Gerrako kronikak Nafarroan

Badena dena da. Patxi Zabaleta. Txalaparta, 1995

Euskal eleberriaren historian maiz agertzen da 36ko Gerra, hainbat estetika ezberdinen bidez. Gutxi dira, ordea, ga(ra)i hau jorratzeko eleberri historiko tradizionalaren moldea hautatu dutenak, nahiz eta gerra hizpide duten 1936-1957 bitarteko ohitura eleberrietan halako zantzuren bat ikus daitekeen (Loretxo, Ekaitzpean edo Laztantxu eta Betargi ditut gogoan). Patxi Zabaletaren Badena dena da nobela da azpigenero horren barruan bete-betean kokatzen den bakanetakoa.

Trilogia bateko bigarren alea da hau, eta, Beñat Mandazenengan fokua jarrita, narratzaile orojakileak emango digu Nafarroako iragan hubilaren berri. Beñaten bidean egokitzen den pertsonaia bakoitzak bere istorioa du, nahiz eta batak bestearekin loturaren bat ageri duen beti, dela bakardadeak jotako pertsonaiak direlako, antzeko egoeraren bat bizi izan dutelako, haurrak zirenean elkar ezagutu eta urte askotara berriro topatzen direlako, eta abar. Horrek guztiak, maitasun istorio, traizio, eta harreman sexualen deskribapen zehatzekin bat, irakurlea harrapatzen du.

Eleberri historikoan ohikoa den bezala, iraganean jartzen da arreta, eta pasarte batzuk historiografia tradizionaletik gertu daude. Zabaletaren literaturak, gainera, badu beste berezitasun bat, eta horri izenburutik bertatik antzematen zaio, tarteka pasarte filosofiko luzeak txertatzen baititu istorioan. Batzuetan, ordea, erregistroa dela-eta, ez zaizkio behar bezala egokitzen, eta behartuxe geratzen dira azalpen historiko eta filosofiko horiek, eleberria fikzio literariotik urrunduz.

Haatik, eleberri honek formarekin guztiz asmatzen ez badu ere, ekarpen interesgarri batzuk egiten ditu: anarkista talde baten gorabeherak azaltzen ditu, haien arteko zenbait kontraesan-gogoeta agerian utziz (guztiak taldearen botere-kudeaketarekin lotuak), medikuntza-ikasketadun emakume bat jartzen da anarkisten lider (zeina, bidez batez, desiragarri izateaz gain, haren izena ere fonetikoki xamurra den, Loretxo eta Laztantxuren antzera: “– (…) Hize Oxoa. Zeinen izen leuna, zeinen izen xarmanta (…)”, (327), frankisten bandoko tirabiren lekukotasuna ematen du (karlistak, faxistak eta falangistak), eta abar.

Liburu honetako osagaiek irakurle masa erakartzeko aukera dute, eta, hala, emakumeek gerran jasandako makurreriak oroitarazteko idazlearen asmo esplizitua bete dezake nobelak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburu kritikak
Mamu bat gure artean da

Eguzkiarekiko gertutasunak moldatu egin ei du Lurrak duen abiadura, eguzkia inguratzeko mugimenduan. Beste abiadura batzuk ere badira, ordea, eta balirudike lurraren abiada gero eta azkarragoa dela edo, bederen, aldaketak etengabean ditugula orpoz orpo jarraika. Egoera honetan,... [+]


Autorrealizazioa irakasgai

Irakaskuntzan "aniztasuna" aski ezaguna den kontzeptua da, eta irakasleok (ez zara harrituko Bestiak liburutegian ere irakasleak badaudela jakitean) aniztasuna bermatzeko, askotan, ikasle talde heterogeneoak egiten saiatzen gara. Baina badugu desberdinen arteko... [+]


Beldurra gogoko

Beldurrak airean
Aitor Arana
Ibaizabal, 2023

--------------------------------------------------

Zazpi ipuinek osatzen dute Aitor Aranak gazteentzako idatzi duen liburu hau. Ugaria eta ezaguna da Aranaren produkzioa; 125 liburutik gora idatzi ditu, horietako zenbait... [+]


Pagoa, zuhaitza

Altxa, hildakoak!
Fred Vargas
Txalaparta, 2024

------------------------------------------------

Egun batetik bestera, ordu batzuen buruan gertatu da gertatu dena: zuhaitz bat agertu da Sophiaren lorategian. Pago bat.
Hasiera horrek hartzen ditu liburuko lehen orriak... [+]


Emariari idatzitakoak

JAUSIZ
Alain Mendizabal Diaz
1545 argitaletxea, 2023

---------------------------------------------------

Itxuraz tente eusteari utzi eta behea jotzea zail egiten zaigu, grabitate indarrak zein soinean daramagunaren zamak lurrera erakarri arren. Hondoarekin topatzea,... [+]


Eguneraketa berriak daude