argia.eus
INPRIMATU
ETA-ren amaiera
Ziklo bat itxi da eta beste bat ireki
ARGIA @argia 2018ko maiatzaren 11
Argazkilaria: DANI BLANCO

Genevan irakurri dute ETAren amaiera iragartzen duen agiria, erakunde armatuaren ia 60 urteko ibilbidea bukatutzat emanda. Kanbon berriz, euskal gatazkaren konponbide osorantz pausoak emateko deia egin dute nazioarteko eragileek. Aro bat bukatu da behin betiko eta beste bat hasiko da orain, aurrekoak utzitako problemetako batzuk herentzian jasota.