Baratzea lanbide nahi dutenentzako lur eskaintza


2018ko maiatzaren 13an

Donostialdeako eta Bidasoako Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak baratzegintza profesionalean jardun nahi dutenentzako deialdia zabaldu du Astigarragako Udalarekin elkarlanean: udalaren lursail bat eskaintzen dute sektorean hasi nahi dutenentzat alokairu sinboliko truk. Gipuzkoako Foru Aldundiak duela lau urte abiatutako “Enplegu Berdea” egitasmoaren baitan dago ekimena.

Nekazaritza lur gutxiko bailaran eskaintza zabaltzen

“Gutxi dira nekazaritza lurrak gure bailaran, eta are gutxiago baratzea egiteko modukoak”. Mikel Zendoia Laskarai Behemendiko kideak azaldu digu nekazaritza lur horietako askok jabetza pribatua dutela, eta jabe horiek normalean ez dituztela sailak hainbat urtetarako utzi nahi izaten. “Baratzegintza ekologikoa egin nahi duenak zenbait inbertsio egin behar ditu, eta horretarako lurraren errenta urte batzuetarako eskaini beharra zaio”, dio. Epe ertain-luzerako errenta horiek lortzea zaila da, ordea.

Zailtasun horri aurre egiteko jarri dute lursailaren eskaintza abian. Gazteak nekazaritzan hasteko bideetako bat izan daiteke, bultzatzaileen ustez, lur publikoen eskaintza egitea. 9.500 metro koadro inguruko lursaila beharrezko azpiegiturez hornitu dute Aldundiaren diru laguntzarekin: sarrera, lanabesak gordetzeko etxola, eta zundaketa bidez jarri duten ur depositua. “Ura eta lursaila badauka. Hortik aurrerako inbertsioak lursaila kudeatuko duen pertsonak egin behar ditu”.

Deialdia edonorentzako zabalik

Eskaintzen den lursaila Astigarragan izanik ere, deialdia edonorentzat zabalik dagoela azpimarratu du Behemendiko kideak. Bete beharreko baldintza nagusia: bertan jorratuko den baratzegintza ekologikoa profesionala izatea, lursaila hartuko duenaren lanbidea. Lursailaren esleipena egiterako oan hainbat alderdi kontuan hartuko dituzte: “Gazteek, nekazaritzako formakuntza eta esperientzia dutenek edota emakumeek lehentasuna izanen dute. Astigarragakoa izateak badu gehigarri bat, nahiz ez den beharrezkoa”.

Lursailaren errenta oztopo izaterik ez dute nahi, horregatik errenta sinbolikoa izanen du. Maiatzaren 15a arte egin daitezke eskaerak Behemendin. Interesa dutenak izena ematera deitu ditu Zendoiak, Astigarragakoaz gain, aurrerago inguruko beste zenbait tokitan lur eskaintza gehiago egongo direla aurrikusten baitute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude