Auzolanean ari dira Isuskitzako basoa eraberitzen


2018ko apirilaren 29an

Txalupa hartu eta itsasadarra jarraitzea da Plentziako (Bizkaia) Isuskitza basora iristeko modurik errazenetarikoa. Hirigunetik kanpo, periferiako auzoetako bat da Isuskitza, gaur egun urbanizazio pribatua den gunea. Urbanizazioaren ondoan, ordea, lur publikoak ditu Udalak. Iaz, urteetako utzikeriari aurre egin eta Isuskitzako basoa eraberritzeari ekin zioten boluntario taldeek eta herriko hainbat eragilek, Udalaren babesarekin.

Basoa eta ontziolak

Erdi Aroan Plentzian garrantzia handiko jarduera izan zen ontziolena. Nondik ateratzen zuten egurra ontziolek? Bada, Isuskitzako hariztitik. “Ikusi genuen baso honen eraberritzea aukera polita zela gure ondarearen eta historiaren garrantzia ere mahai gainean jartzeko”, azaldu dute Plentziako Ingurumen sailetik. Bertako baso autoktonoa berreskuratzea ezezik, herriko historiaren zati bat berreskuratzea ere badute asmo. Udaletxeko artxibo historikoan arakatzen aritu ziren proiektuko kideak: “Guztia azaltzen da hor: garai hartan zer zegoen basoan, zer landatzen zen mintegietan…”.

“Sortutako eukaliptoek, akaziek eta panpa-lezka bezalako espezie inbaditzaileek estaltzen dituzte Tranpaerrekako magal aldapatsuak eta itsasadarraren ondoko malda apalagoak”. Isuskitzako basoaren inguruko txostenean azaltzen da zein espezie diren nagusi egun inguru horretan. Plentzian egoera zertxobait hobea bada ere, eukaliptoen eta bestelako espezie inbaditzaileen zabalkundea oso handia da Uribe Kostan, bertako basoentzat kalte. Horregatik, Plentziako Udalak argi du baso politika aldatzea beharrezkoa dela. Bide horretan doa Isuskitzako basoa eraberritzea.

Auzolana eta herriko eragileen inplikazioa

Boluntario taldearen eta herriko hainbat elkarteren lanari esker ari dira Isuskitzako basoa zaharberritzen. Bihurtuz GKErekin batera mintegia sortu dute baso eremuan, eta Plentziako eskolakoek ere parte hartu zuten hasieran haziak bonbiletan landatuz, ondoren basora eramateko. Orain, herriko institutuarekin, gaztetxeko ‘Txiki Asanbladarekin’ eta auzokideen beste zenbait elkarterekin elkarlanean hasiko dira. Apirilaren 29an, esaterako, irteera eginen dute Isuskitzako basora landaketekin jarraitzeko.

“Boluntariook auzolanean ari gara proiektua aurrera ateratzen, baina herriko elkarte eta eragileen inplikazioa ere bilatzen dugu, proiektuaren egunerokotasunean ez bada ere ekimen ezberdinen bidez parte hartzea bultzatuz”, diote Ingurumen sailetik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Baratzetik mundura
2024-04-14 | Garazi Zabaleta
Jakiak ehuntzen
Zangoza inguruan tokiko elikadura sistema eraikitzen

Zergatik doa mundu guztia Iruñera erosketak egitera, gure eskualdean elikagai asko ekoizten bada? Zergatik da hain zaila bailara hauetako produktuak bailara hauetako dendetan topatzea?”, galdera horiei eta beste zenbaiti tiraka hasi ziren lanean Zangoza aldean duela... [+]


2024-03-25 | Garazi Zabaleta
Hazien liburutegia
Liburuak eta haziak, aberastasun publiko

Urteak dira Nafarroan eta beste zenbait tokitan hazien liburutegi proiektuak martxan dituztela. Hazien liburutegiak, liburuen liburutegietan. Euskal Herriko Hazien Sareak antolatutako hitzaldi batean izan zuen egitasmo horien berri Ane Leturia Delfrade Antzuolako liburuzainak,... [+]


2024-03-18 | Garazi Zabaleta
Nekazariak eskolan
Eskola ezin bada baserrira igo, baserria jaitsiko da ikastetxera...

Hamar urte baino gehiago daramatza martxan Arabako Nekazariak Eskolan proiektuak, Hazi fundazioak zenbait ekoizlerekin elkarlanean bultzatzen duena. Haur eta gaztetxoak nekazal mundutik geroz eta deskonektatuago bizi diren garaiotan, inoiz baino beharrezkoagoa da elkar... [+]


2024-03-11 | Garazi Zabaleta
Gu zu bio
Ontziratu gabeko garbiketa produktu ekologikoak, Bermeoko dendan

Ateak ireki berri ditu Bermeon Gu Zu Bio dendak, otsailaren 17an egin baitzuten inaugurazio ekitaldia. Edurne Zulueta Aranguena da proiektuaren bultzatzailea, eta berak azaldu bezala, garbiketako produktuei lotutako kontsumoari buelta bat eman nahi izan dio egitasmoarekin... [+]


2024-03-03 | Garazi Zabaleta
Azokoop
Pirinioetako Artzibarren lan eta bizi: hurbileko kontsumorako denda eta proiektua

Artzibarko Urdirotz herrian, Nafarroako Pirinioetan, proiektu berri batek zabaldu ditu ateak otsailaren 24an. "Azoka-Denda" deitu diote Txabi Bados Ruizek eta Rita Perandrés Martínezek haien etxe azpian ireki duten dendatxoari. Azokoop mikrokooperatibaren... [+]


Eguneraketa berriak daude