Publizitate enpresariala eta politikoa?

  • Harrituta nago nola moldatzen den Iñigo Urkullu lehendakaria –edo nola moldatzen duten– egunero telebistako kameren aurrean, irratian edo prentsan egoteko bere “produktua” eta irudia saltzen.

Ez dakit beste erkidegoetako gobernu-presidenteek zer egingo ote duten euren irudia nabarmentzeko. Edozein kasutan, seguruenik ez Urkulluk bezainbeste, egunero ari baita –eta batzuetan egunean bi aldiz ere bai– gauza bera egiten. Halako jokabide batek herritarren asperdura eragin dezake, eta ondorioz, bere “mezuek” oharkabean igarotzeko arriskua dute.

Joan den astean hedabideen aurrean aurkeztu dute, Confebask patronalarekin batera, baskongadetarako enplegu plana, hiru urtean 100.000 lanpostu sortzea aurreikusten duena, horietatik 70.000 jarduera ekonomikoa haziko delako eta gainerakoa belaunaldi arteko erreleboari aurre egiteko. Ziurtatu dutenez, enpresek zailtasunak dituzte euren beharrak asetzeko, batez ere lan merkatuan sartu diren langile gazteen formazio eta espezializazio faltagatik.

Zein enplegu, formazio eta soldata politika sustatuko dute administraziotik enplegu hori errazteko? Prekarietatea, behin-behinekotasuna eta soldata baxuak ez dira batere erakargarriak gazteentzat. Ez da nahikoa 100.000 enplegu hitz ematea. Beharrezkoa da administrazioak eta patronalak esaterako Lanbide Heziketa sustatzea, honek enplegu eta soldata duinak izango baditu. Gazteek bermatuta eduki beharko lukete euren gaitasunak aseko dituzten lanbideetarako sarbidea. Horrek Eusko Jaurlaritzaren hezkuntza politikaren ardura behar luke izan; lehendakariaren iragarpen bakoitzak ez dezan eman bere irudia saldu eta publizitatzeko beste kanpaina bat.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude