Estatuaren teoria eta praktika Espainiako Erresuman

Espainiako Erresumari kontu eskatzen zaio Nazio Batuen Erakundetik, ea Giza Eskubideekiko nazioarteko konpromisoak eta itunak modu egokian betetzen ari den jakiteko. Gai hau izan dugu aztergai joan den astean Sarrikon, EHUko master interesgarri batean. Master horretan azaldu beharrekoa prestatzean, aukera izan dut trantsizio prozesuaren berrikuspen pertsonala osatzeko, eta hona hemen ondorio batzuk.

Indarrean dagoen Estatu hori, Espainiako Erresuma deitua, aurreko gorputz mardularen neurrira ebaki eta jositako trajea da, eta ez patroi unibertsalaren (Zuzenbide Estatuaren) arabera egindako jantzia. Hain zuzen ere, 1969-1979ko hamarkadan hartu ziren gorputzaren neurri zehatzak (erregea izendatu, Estatuaren muin ukiezinak zehaztu eta adostu, traje itxuraberritua osatu...). Hau zen operazioaren atal nagusia, eta delikatuena ere bai; horretan aritu ziren trebe, jostun ofizioan, Adolfo Suarez eta Estatuaren zerbitzura ziren zenbait aditu. Zutabe nagusi ukiezinak: Espainiaren batasuna, monarkiaren instituzioa, erregea eta biolentziaren patrimonio esklusiboa Estatuaren esku egotea. Hortik aurrera, eszenatokia moldatu egin behar zen, Zuzenbide Estatuaren ereduen pareko agertzeko beste. Mailakatu egin ziren alderdien legeztatzeak, asmatu ziren menpe gordetzeko moduko autonomia ereduak, eta azken fasean, Espainiako Erresuma nazioarteko eskubide sistemetan txertatzea burutu zen, 1977. urtean NBEren Nazioarteko Itunak onartuz, eta 1986an Europar Batasunean sartuz.

Espainiako Erresumak ez ditu inoiz barneratu Zuzenbide Estatuaren oinarrizko arauak. Nahikoa zitzaion traje itxurosoa jarrita, Europako zein Nazio Batuetako klub bi horiek estatuen klub esklusibo bezala funtzionatzen zuten bitartean. Baina izaera demokratikoa proban jarri behar izan duenean, Espainiako Erresumaren traje berrituari josturak lehertzen ari zaizkiola ematen du. Kuriosoa da, zehatzago begiratuta, nondik ari diren apurtzen hariak.

Espainiako Erresumak ez ditu inoiz barneratu Zuzenbide Estatuaren oinarrizko arauak. Nahikoa zitzaion traje itxurosoa jarrita, Europako zein Nazio Batuetako klub bi horiek estatuen klub esklusibo bezala funtzionatzen zuten bitartean. Baina izaera demokratikoa proban jarri behar izan duenean, Espainiako Erresumaren traje berrituari josturak lehertzen ari zaizkiola ematen du

Europako Kontseilua eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegia neutralizatu egin ditu Espainiak (aurkako sententzia eta ohar batzuk gorabehera), estatu aliatu batzuen kolaborazioari eta epaile menpekoak hautatzeari esker. Aldiz, Europako zenbait estatu zehatzetan arazo larriak plazaratu zaizkio Espainiari, eta botere-banaketan zein sistema demokratikoaren oinarrietan dituen pitzadura larriak bistan utzi ditu.

Dena den, Nazio Batuen Erakundean gerta dakioke Espainiako Erresumari krisirik larriena. Batez ere, 1977. urtean, trantsizioaren une esanguratsu hartan sinatu zituen Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunen haritik. Izan ere, azkenaldian Espainiako Estatuan gehien zolitu diren gatazken biktima eta subjektu ugarik, izan gizabanakoak edo kolektiboak, Nazio Batuen Erakundeko atal horretara zuzentzen dituzte beren demandak, eta ez Estrasburgoko Epaitegira, lehen azaldu ditudan arrazoiengatik. Eta asmatzen ari dira, ene ustez, babesa lortzeko aukera badutelako bide horretan. Izan ere, Espainiako agintariek ez dute NBEren aurrean aurkezten diren demanda horiek geldiarazteko argudiorik ez modurik. Nazioarteko Itunok eskubide banakoen zein kolektiboen arautegi zehatz eta aurreratua dakarte, hasi autodeterminazio eskubidetik eta jarrai adierazpen askatasuna, atxiloketa eta funtsik gabeko kartzelaldia, edota genero eskubideak zein eskubide sozialak. Ezin dira, gainera, “kanpoko” lege arrotz kontsideratu eta bete gabe utzi. Sinadura unetik barne-arau bihurtzen dira, eta barne-lege propioen gainetik kokatzen dira Estatuko hierarkian. Gainera NBEren erabakiak arlo horietan ez dira Estatuen menpeko epaileen esku geratzen. Genevan bertan NBEko aditu independenteek hartzen dituzte erabakiok. Bide honetatik badator zerbait...

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


Energia berriztagarrien zabalpen masiboaren iruzurra

EH Biziriketik sarritan salatu izan dugu energia berriztagarrien zabalpen masibo honen atzean   ezkutatzen   den   eredu   ekonomikoa.   Hazkunde   ekonomikoa   ezinbesteko baldintza duen eredu ekonomikoan... [+]


Eguneraketa berriak daude