Zirrara eta musika

Bach-en Johannes Passion antzeztutako oratorioa. Bilbao Orkestra Sinfonikoa / Bilboko Opera Korua. Zuzendaria: Erik Nielsen. Eszena zuzendaria: Calixto Bieito. Eszenografia: Aida-Leonor Guardia. Bakarlariak: Joshua Ellicott, James Newby, Jonathan McGovern, Carlos Mena, Berit Norbakken Solset eta Robert Murray.

Jakin-min ikaragarria sortu zuen Calixto Bieitok zuzendutako Bach-en Johannes-Passion oratorioak Arriaga Antzokian. Obra ederrenetako bat dugu, indartsua, sakona, Martin Luterok egindako Bibliaren itzulpenean oinarrituta.

Baina ez genuen topatu erreferentziazko bertsio arrunt bat. Aldez aurretik esan behar dut kritika hau oso pertsonala izango dela, eta esango dudanak ez duela zalantzan jartzen eskainitako apustuaren kalitatea edo berrikuntza saiakera txalogarria. Izan ere, begi-bistan zegoen publikoarengana iritsi zela obraren mamia edo mezua eta hori da helburu garrantzitsuenetako bat espektakulu guztietan.

Esandakoarekin, konturatu zarete ez zitzaidala bereziki gustatu ikusi eta entzundakoa. Nahiz eta aitortu meritu handiko ikuskizuna zela, entzule edo publiko bezala, ez nekien zertan zentratu horren aurrean. Suposatzen da antzezpenarekin lortu nahi zena zen Bach-en  musikak adierazi nahi duen pasio bortitz hori aurre-aurrean ipintzea, Johannes-Passion obrak duen samurtasuna ezkutatuz. Eta, zakarkeri edo baldarkeri punttu batekin topatu ginen, ezinegona transmitituz. Ez dakit beharrezkoa zen, eta ez mindulinkeriagatik, baizik eta ezinezkoa zelako arreta mantentzea benetan garrantzitsua den alderdian: musikan. Bestalde, gogoeta bat utzi nahiko nuke: Bach-en musikak ez du indar nahikorik? Gehigarri horiek behar al ditu? Ez dut uste. Edo, publikoak halakorik behar du Bach-en mamira iristeko? Horretan, bai, zalantzak ditut.

Hau guztia esanda, Arriaga Antzokiko akustika lehorra alde batera utzita, emaitza musikala benetan duina izan zen. Bakarlariek ongi bete zituzten beren paperak, nahiz eta askotan oso konplikatua zen ahotsa ederki kolokatzea etzanda, makurtuta edo holako postura zailetan. Joshua Ellicott tenoreak Evangelista akatsgabea egin zuen, adierazkorra, eta James Newby tenorearekin batera, bakarlari onenak izan ziren saio honetan. Newby gazteak interpretazio izugarria egin zuen, sakona eta sinesgarria. Aktuazio konbentzigarria egin zuten baita ere Jonathan McGovern baxuak, Pilatos-en rolean, eta Carlos Menak. Berit Norbakken Solset soprano norvegiarra distiraz aritu zen. Bilboko Opera Koruak garrantzi eszeniko inportantea izan zuen, eta adorez bete zuten lana. Bilbao Orkestra Sinfonikoa, berriz, doia iritsi zitzaigun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kontzertuak
Zuzeneko kronika
Behin baziren baionar batzuk...

Willis Drummonden agur besta

Non: Intxaurrondoko kultur etxean, Donostian

Noiz: Urtarrilaren 5ean

Gonbidatuak: Zetkin, Elvis Caino DJ, Indezen DJ eta Zumitrenko DJ.

------------------------------------------------

... esango dugu noizbait. Joan ikustera, baina... [+]


Eguneraketa berriak daude