Arnega

ETAk bere ekitaldia (sauterie politique?) egiteko Kanboko Arnaga gaztelu polita hautatu du, prestigioa eta bere biktima bakar bati onartu ez dion sozietate zibilaren babesa bilatuz. Joan dira, pistolak bi kaxetan frantses poliziari utzirik, lau hamarkadaz beraien erruz deus gertatu ez bailitzan eta soilik biktimen laurdenari barkamendu eskaturik: mikatza ezta? Zergatik ez dituzte urrats horiek Euskadiko lurraldean eraman? Edo Espainiakoan? Frantzian al zuen ETAk nagusiki partida?

Borroka armatuarekiko lotura intimoa ez dutelako erabat arnegatu dukete aukeratu Arnaga izeneko egoitza beren azken dantza eskaintzeko. Gusturik hoberenean. Euskaldungoaren zati bat alde dute beti eta eragin dituzten sarraskien irudi odoltsuak begi argiz ikusteko ez dira oraino prest, gatazkan parte-hartze zuzenik ez zutenen mina, baita parte-hartze zuzena izan bide zuten guardia zibil, polizia, armadako graduatu, kazetari, politikoena ere… den-denak gure zauriaren oinarrian.

Abertzale mundutik at ETAren desegitea indiferentziarik handienean pasatu da. Beranduegi jin delako. Historia latz horretatik ezer ez da geratuko, memoriak dolorea baizik ez duela atxikiko, bereziki “etsai” deitzen zituzten haiena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude