Letragabe

Elkar fundazioak euskaldunon kultur kontsumoaren gainean egin duen azterketak harrotu ditu bazterrak. Harritzekoa, kontu zaharra baita euskal kulturaren egoera barnetik ezagutzen duen edonorendako. Berria, izatekotan, datu hotzek oraingoan izan duten oihartzuna izan da. Niri, bederen, ez zaizkit hain txarrak iruditu. Egiazkoak izatera. Euskaldunen %22,9 –180.000 lagun ia– euskarazko ohiko liburu irakurle? Zein isilik zeukaten euskal argitaletxeek!

Ni Elkar fundazioarekin bat: euskal ekoizpena gizarteratzeko “politika eraginkorragoak” behar dira. Politika horiek zein diren asmatzea da kontua. Ongi daude irakurzaletasuna bultzatzeko kanpainak, baina ez dira aski panorama iluna argitzeko. Euskal kultur ekoizpenaren kontsumo urria egiturazko arazo bat da, eta halakotzat hartu behar lukete instituzioetan nahiz instituzioetatik kanpo hizkuntza politikak diseinatzen eta bultzatzen dituztenek. Zuzenean eragiten dio hizkuntzaren erabilerari eta hizkuntzaren kalitateari, erran nahi baita, haren iraupenari.

Erdal itsasoaren erdian, euri tanten pare da gure ekoizpena. Hura bistaratzeak izan behar luke politika horien ardura nagusietariko bat. Gure lurraldeen instituzionalizazioak bi tresna sortu ditu, bertzeak gutxietsi gabe, hizkuntzaren mesede: Hezkuntza sistema eta Euskal Telebista. Hagitzez ere gehiago eskatu behar genieke batari nahiz bertzeari.

Irakaskuntzan, premiazkoa da Euskal Hizkuntza eta Literaturaren curriculuma goitik beheiti ipurdikatzea, lehen mailetatik batxilergoraino. Konplexu mimetikoak bazterrean utzi, eta edukiak erabat aldatu, delako irakasgaia euskal ekoizpenaren erakusleiho gustagarria izan dadin. Aditz sintagma gutxiago, eta josteta eta irakurketa atsegingarri gehiago. Pelikulak, bide ekoizpenak, kantak, musika. Hizkuntzaren besta, ez hitzen hilerria.

ETBk ere burua berrasmatu behar du, euskaldun arruntak berriz ere izan dezan estandar kultuaren erreferentzia. Kontua ez da esatari guztiak Amonarriz edo Euzkitze bilakatzea, estandar horri bere leku naturala ematea baizik, hedabide honek lotsagarriki abandonatutako alor batean: telesail eta filmen bikoizketa.

Horien aldean, ur handiegiko afera dirudi euskalduntasunaren irudiari eman beharreko astinduak, baina noizbait heldu beharko zaio horri ere. Duela mende bat bezala eta molde desberdinetan agertuta ere, baserritarkeria letragabea dugu oraindik euskaldun agertzeko eredu jatorra. Txunditzekoa da zenbat girotan euskaldunena ez den inoiz irakurriena edo jantziena izaten, astakirtenena eta oihu gehien egiten duena baizik. Duela mende bat, bederen, halako jendeak gauza ziren hiru esaldi elkarrekin lotzeko. Orain ezta hori ere. Neobaserritarkeriak bizi gaitu. Baita hil ere.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude