Aritz Galarraga @aritzgalarraga
2018ko maiatzaren 13a
Septentrio. Aurelia Arkotxa. Alberdania, 2001

Gurean portuari eskainitako obra gorenetako bat izango da segur aski Koldo Izagirreren Sua nahi, Mr. Churchill?. Portutik abiatuta, itsasoetan barrena egindako bidaiari lotuko zaio gehiago Aurelia Arkotxa bigarrena duen sorkuntza lanean, Septentrio. Portuan baina jendea, horixe zuen ardatz Izagirrerenak, jendea, halakorik gabe ez baitago portu, ez itsaso, ez amaren seme-alabarik. Bazter utzi gabe giza generoa, garrantzia berezia hartzen dute Arkotxarenean lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun itsaso-lurrek.

Nagusiki narrazio liburua Septentrio halaber, Aurelia Arkotxaren erudizioa (“abenturosa eta are erratikoa ere”) bilduko luke, Kenneth White poeta eskoziarrak hitzaurrean dioenagatik: “Liburu batez hasi zitzaidan. Hartan bermatuko zen bere erudizio guzia beste mundu batera eramanik, bere barne-izaeraren oldarraren osoki adieraztera”. Emaitza: lau narrazio handi, narrazio txiki ugariz beterikoak (eta poema gutxi batzuk bukaera partean, baten bat pop abesti baterako egoki: “Grand Manan V ferryan / bi marinel cribaggean / jostetan ari / killing time”).

Lau narrazio, bilakatzen direnak, adibidez, populu bitxien katalogo, “Pliniok bere Historia Naturalean eta bertze anitz autoreek haren ondotik” egin izan duten moduan. Bilakatzen direnak, adibidez, biderako kontseilu xume, oso zuhurrak denak, esaterako hau: “Hiru eguneko arrotza eta arraina, usain gaitz direla”. Bilakatzen direnak, adibidez, mitologia bat baino gehiagoren ez dugu esango birrintzaile, baina bai kontrapuntu, edo behintzat osagarri. Esaterako euskal baleazaleena: “Eta bazekiten, bidaiant euskaldunek, marinel haiek ez zirela euskal kantu zahar batzuetan aipatzen diren ‘indiano salbaiekin’ eta ‘iskimau gizabestiekin’ beti ontsa portatu”. Edota Quebec tatxarik gabearena, herri indigenen zapaltzaile ere agertzen baita orriotan: “Bakarrik frantsesez mintzatu behar genuela eskolan”. Ondorioa: “Hemen, Quebeceko ‘autoktonoek’ ez dute PQren alde bozkatu”.

Esan dugu: lekuek, geografiak, zapaltzen ditugun itsaso-lurrek garrantzia berezia hartzen dute Arkotxarenean. Horien guztien izenek ere, Portutxo, Ophorportu, Irla Chumea, izendegi kurios, gertuko, baina aldi berean exotiko bat osatzeraino, Oskar Alegriaren Emak Bakia Baita hartan bezain iradokitzaile. Portutxo, laket portu, irla xume bat, Aurelia Arkotxak bigarrena duen sorkuntza lan hau.

Kanal honetan artxibatua: Liburu kritikak

Liburu kritikak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-20 | Igor Estankona
Ikonoklastaren ajeak

Ez dakit hau den Leire Lopez Ziluagak Susako editore lanak hartu dituenetik orraztu, begiratu, zuzendu duen lehen liburua. Argitaletxeen barneko kontuok ez dakizkit. Dena dela, erraza behar zuen izan edizio lanak: Karlos Cid Abasolok argi dauka pieza bakoitzari zer itxura eman, zer erritmo, zer hitz aukeratu. Itzultzaile ibili da Hasekena, Holubena, Kunderarena.

Berezkoa dauka. Gogorra dena itxuraz poesia egiteko bere modu xamurra da. Eta nobleak dira bere amorruak, garbia bere begirada:... [+]


Besteenak ere badirenak

Baratxuri, Zapatari txikia, Txoritxoaren arrautza, Erregea eta gatza, Errotariaren txakurra eta Txori kantaria. Horiexek dira, bost horiek, Juan Kruz Igerabidek jaso eta moldatu dituen ipuinak bilduma berri honetarako.

“Ipuinak munduan bizi dira, herrialde batetik bestera mugituz, hizkuntza batetik bestera eraldatuz, laburtuz, luzatuz, beste ipuin batzuekin nahasiz”. Hauxe da liburuaren hitzaurreko lehen esaldia, eta herri ipuinen jatorri aberats bezain ugariaren berri ematen... [+]


Debadio politiko antzuak?

Itxaro Bordak argitaratu duen lehen antzezlana da Odolak su gabe diraki eta “euskal gatazka” da jorratzen duen gaia, ausarki, amorruz, zuzen, gordin. Senideen arteko loturari egiten dio erreferentzia izenbururako aukeratutako esaera zaharrak; ezagunarekiko joerari eta aldatzeko zailtasunei; maite duzunarekiko pasioari.

Normalean jendeak argi hitz egiten du bere kideekin elkartzen denean kalean, tabernan edo plazan, eta horiek dira hain zuzen egileak aukeratu eta paperera ekarri... [+]


Gerrako kronikak Nafarroan

Euskal eleberriaren historian maiz agertzen da 36ko Gerra, hainbat estetika ezberdinen bidez. Gutxi dira, ordea, ga(ra)i hau jorratzeko eleberri historiko tradizionalaren moldea hautatu dutenak, nahiz eta gerra hizpide duten 1936-1957 bitarteko ohitura eleberrietan halako zantzuren bat ikus daitekeen (Loretxo, Ekaitzpean edo Laztantxu eta Betargi ditut gogoan). Patxi Zabaletaren Badena dena da nobela da azpigenero horren barruan bete-betean kokatzen den bakanetakoa.

Trilogia bateko bigarren... [+]


2018-04-15 | Igor Estankona
Bi urterik behin

Beatriz Chivite bere ohiko argitasunagaz dator Biennale (Erein, 2017) honekin, Blas de Otero Bilboko Uria IX. poesia lehiaketa irabazi ondotik. Bere betiko argitasuna da ilargiarena, zeharka jasotako eta biderkaturik emandako irudien jokoa: “Iraganean ezagutu ziren.// Eta orain,/ zeru berri honen/ kolore urdina/ elkarrekin begiratzen zuten/ ezezagun pare bat/ baino ez ziren”.

Ohikoa dela diot Pekineko kea (Pamiela, 2017) akordarazi didalako, ibilitako bideetatik eroan nauelako Beatriz... [+]


2018-04-01 | Aritz Galarraga
Gure-gurea

Belen Gopegui ez da euskalduna, ez euskal herritarra, nahiz Araba aldean baden abizen bereko herrixka bat (273 biztanle, azken kontaketaren arabera). Hori izan zen aspaldi xamar euskarazko medio batean egin zioten elkarrizketa bateko lehen galde-erantzuna (biztanleen datua nik gehitu dut, interesatuko zaizuelakoan). Ez dakit zaputz izpirik sentitu ote nuen informazioa jakitean, jarraian irakurri nituen galde-erantzunak interesgarri askoak iruditu baitzitzaizkidan, eta ordura arte nekez... [+]


Iraganetik etorkizunera

Bi herri ipuin jasotzen dira Mainamikirri izeneko liburu eder honetan: Erregeren alaba eta Katu beltzak izenekoak; biak, kredituetan ageri den bezala, Burundako herri ipuinak eta Izaskun Etxeberriak 1986an eginiko grabazio batetik jasoak.

Ipuinak ahozko kontakizun idatziak ditugu, ozenki irakur daitezkeen istorioak, eta herri ipuinetan gertatu ohi den bezala deskribapen gutxi, ekintza asko eta elkarrizketaz osatuak. Erregeren alaba honela hasten da: “Baziren behin bost garbitzaile... [+]


Ez jo berriro, Sam

Berriki Nafarroako liburu dendek 2017ko euskarazko liburu onenaren saria eman dioten liburuarekin nator: Caliban eta sorgina. 2004an ingelesez, 2010ean gaztelaniaz eta iaz heldu zen euskaraz gure artera Edurne Lazkano eta Aitor Arrutiren lanari esker.  

Liburukote sexya da (ia 500 orrialde ditu), neuronentzako kitzikagarri, pentsatzeko eta begirada kritikoa garatzeko aukera ematen digulako Silvia Federicik lan mardul honetan. Gaia sorgin-ehiza da, nagusiki Europan gertatu zena, baina... [+]


2018-03-11 | Iratxe Retolaza
Angelu itsuak

Arantxa Iturberen narrazio-bildumek inkomunikazioaz jarduten dutela aipatu izan da maiz: gaizki ulertuak dituztela ardatz, esan gabekoak, isildutakoak. Bada halakorik Honetara ezkero bilduman. Baina, hartu-emanetan sorturiko erritual zein kodeez dihardute batik bat.

Hogeita bederatzi eszena eta pieza laburrez osaturik dago bilduma, eta batasuna igartzen da tonu, giro, erritmo zein ikuspegian. Pieza narratibo guztietan egunero elkarren ondoan dagoen jendea irudikatzen zaigu (senideak,... [+]


2018-03-04 | Igor Estankona
Identitarioa

Seamus Heaney (An Seanmhullach, Derry, 1939 –Dublin, 2013) Ipar Irlandako familia errepublikano batean jaio zen. Ingeles inperialismoak, zapalkuntza hark, betiko sartu zuen irlandar idazle abertzaleen zerrendan. Gaitzak hartua mendean, hala bizi izan zen, irlako beste idazle askoren antzera: “Irlandar poeta batek ingeles tradizio literariora helbidea dauka ingeles hizkuntza erabiltzeagatik, baina nekez sentituko da etxean moduan”.

Death of a Naturalist (1966) izan zen bere... [+]


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude