"Amets erradikal bat dut"

  • Washington (AEB), 1963ko abuztuaren 28a. Martin Luther Kingek Amets bat dut hitzaldi ezaguna bota zuen. Hitzaldi horretan oinarritzen da edo, hobe esanda, hitzaldi horretara mugatzen dute gehienek hark utzitako ondarea.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2018ko maiatzaren 06a
Mississippiko polizia Martin Luther Kingi bultzaka, Beldurraren Aurkako Martxan, 1966ko ekainean. (arg: Underwood Archives)

Indarkeriarik ezaren aterkipean babestutako diskurtso moderatua zen, beltzentzako eskubide zibilak eskatzera mugatzen zena –eta ez da gutxi–, “amets amerikarrarekin” bateragarria, Malcolm X edo Pantera Beltzen diskurtso erradikalaren aldean, “onargarriagoa”.

1967ko apirilaren 4an, hil baino urtebete lehenago juxtu, New Yorken hitzaldi bat eman zuen Kingek 3.000 pertsonen aurrean. Vietnamgo gerra gogor kritikatu zuen orduko hartan, gatazkaren amaieraren nondik-norakoak AEB ahalguztidunean oraindik susmatzen ez zirenean. “Gure gizarteak jipoitutako gazte beltzak hartu eta etxetik 8.000 miliatara bidali ditugu, Georgia hegoaldean edo Harlemen ez dituzten eskubideak Asiako hego-ekialdean bermatzeko. Mutil beltzak eta zuriak elkarrekin hiltzen ikusten ditugu, eskola berdinean elkarrekin esertzen uzten ez dien nazio baten izenean. Elkartasun bortitzean ikusten ditugu herrixka txiro bateko etxolak erretzen, baina konturatzen gara ez liratekeela sekula Detroiten etxe-bloke berean biziko. Ezin dut isildu pobreen halako manipulazio basatiaren aurrean”. Arrazismoaz harago, kolore guztietako pobrezia zuen jomuga.

Eta indarkeriarik ezaren ideia zabaltzeko ere baliatu zuen Vietnam: “Ezingo nuke ghettoetako zapalduek erabiltzen duten indarkeriaren aurka egin, lehenago, argi eta garbi, egungo munduko indarkeria hornitzaile nagusiaren aurka egin gabe: nire gobernua bera”. Urtez urte, aurrekontu militarrean gizarte programetan baino diru gehiago xahutzen duen herrialdea “heriotza espiritualera hurbiltzen” ari zela gaineratu zuen. “Makinak, ordenagailuak, etekinak eta jabetza eskubideak pertsonak baino garrantzitsuagoak diren bitartean, ez gara gai izango arrazismoak, materialismoak eta militarismoak osatzen duten hirukote erraldoia gainditzeko”.    

Une horretan, prentsak gogor kritikatu eta iraindu zuen King hitz horiengatik. Gero, hitzok isilaraziko zituzten. Eta azken hilabetean, hil zutenetik 50 urte bete diren aitzakian, hedabide gehienek Martin Luther Kingen ideia antikapitalista garbiak baztertu dituzte berriro ere, ekintzailearen bertsio edulkoratua, publiko guztientzako kontsumigarria, saltzen jarraitzeko.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


AEB kanaletik interesatuko zaizu...
2018-07-22 | Jakoba Errekondo
Alde guztietatik jatea

Euskal Herrian nekazaritza etengabeko kolonizazioaren historia da. Toki guztietan bezala. Lehen lantzen ez zen lurra lugorritu; lehen ereiten ez zen uzta erein; lehen jaten ez zena gozatu. Dena beste nonbaitetik ekarria. Historia horietako asko idatzi dituzte nonahi laboreek; baita geurean ere.

Milaka urte dira laboreak ekarri zituztela-genituela. Beraiei txirikordatutako makina bat istorio izango da bazterretan, ez alferrik jendarte eredu baten oinarrizko elikaduraren ardatzetako bat dira,... [+]


2018-07-09 | ARGIA
New Yorkeko Askatasunaren Estatua eskalatu zuen ekintzaile batek Trumpen migrazio politiken aurka

Donald Trump AEBetako presidentearen politiken aurka protesta egiteko New York hiriko Askatasunaren Estatua ezaguna eskalatu zuen Kongoko Errepublika Demokratikoko emakume batek joan den asteazkenean, Democracy Now gunean irakur daitekeenez.


2018-07-03 | ARGIA
600 emakumeren desobedientzia ekintza AEBetako Senatuan haurrak gurasoengandik bereiztearen aurka

Washington DC hirian Trumpen administrazioaren migrazio politiken aurkako desobedientzia zibileko ekimenean 600 emakumetik gora atxilotu dituzte, Democracy Now egunkariak jaso duenez. AEBetako Senatuaren eraikinean sartu eta lurrean eseri ziren joan den ostegunean.


2018-06-26 | Lander Arbelaitz
Internet zelatatzeko erabiltzen diren AEBetako zortzi eraikin sekretu identifikatu dituzte

Zelata masiborako erabiltzen ziren zortzi eraikin identifikatu ditu The Intercept hedabideak. "Bijilantziari buruz azken urteetako konturik garrantzitsuena oraintxe argitaratu da, bertan argitu dute AT&T enpresa bilakatu dela interneten etsairik handiena, bere bezeroen eta zure pribatutasunaren aurka sekretuan kolaboratuz", Edward Snowdenen hitzetan.


2018-06-20 | ARGIA
Israel kritikatzen duelako, Estatu Batuak atera egin dira NBEren Giza Eskubideen Batzordetik

AEBak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordetik atera dira. Astearte honetan eman du erabakiaren berri Nikki Haleyk, AEBen Nazio Batuetatako enbaxadoreak.


2018-06-19
AEBetako marrazkilari politiko bat lanetik bota dute Trumpi buruzko komiki kritikoengatik

Rob Rogers izeneko marrazkilaria kaleratu dute Pittsburgh Post-Gazette egunkaritik, bertan 25 urtez lan egin ostean. Bere hitzetan, Trump presidenteari buruz egindako komikiengatik bota dute lanetik, Democracy Now hedabidean jakinarazi dutenez.


2018-06-12 | ARGIA
Kim Jong-un eta Donald Trumpek egindako bileran adierazpen bateratua sinatu dute

Penintsula korearraren desnuklearizazioa bultzatzeko xedea dauka adierazpenak.


AEBek interneteko neutraltasunarekin bukatu dute

"Orain arte interneteko hornitzaileek tratu bera ematen zieten webgune guztiei: batean edo bestean sartu, abiadura eta sartzeko aukera bera zeneukan. Interneten neutraltasun horrekin bukatzeko neurria hartu berri dute, ordea, AEBetan".


Elaine Brown
"Presoek eta preso ohiek dute potentzialik handiena iraultzaren abangoardia izateko"

Elaine Brown elkarrizketatu dugu Bartzelonan, Literal Liburu eta Ideia Erradikalen Azokan. 1974-77 bitartean Pantera Beltzen Alderdiko presidente izandakoak gaztetan bezain irmo jarraitzen du, hitzak ez baizik ekintzak behar direla aldarrikatzen.


Ez adiorik Jalal Mansur Nuriddin, rap musikaren aitona

Asteartean eman dute berria: Jalal Mansur Nuriddin hil da aste honen hasieran. 74 urte zituen. Pertsonaia aski ezezaguna paraje hauetan; eta hemendik kanpo ere, ez behar bezain errekonozitua, kontuan izanda “rap musikaren aitona” gisa ezagutzen zutela yankien herrialdean.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude