea. IZk eta Elkarrek kaleratu zuten, Seaskarekin, eta dirua Iparraldeko Ikastolentzat bideratu zen. Iaz Elkarrek eta Seaskak berrargitaratu zuten, baina tamalez ia oharkabean pasa zen. Lan hau izan zen Laboak belaunaldien artean egindako zubi-lanari erreparatu zion lehena eta rockaren eremutik aitortza eta eskertza eman ziona bizirik zela.

Lan honek irudikatzen du 90eko hamarkadaren etorrerak... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude