Zizelkan

Damutu naiz milatan baina han gelditu zen hanka, sartuta. Eskultoreak obra ezarri nahi zuen Santa Klaran, ezkerretara Chillida, eskuinetara Oteiza eta erdian berea, arraunlariaren omenez. Berez eskultura den Santa Klararen gainean beste eskultura bat. Ez nuen ezetz borobila, zegokion bezala, esateko kemenik izan, dirurik eza jarri nion aitzakia. Arerio politikoek berehalakoan harrapatu ninduten, ez zintzo jokatuz baina. Eskultura jartzearen alde agertu ziren guztiak, hemendik Fisterrara bitarteko estropalari talde guztiak eta Alde Zaharreko soziedade, elizak ez dakit, guztiak. Zein ez? Kaja de ahorrosa, aldundia eta kristo. Bakarra nintzen, hala zioten, arraunlariei omenik egin nahi ez niena, haien garrantziaren oroimenaren aztarnarik nahi ez nuena, proskrito madarikatua.

Bakea, bizikidetza, adiskidetzea, biolentziaren amaiera eta behin betirako ukazioa. Ez dute ulertu zenbaitzuei metafora mingarria gertatu izana. Zail egin zaie ulertzea zergatik ez zaien ekimena onartu

Futbolekoak dira besteak, Anoetako atarian dauden bi horiena. Bata “kirol indarkeriarik ezaren aldeko sinbolo gisa Donostiako hiriari” opari egindakoa, gaur Aitor Zabaletaren omenezkotzat hartzen dena, Partidu Popularreko kirol zinegotziak, kotxea bazterrean aparkatzen duenak bezala, inori ezer esan gabe ezarri zuen. Ez zen nire ardura eta isildu egin nintzen. Isildu nintzen bezala Alberto Ormaetxearen edo Realak irabazitako txapelketen oroimenezkoaren kasuan. Inolako eztabaidarako aukerarik gabe orduan ere eta, Kutxak, gure kultur gidari gorenak diruz lagundua. A zer-nolako bi zuldar hiriaren azaletan. Intentzio onenekoak izango dira pieza biak, baina bai arbitrarioak eta itsusiak. Artistei aukera berdintasuna eskaini izan bazitzaien, oroimenek askoz hobera egingo zuketen luzez, hiriaren eta guztion mesederako.

Baionan Roland Barthes parkean, auskalo non eta zertan buka dezakeen, ezarri diguten Arbolaren Egia-k eragin dizkit aurreko oroitza eta burutazioak. Asmo on deklaratuko lana da, Koldobika Jauregiren aldetik eta Baionako udal ordezkaritza politikoaren aldetik. Bakea, bizikidetza, adiskidetzea, biolentziaren amaiera eta behin betirako ukazioa. Ez dute ulertu zenbaitzuei metafora mingarria gertatu izana. Zail egin zaie ulertzea zergatik ez zaien ekimena onartu.

Asmo herritar legez, proposamena, gutxi asko, batzuena bakarrik izan ordez guztiona izateko, eztabaida publiko bat eragin balitz, proposamena eta kokapena erabakitzeko, lehiaketa publiko bat egon balitz aukera berdintasunean artista aukeratu ahal izateko, eta asmo onak baino prozedura zuzen eta justu baten aukera egin izan balitz, izan zitekeen eskultura ezarri dena baino askoz itsusiagoa. Baina inoiz izango ez litzatekeena da gure praktika okerren metafora. Eta dena.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude