Saioa Olmo

Artea eta gizartea

Xabier Gantzarain @gantzarain
2018ko maiatzaren 13a
Euskadi TradeMark (2002-2008). Proiektuaren baitako argazkia.
Euskadi TradeMark (2002-2008). Proiektuaren baitako argazkia.

Objektuak baino egoerak sortzea ez da berria artean. Esan liteke objektuak eurak ere egoerak sortzeko bitartekoak baino ez direla, izan eskultura, izan koadro, marrazki, zernahi. Animo eta arima egoerak sortzeko, aldatzeko, bideratzeko izan dira beti arte lanak. Indibiduo zein kolektiboenak.

Alderdi horretatik heltzen dio arteari Saioa Olmo Alonsok (Bilbo, 1976ko maiatzaren 10a). Proiektu artistikoak garatzen ditu, ideiak, haiek hartuko duten forma ere zaintzen duen arren. Baliteke inork entzuna izatea 2007an Consonnirekin batera burutu zuena: Atrakzioen Itzulera. Bisita gidatuak antolatu zituen, hasierako suziri eta guzti,  Artxandako jolas-parke abandonatura.

Beste hainbat eta hainbat proiektu burutu ditu, tailerrak eman ditu, ikerketak egin ditu, diseinua eta komunikazioa ere landu ditu. Bere webgunean dauzkazu denak ikusgai: ideatomics.com.

Niri, Andoaingo Basteron ikusi nuenetik, Euskadi TM beti iruditu izan zait oso intuizio fina. Halaxe dio artistak aurkezpenean: “EUSKADI™ kultura jakin baten nortasunaren gaia, kasu honetan euskal kulturarena, balio ekonomiko gisa lantzen duen jardunbidea da. Galdera bat mahaigaineratzen du egitasmo honek: ‘EUSKADI’ komunitate, kultura edo lurralde batasun baten izena izateaz gain, produktu baten marka-izena ere ba al da? Kontsumoaren eta ondasunen gizarte honetan, kultura eta nortasun-ezaugarriak balio ekonomiko nola bihurtzen diren aztertzen du eta baita, esparru komertzialak kultura jakin bat zabaltzean izan dezakeen zeregina ere”.

Proiektua burutu zuenetik urte asko pasa da, eta bere intuizioa erabat bete dela esan daiteke: ezer izatekotan, marka komertziala da Euskadi. Eta Euskadi saltzen du.

Haizea Barcenillarekin batera Wiki-historiak proiektu garrantzitsua bultzatu zuen.

Kanal honetan artxibatua: Argazkilaritza

Argazkilaritza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-29 | Xabier Gantzarain
Gema Intxausti
Nola kontatu nortasuna

Tabakalerak, ireki berritan, jende askorentzat ezezagun samarrak ziren artistak bildu zituen erakusketa batean: Arenzana Imaz Intxausti Montón Peral. Abizenak jarrita, artistak berreskuratu nahi zituzten, gaurko egunera ekarri, haien lana erakutsi, nor direla aitortu. Fitxa osatzen dute bertatik pasatzen diren artista guztiekin, ez da gutxi.

Hala dio Gema Intxaustiren fitxan: “Hasierako obrak, garbiketako zapiz eginak, eta zelozko piezak, euskal testuinguruan laurogeita... [+]


2018-02-04 | Reyes Ilintxeta
Joxe Lacalle, argazkilaria
"Gaur balitz, orduko argazkiengatik kartzelan nengoke"

Mototsa, txalekoa eta zigarroa ezpainetan. Beti umoretsu eta irribarretsu. Beti barrikadako jendearengandik gertu. Gerrako argazkilaria etxean bertan, gatazka gogorrenen garaian.


2018-01-22 | 52 milimetro
Kaleak

Ospatzeko, aldarrikatzeko… edozein arrazoi dela eta betetzen ditugu kaleak eta hor egoten dira argazkilariak gure mugimendu masibo horietako momentu honenak harrapatzeko.


2017a Ekinklik-eko argazkilarien objektiboetan laburtua

Ekinklik-eko argazkilariek ondoko argazki muntaia argitaratu dute 2017a haien irudiekin laburtuz. Argi uzten dute haien helburua ez dela bakarrik irudiak hartzea, irudi horiekin islatzen duten horretan partaide izan baino.


2017-12-11 | 52 milimetro
Zientzia irudikatuz

Royal Society-k (mundu osoko elkarte zientifiko garrantzitsuenetakoak) urteko zientzia-argazki onenak aukeratu ditu, 1000 argazkiren artean. Bertan 1995an atera zen argazkia saritua izan da, baina aurten eskaneatu dena.


Hysteron
MULTIMEDIA - ekitaldia

Nolakoak dira emakumeen arteko harremanak? Izan ote daitezke osasuntsuak, subjektu zapaldu diren heinean? Gisa horretako galderei tiraka aritu da Nagore Legarreta Hysteron proiektuan. Hamabi argazkiko erakusketa osatu zuen aurrena. Gero, idazle, dantzari eta musikariak batu ziren proiektura.

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako emanaldia 2016ko urriaren 14an. Parte-hartzaileak: Danele Sarriugarte eta Gorka Setien (testuak), Txaro Untzilla (dantzaria) eta Mariano Hurtado, Aida Torres eta... [+]


2017-11-17 | 52 milimetro
Errealitate biluztuak

Eraikinak ez dira erditik zatitu diren gauza bakarrak.  Familiak eta adiskidetasunak errotik apurtu dira. Zatiketa honek alde ezkutuenak agerian uzten ditu, barruak biluztuz eta sekretuak azaleratuz.


2017-10-22 | Reyes Ilintxeta
Edurne Koch, Chrysallis Elkarteko kidea
"Direna izatea baimentzen zaien lehen belaunaldia dira haur transexualak"

Urteak daramatza lanean UEUko Nafarroako arduradun, askotan korrontearen kontra, unibertsitate horren balioen alde. Duintasun eta identitateen aldeko beste ekimen handi batean dabil buru-belarri: bere haur txikiena bezala, transexualitate egoeran dauden haurren eskubideak aldarrikatzen ditu Chrysallis Elkartetik.


2017-09-01 | ARGIA
Wiki Loves Monuments
"Munduko argazki lehiaketarik handiena" Euskal Herrira ekarri dute

Wikipedia osatzen laguntzen duten bolondresek antolatutako argazki lehiaketa da "Wiki Loves Monuments". Monumentu eta ondarearen inguruko argazkiak denen eskura jartzeko asmoz sortu zen ekimena. Egun 76 herrialdetan antolatzen da eta aurten, lehen aldiz, Euskal Herrian parte hartzeko aukera izango da.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude