Oroitzapenen xerka

  • Lor Roar taldeak Miarritzen urrian eman zuen kontzertuaren kronika. Atabal aretoak Ozeanoaren Museoan antolatua.

Andrea Zubozki
2018ko apirilaren 22a

Hiru pertsona beltzez bezti, bakoitza mahai batekin bere aitzinean. Mahai gainetan, sintetizadoreak, sanplerrak, filtro makinak, eta beste. Gitarra elektrikoa gibelean, baxua ondoan. Gitarra klasikoa bazter batean. Pad-ak ere, bateria eta beste soinu batzuk simulatzeko. Bakoitzak mikrofono bana.

Low Roar taldea ez da eskuak hutsik etorri Miarritzeko kontzertu honetara! Hainbat tresna, kable, makina... ongi, baina horrek arazo teknikoak ekartzen ahal ditu... Eta hala gertatzen da bigarren kantan! Gitarra elektrikoak “ez du funtzionatu nahi”. Taldekide batek horrelako zerbait esaten digu ingelesez (ez dut erdia ulertzen). “Pedala gutxiago erabiliz, agian funtzionatuko zian” (ene baitan). Efektu pedal asko ditu gitarristak, baina funtzio berekoak; erreberberazioak, delayak, harmonizadore bat, distortsioak. Denak analogikoak, eta trafikatzen ditu kanten artean, ez bada kantan berean.

Arazo tekniko horrengatik paniko txiki bat instalatzen da oholtzan. Hirugarren kantako sanplerra bota eta gero, momentu eder bat agertzen da; taldekideek, keinuen bidez, adosten dute bakoitzak zer eginen duen kantu horretan. “Zuk gitarra?” gitarra mimatuz, “nik bigarren boza” mikrofonoa erakutsiz eta bi eri altxatuz.

Rolak trukatzen dituzte, gitarran, baxuan, Padean, sintetizadorean. Low Roar taldeak ongi kalkulatu du zer egiten ahal duen sei esku eta hiru ahotsekin. Sanplerrak anitz erabiltzen dituzte, hala nola erritmo esaldiak igortzeko. Haien soinuak landuak dira, goxoak, eta beti egokiak momentuan ematen duten kantuari.

Low Roarrekoek, elektro-folk-pop-dance nahasketa (eta askoz gehiago) eskaintzen digu. Haien kantuak beti  ebidenteak dira. Ikaragarri ontsa eramanak. Iduritzen zait taldea ez ezagutu arren, abestiak hasi aurretik barneratuak ditudala. Momentu horiek ederrak izaten dira.

Bainan gehien maitatzen dudan momentua, kontzertu erdian aurkitzen da; berriz ere, abesti berri batekin, lortu dute saltsa goraino iganarazten... eta hor, haustura egiten dute sanpler guztiak moztuz. Hutsune honetan, hiru ahotsen garbitasuna baizik ez da aditzen. Nahiko berezia da momentu hori: musikak flotatzen du airean, eta taldekideek oraina luzatzen dute, denbora elastikoa balitz bezala.

“Zenbat irauten du intenporalitateak?”. Hamabost bat kantu eman eta gero, eszena uzten du Islandiar-estatubatuar taldeak. Eta publikokoei oroitzapen anitz.

Kanal honetan artxibatua: Kontzertuak

Kontzertuak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-23 | Hala Bedi
Eragile feminista ezberdinek bestelako Azkena Rock baten aldeko apustua egin dute

Kolektibo feminista ezberdinek  hiru konpromiso eskatu dizkiote Gasteizko Udalari eta jaialdia antolatzen duen Last Tour International enpresari. Aurten, soilik gizonezkoak dituzten taldeak karteletik ezabatuz gero, lau taldek joko lukete jaialdian.


2018-05-20 | Dabi Piedra
Bilboren arima beltza

The Cherry Boppers taldearen kontzertuaren kronika. Maiatzaren 4an, Bilboko Kafe Antzokian. For Dancers Only diskoaren aurkezpen emanaldia.


Metaforak egia bihurtzen direnean

Liberen kontzertuaren kronika. Apirilaren 24an, Gasteizko Parral tabernan, 20:30ean.


Zirrara eta musika

Jakin-min ikaragarria sortu zuen Calixto Bieitok zuzendutako Bach-en Johannes-Passion oratorioak Arriaga Antzokian. Obra ederrenetako bat dugu, indartsua, sakona, Martin Luterok egindako Bibliaren itzulpenean oinarrituta.

Baina ez genuen topatu erreferentziazko bertsio arrunt bat. Aldez aurretik esan behar dut kritika hau oso pertsonala izango dela, eta esango dudanak ez duela zalantzan jartzen eskainitako apustuaren kalitatea edo berrikuntza saiakera txalogarria. Izan ere, begi-bistan... [+]


Balea hegodunak

Belako taldearen kontzertuaren kronika. Iruñeko Zentral aretoan, apirilaren 21ean.


2018-04-25 | ARGIA
Chocolate Remixen reggaetoi lesbo-feminista iritsiko da Zarautzera ostiral honetan

Apirilaren 27an, ostirala, Chocolate Remix artista argentinarrak kontzertua emango du Zarauzko Putzuzulo gaztetxean, gaueko 21:30ean. Kontzertua Zarauzko LGTBIQ+ sareak antolatu du.


Anakrusa 02: Eneritz Furyak
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Azken taldekidea, nagusia, hainbeste kontaktu dituen laguna, kudeatzaile xume bat, aholkularia, zure ordez zikinduko dena, arrakastaren bermea, produktu bilakatuko zaituena, zaindaria, gizonezkoa, noski... Gaurkoan Eneritz Furyak eta Julen Idigoras gonbidatu ditugu haien ibilbideetan managerraren ogibideari buruz ikasi dutena elkarbanatu dezaten.


Erromantizismo hutsa

Opera erromantiko bakar bat aukeratu behar badugu, zalantza dezente izan dezakegu, baina Verdiren La Traviata aipatzen badugu, ez dugu huts egingo. Alexandre Dumasen Kamelien dama obran oinarritutako lan distiratsu honek den-dena dauka hunkigarria suertatzeko eta sentimenduak azalera ateratzeko: benetako baina ezinezko maitasuna, zoritxarra, patua… XIX. mendeko nobelen osagai guztiak ditu publikoaren opera kuttuna izateko.

Alde musikaletik ikusita, Verdiren onena eskaintzen da obra... [+]


Sahararrok

Mdou Moctar-en kontzertua. Gasteizen, EHUko unibertsitate pabilioian, martxoaren 14an.


2018-03-27 | Hala Bedi
Haserrea eragin du sarean Azkena Rockeko emakumeen presentzia eskasak

Eragile feministek eta norbanakoek haserre hartu dute Azkena Rock 2018 jaialdian egongo den emakumeen presentzia eskasa. Berrogei taldeetatik, soilik lautan egongo dira emakumeak oholtzaren gainean.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude