Joan den apirilaren 28an bere bikotekide ohiak kotxearekin harrapatuta hildako emakumearen oroimenez elkarretaratzea egin zuten atzo Donibane Garazin, Herriko Etxearen aurrean.
Hilketa eman zen larunbatean bertan elkarretaratzea egin zen Donibane Garazin, eta atzo berriz egin zuten salaketa publikoa “Bortizkeria sexistei ez!” lelopean. Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak deituta, Hego Euskal Herrian maiatzaren 1eko mobilizazioak aprobetxatu zituen mugimendu feministak aipatu hilketa matxista salatzeko.
Bestalde, asteartean Bidarten bere bikotekideak hildako emakumearen kasuko hipotesiak zabalik diraute. Samuel Vuelta Simon Baionako prokuradoreak jakinarazitakoaren arabera bi hipotesi zeuzkaten esku artean: liskar baten ondorioz emandako eraso matxista izatea bata, eta bikoteak beren buruaz beste egiteko asmoa eduki izana bestea. Bi hipotesien gaineko ebazpen publikorik ez da oraindik egin. Euskal Herriko hainbat txokotan, baina, egin dituzte elkarretaratzeak hilketa salatzeko. Gaur arratsaldean ere zenbait elkarretaratze daude deituta Bidarteko emakumearen hilketa salatzeko: Bilboko Moyua Plazan arratsaldeko 20:00etan, Portugaleteko metro geltokian 20:00etan eta Markina-Xemeingo udaletxe aurrean 20:00etan.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]
2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]
Astearte honetan, herritarrek eta erakundeek erasoa gaitzetsi dute udaletxe aurrean egindako elkarretaratzean.
Astelehen goizaldean bikotekideari izterrean labankada bat emateagatik, hilketa saiakera leporatu diote 31 urteko gizon bati. Beste gizon bat ere atxilotu dute igande goizaldean.
Indarkeria matxistarik gabeko jendarte bat irudikatzea helmuga duen Asun Casasola Ipuin Lehiaketak sariak banatu ditu. “Plaza bat zure izenean” aurtengo gaia oinarri hartuta, memoria ariketa egin dute sarituek, gizonek hildako emakumeak, historia egin dutenak eta... [+]