Besteenak ere badirenak

"Euskal Herrietako ipuinak". Juan Kruz Igerabide. lustrazioak: Elena Odriozola. Denonartean, 2017.55 orrialde. Gazteentzat.

Baratxuri, Zapatari txikia, Txoritxoaren arrautza, Erregea eta gatza, Errotariaren txakurra eta Txori kantaria. Horiexek dira, bost horiek, Juan Kruz Igerabidek jaso eta moldatu dituen ipuinak bilduma berri honetarako.

“Ipuinak munduan bizi dira, herrialde batetik bestera mugituz, hizkuntza batetik bestera eraldatuz, laburtuz, luzatuz, beste ipuin batzuekin nahasiz”. Hauxe da liburuaren hitzaurreko lehen esaldia, eta herri ipuinen jatorri aberats bezain ugariaren berri ematen diguna. Eta aurrerago, hitzaurre horretan onartzen duen bezala, ipuin hauek “gure etxean kontatzen ditugun moduan daude idatziak”, jakinda ipuinon aldaera ugari egon daitezkeela. Erregea eta gatza ipuinaren bertsioen artean bada Joxe Arratibelek eskuratu zigun Marixor ezaguna, esaterako. Azken honetan, hitzaurrean adierazi bezala, “haren jantzia hasieran lihozkoa zen, gero zilarrezkoa, eta azkenik urrezkoa, umea emakume bihurtzeko aldaketa psikologikoa zehatzago irudikatuz”.

Ez naiz hemen arituko bost herri ipuin hauek komentatzen, gomendagarriak dira eta gure kultura hobeto ezagutzeko balio izateaz gain, gureak izateaz gain besteenak ere badira. Garrantzitsuagoa iruditzen zait, hemen bederen, ipuin hauen kontakizuna nola aurkezten zaigun liburu honetan. Alde batetik idazlearen ekarpena dugu, kontakizuna gaurkotuz eta erraztuz, amaierako formulak landuz, ipuinaren amaieran ageri diren esaldi horiek ederki landuz. Izan ere, aipatzekoak dira Igerabidek egindako hautaketak eta kontakizunak.

Bestetik, azpimarragarria da Elena Odriozolak ilustrazioetan egindako lana. Lau orriren neurriko irudi klasikoak, Aurelio Arteta Errasti ilustratzailearen airea duten irudi berrituak, guztietan keinu, ukitu propioa nabari baita jolas batean bageunde bezala. Literatura horixe baita, jolasa, disfrutatzea, ondo pasatzeko unea.

Irakurtzeko kontu errazak aurkezten zaizkigu liburu honetan, ozenki irakurtzeko modukoak, gure tradizioan murgiltzeko bidea erakusten diguten istorio eta ilustrazioen bidez irakurlea une atseginera eramango duten kontakizunak. Eta Juan Kruz Igerabidek hitzaurrean dioen bezala, “hegan egin dezatela zure irudimenean barrena, eta ernaldu bitez zure lurrean”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude