Baztangaren matxinada Hernanin

  • Hernani (Gipuzkoa), 1918ko apirila. Lasarte eta Hernani inguruetan zenbait baztanga kasu agertu zirenez, Gipuzkoako gobernadoreak hainbat neurri hartzeko agindua eman zuen: Lasarteko herritarrei, hipodromoko jockey-ei eta ukuiluetako langileei txertoa jartzea (agerraldia hipodromo inguruetan sortu omen zen) eta gaixotutako zazpi pertsona Lasartetik Hernaniko Benefizentzia Etxera eramatea, bertan hobeto isolatuta egongo zirelakoan.

     

Duela 100 urte Hernaniko herritarrak, nagusiki emakumeak, baztanga gaixo batzuk herrira eramateko aginduaren aurka altxa ziren. Gertatutakoaren berri bertsotan jaso zuen Joxepa Matea Zubeldia bertsolariak. (arg.: 'Bertsoaren hari Hernanin')
Duela 100 urte Hernaniko herritarrak, nagusiki emakumeak, baztanga gaixo batzuk herrira eramateko aginduaren aurka altxa ziren. Gertatutakoaren berri bertsotan jaso zuen Joxepa Matea Zubeldia bertsolariak. (arg.: 'Bertsoaren hari Hernanin')

Gaitza ezagun zuten Hernanin eta neurriak beldurra zabaldu zuen herrian. Udalak gaixoen lekualdatzea bertan behera uzteko eskatu zien gobernadoreari eta beste agintari batzuei, baina alferrik. Bide ofizialak agortuta, hilaren 2an, herritarrek Lasarte eta Hernani arteko bideak barrikadaz josi zituzten eta Zinkoenea inguruan guardia zibilei aurre egin zieten. “Gurdiz, upelez, oholez eta bestelako tramankuluz kaleetako bidea eta Donostiako errepidea itxi zituzten” zioen El Diario Vascok biharamunean. Benefizentzia Etxea bera erretzeko zorian ere egon omen ziren.

Baina matxinoek helburua lortu zuten, gaixoak atzera Lasartera itzularazi zituzten eta hernaniarrek albistea ospatzeko herri-bazkaria egin zuten Ezkiaga pasealekuan. Bazkari hartan herriko bertsolari bat mahai gainera igo zen eta aulkian eserita, berak jarritako 24 ahapaldiko bertso-sorta bota zuen, gertatutakoaren berri xehe-xehe jasota. Bertsolari hura Matea Joxepa Zubeldia Elizegi (1867-1947) zen.

Estitxu Eizagirrek Bertsoaren haria Hernanin (2014) liburu mardulean eman zigun emakumezko bertsolari ezezagun honen berri. Eta emakume horrek, Joxepa Zubeldiak eman zigun bertso sorta horretan baztangaren matxinadaren protagonista nagusien berri: emakumeak. Prentsak haien parte-hartzea iradoki zuen, barrikaden atzean “emakumeak eta haurrak jarri” zirela esanez, baina Zubeldiaren bertsoek deskribatzen dute gertakizunotan hernaniar emakumeek
izandako benetako itzala:
 

        Bidera atera giñan
        emakume asko
        ta allegatu baño len
        egin degu alto
        zibillak esan zigun
        etxera biltzeko
        baizutela baimena
        odola ixurtzeko.

 

        Mikela ta Axentxi
        pareja fuertia!
        Ayek aurren zirala
        fiñ giñan jendia
        zarrak eta gaztiak
        nexkatx ta andriak
        andre txit aberatzak
        baitaere pobriak.

 

        Lana egin genduban
        kupira aundi gabe
        senarrak utzirikan
        bazkayrik gabe
        ustuta petroleoz
        ospitala iyurtzi
        aguro erretzeko
        kristal danak ausi.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Denboraren makina
Gilen Konkistatzailearen oinordeko aberatsak

Hastings (Ingalaterra), 1066. Gilen I.a Normandiako dukearen gudarosteak Harold II.a erregearen tropak mendean hartu zituen, eta tronua eskuratu zuen. Gilen I.a Konkistatzailea 1087 urtera bitartean izan zen errege.

Normandiarren konkistaren ondorengo erregealdi horretan,... [+]


Sabbatai Zevi mesiasaren irakaspenak

Esmirna (Turkia), 1647. Sabbatai Zevi rabinoak (1626-1676) bere burua mesias izendatu zuen. Autoizendatze horrek ez zuen une horretan oihartzunik izan. 1651n Esmirnatik egotzi zuten eta hainbat urtetan Grezian, Trazian, Palestinan eta Egipton ibili zen, noraezean. Baina 1665an... [+]


Ötziren tatuaje modernoak

1991n Alpeetan Ötziren gorpua aurkitu zutenetik, egoera oso onean kontserbatutako 5.000 urteko arrastoak ikerketa asko egiteko erabili dituzte. Hasieratik arreta eman zuten azalean zeuzkan 61 tatuajeek. Adituek uste zuten tatuaje horiek azalean ebaki txikiak eginda eta,... [+]


Neolitoko piragua sofistikatuak

1992. eta 2006. urteen artean, Erromako Bracciano lakuko uretan, Neolito goiztiarreko La Marmotta aztarnategia industu zuten. Berriki, Plos One aldizkarian han aurkitutako bost piraguen inguruko ikerlana argitaratu dute. Ontziak 7.000-7.500 urte inguru dituztela ondorioztatu... [+]


Yale: prestigioa esklaboen truke

Killingworth (Connecticut, AEB), 1701. Collegiate School goi mailako ikasketa zentroa fundatu zuten. 1716an eskola berria New Havenera aldatu zuten eta handik bi urtera, 1718an, Yale izena hartu zuen gaur egun AEBetako eta munduko unibertsitate prestigiodunetakoa denak.

Urte... [+]


Eguneraketa berriak daude