Neoliberalismoak euskarari (I)

Gure herriaren kultur-asimilazio eta –ordezkatze prozesu luzea testuinguru kapitalista batean gertatzen ari da. Merkatu-ekonomiaren ezaugarriek eta irizpideek ere azaltzen dute euskarak jasandako gutxitzea, eta eragiten diote bere garapenari. Batetik, kontsumo-gizartearen logika honek ez duelako euskararen alde (aski) egin, oraingoz behintzat. Merkatuak kulturaren uniformizazioa bultzatzen du, errazago saltzeko, gainbalioa eta aberastasunak biderkatzeko. Lukurreriak hizkuntza nagusiak ederresten ditu, eta euskara gutxiesten du, nagusikeria hori naturalizatuz. Etnozidio kulturala errentagarria zaio. Gainera, euskaldunok ere hezurretaraino sartuak ditugu kontsumismoaren hedonismoa eta nartzisismoa. Handiak erakartzen gaitu, eta produktu arrotzen miresle eta neurririk gabeko kontsumitzaile bilakatuta gaude.

Liberalismoak merkatuen desarautzea bultzatzen du, eta logika beretik, euskararen aldeko arautzea saihesten du. Areago, dugun arautzea simulatua dela esan daiteke

Bestetik, desarrollismo suntsitzaileak lurraldea lego erraldoi bat bilakatu du, pertsonei ezikusiarena eginez, paisaiak zementuz berdinduz, eta kultura eraitsiz. Aberasteko grina, etekina azkar metatzeko nahia, eta handikeria ditu ezaugarri. Pertsonak objektutzat ditu. Areago, ez die subjektu izaten uzten, boterea baitu oinarri, baita jarreretan ere (nagusikeria), eta mendekotasunak eragiten ditu, taktikoki eta zeharka. Euskaldunak enbarazu gara kapitalarentzat, kostutzat hartzen baitu gure eskubideak bermatzea eta gure kultura duintzen laguntzea. Gainera, eskulan merketzat dituen migratzaileei ez die aitortzen kultura baten jabe izatea, eta ez die euskal kulturara sarbidea errazten.

Azkenik, gogoratu behar da liberalismoak merkatuen desarautzea bultzatzen duela, eta logika beretik, euskararen aldeko arautzea saihesten duela. Areago, dugun arautzea simulatua dela esan daiteke, ez baita ezartzen, sarri (kontratu publikoetan, kontsumo gaietan…). Gainera, liberalizazioa muturrera eramanez, zerbitzu ugari pribatizatu ditu administrazioak, eta horien euskalduntzea saihestu du, urte luzez. Bide beretik, kudeatzaileek eskatzen diete euskal sortzaileei negarrari utzi eta efizientziaren eta lehiakortasunaren parametroetan jardutea, egoera parekidea balitz bezala. Era berean, euskararen erabileraren normalizazioa uzten dute prozesu naturalaren eta norbanakoon arteko kudeaketaren gain, erakundeen egitekoei iskin eginez, eta hizkuntzaren izaera kolektiboa alboratuz.

Aipatu aldagai horien eragileak sistemaren zutoinak dira. Berriki, Allarteanek bere blogean EAEko Alderdi Popularra seinalatu du, hizkuntza-liberalismoaren eredu gisa. Bada, nik beste batzuk ere sartuko nituzke ikuspegi horretan. Zerrendatuko ditugu?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Diferentziak

Datozen hauteskundeak bereziak dira, hauteskunde guztiak diren moduan; bat ez dela esaten diguten egunean izango da berezia, esaten digutenean “aurten gertatuko den guztia, gertatu da lehenago ere”. Asko erabakitzen omen dugu. Beldur pixka bat ematen du, ez? Zer? Zer... [+]


2024-04-14 | Diana Franco
Teknologia
Desinformazioaren jokoa

Askotan pentsatzen dut informazio larregi jasotzen dugula, eta, zeinen ondo bizi den ezjakintasunean. Hainbeste informaziorekin, pertsona xumeok botere ezberdinen helburuak eta horiei loturiko jokabideak ulertzeko ditugun aukerak inoiz ez bezalakoak direla dirudi. Baina ez da... [+]


Europa gainbeheran?

Europar Batasuneko (EB) Legebiltzarra berritzeko hauteskundeak deituta daude datorren ekainerako eta iraupena 2029 artekoa izango da. Amaitzear dagoen legealdi honetarako, Ursula von der Leyen batzordeburuaren helburuetako bat zen Europa berdea sustatzea, baina xede hori... [+]


2024-04-14 | Gorka Menendez
Aste Santua eta ramadana

Urteak daramatzat nire herriko Elkarlaguntza Sarean militatzen. Bertako Etxebizitza Sindikatuan zenbait jatorritako jendea batzen gara eta komunitate musulman handia dago. Aurten, ramadana dela eta, Elkarlaguntza Sare osotik gau batean ramadan gosaria egin dugu. Eztabaida sortu... [+]


Eguneraketa berriak daude