Cost-killing

Kontzeptu eta lan arlo berri bat deskubritu dut egun hauetan, etorkizun handikoa omen: cost-killing deitzen da. Cost-killersak aholkulari bereziak dira, enpresei proposatzen dietenak beren behargabeko xahupenak hesitzea eta deuseztatzea, edo berdin ere beren errezetak optimizatzea. Hots, performantzia ekonomikoan aditu paregabeak omen dira cost-killersak.  

Maleruski, fama txarra dutela deitoratzen dute, jendeak uste duelako horien azterketen ondorioz direla hainbat hilabete sari apaldu, edo hainbat enplegu desagerrarazi. Usteak erdi ustel, diote cost-killersek: ez dituzte langileak erasotzen, baizik eta nagusiei laguntzen enpresak hobeki kudeatzen. Beren fede onaren aldeko elkarrizketa eta artikuluak irakur- eta entzungai dira hedabide berezituetan. Usteak erdi sano, dute adierazi alderantziz Carrefour multinazionaleko greba egileek joan den hilabetean, cost-killing metodoen ondorio zuzenak jasanik esplotatuak direlakoan.

Beldurgarriena haatik da, ene ustez, irakaskuntza eta osasuna arloetan ere nagusitu dela cost-killinga. Urtez urte lan baldintzak okertuz doaz, urtez urte administrazioak ulertarazten digu langileria beste edozein parametro gisa hartzen duela, beste edozer gisara arrazionalizatu daitekeena: honi lan karga emendatuko zaio, horri paga murriztuko zaio, horrek berea egina du eta botako da. Aurretik finkatu estatistiken arabera behar dira eskola azterketak gaindiarazi edo gainditu, eri-etxeetan artamenak segitu ala ez. Irakasle, artatzaile, ikasle edo erioi esplikatzen digute gutako bakoitza zenbat kostatzen zaion Estatuari, eta zenbateraino gure buruaren sakrifikatze beharra duen gizarteak. Bereziki baserri aldeko gune “zokoratuetan” bizi gaudelarik, nolaz ez.

Enpresari edo egitura publiko zenbait hasi dira, halere, “lanean ongizatearen” aldeko jardunaldiak antolatzen. Baina gehienetan, ez jendetasunez, bai performantzia, optimizazioa eta arrazionalizazioaren izenean. Euskal Herrian ere horrelako kanpainak ezagutu ditugu duela zenbait hilabete: “Nahi duzu zure enpresaren emaitza hobetu? Gogoan izan langileen ongizatea lanean!”. Bistan da zoriontzekoa dela langileen oinaze fisiko eta psikologikoei adi egon daitezen manatzaileak, baina oldargarria da sistema kapitalistaren izenean gertatzea, eta ez jendetasunaren izenean. Ongizatea bera cost-killingaren xede bihurtua da, hondarrean kapitalismoaren eragin suntsigarrien onetan.

Cost-killers batzuek, halere, barne etika edo kuraia aski badute lanbidez arrunt aldatzeko. Kanaldude herri telebistan ari den Pantxika Maitiak plazaratu du egun hauetan Ta qué canté era montanha (Mendiak kanta dezan) dokumentala, Barétous, Aspe eta Ossau ibarretako laborantzaren etorkizunaz. Horretan agertzen da gizon bat, 35 urte arte Bordelen finantza-aholkulari zena; lana zuen jende biziki aberatsen zergak apaltzen laguntzea. Bat-batean, dena utzita artzain plantatu zen Biarnon, diru, trebetasun eta integrazio arazo guziei aurre eginez. Filmean, negarrak heldu zaizkio bere hautua azaltzean: bere bizitza irrazionalki desbideratu zuen, bere barne sentimenduak eta behar intimoenak entzunez, askatasun, maitasun, bake eta egiazkotasun gosez. Hots, bizitzaren gozatzeko gogoz.

Gisa horretako iniziatiba pertsonaletatik at, ea ba kolektiboki erran diezaiegun lehertzen gaituen sistema kapitalistaren sostengatzaileei: stop killing!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude