Logika kapitalistaren biktimak

  • 157 kaleratze aurreikusten dituen espedientea, altzairutegiaren itxiera, soldatak %25 murriztea enpresan geratzen direnei... Egoera hori, enpresaren arabera, nazioarteko testuinguruak sortu du, Donald Trumpen erabakiek alegia. Ba ez.


2018ko apirilaren 17an - 15:30

Egia da nazioarteko koiunturak eta Amerikako Estatu Batuen politikek enpresen bilakaeran eragin dezaketela. Baina langile hauek ez dira Donald Trumpen eta bere politiken biktimak, logika kapitalistarenak baizik, akziodunen interesak zaintzea eskatzen baitu honek –finantza erakundeak barne– langileen gainetik. Hau da, Trumpek bezala pentsatu eta jarduten duten akziodun batzuen biktima dira.

Euskal enpresa talde honek, Tubos Reunidosek, orain gutxi arte uste zuen Productos Tubulares bere “altxorra” zela, nazioartearen aitortza zuten hoditeria produktu bikainengatik, etekin oso handiak ematen baitzizkien beti. Azken hiru urteetan, 2014tik 2017ra, Tubos Reunidosek bere akziodunen artean 240 milioi euro banatu ditu irabazi horiei esker.

Orain nazioarteko krisia iritsi da eta akziodunek ez dituzte euren pribilegioak galdu nahi inola ere ez; etekinak kobratzen segi ahal izateko, logika kapitalista erabili dute: enpleguak ezabatu, lan-kostuak murriztu, instalazioak itxi eta produktibitatea handitu. Zergatik ez zuten oparoaldian lorturiko etekinen zati bat erreserbatu krisia zetorrenerako, kaleratzeak eta itxierak saihesteko? Horregatik beragatik: Trumpek duen logika kapitalista huts berberagatik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Soldaten emendioa aldarrikatzeko greba eguna burutu dute Ipar Euskal Herriko sektore publikoan

500 lagun batu dira Baionan buruturiko manifestazioan. Sektore publikorako erreformarekin Frantziako Gobernuak sektore pribatuko logika funtzionarioen baitan txertatu nahia salatzeko mobilizazioa ere izan da.


EAE-ko sektore publikoa euskalduntzeko dekretua
Aukera galdua

Eusko Jaurlaritzak EAEko Euskal Sektore Publikoan Euskararen Erabilera Normalizatzeko Dekretua onartu du otsailean. Duela 27 urteko dekretua ordezkatu du. Euskalgintzako eragileen ustez, Jaurlaritzak ez du baliatu “jauzi ausarta” emateko. Dekretu berriak ez du... [+]


Industria agortu eta gero, zer?

Beriain (Nafarroa), 1974ko otsaila. Potasas de Navarra enpresako langileek greba egin zuten, besteak beste, aurreko urtean Motor Ibérica lantegiko langileek egindako grebak bultzatuta. Ez zen, beraz, Nafarroako industriako lehen greba, ezta Potasasena ere. Baina Potasas... [+]


Eguneraketa berriak daude