Herenamamak

Sekretu bat aitortu behar dizuet: nire bigarren abizena Casete da. Bai, Casete, zintak bezalaxe, baina “s” eta “t” bakar batekin. Lagun eta senide askok abizen bitxi hori armairutik ateratzera animatu naute, baina alferrik da. Oraindik ere nire baitan iseken beldur den nerabearen erreguak entzun ditzaket. Hori dela eta, kostatuko zaizue nire bigarren abizenaren arrasto publikoren bat topatzea.

2012an salbuespen bat egin nuen, “cassete” zinten sorkuntzaren 50. urteurrena ospatzen zela jakin nuenean.     Garai horretako nire blogean artikulu bat idatzi nuen eta Radio Euskadiko kazetari batek irakurri eta elkarrizketa egin zidan. Nire aitite, Isidro Casete, harro-harro sentitu zen.

Zintek nire bizitzan izandako garrantziak nahikoa izan behar luke abizena aldarrikatzeko. Kazetari –cassettari– bokazioa neukanaren lehenengo froga, 6 urterekin nire amamaren etxean radiocassetearekin grabatutako irratsaio bat da. 8 urterekin Bizkaia Irratian lehiaketa bat irabazi nuen eta oparitzen zuten radiocassettean grabatzen nituen Euskadi Gazteako nire abesti kuttunak. Alabaina, Boirora uda-pasan nengoenean soilik sentitzen nintzen Casete abizenaz harro. Casete familia oso gustuko nuen: zaratatsuak, parranda zaleak, lirainak, herrian oso ezagunak ziren.

Aititek beti kontatzen du bere aitak, Ventura Casete zapatari galiziarrak, ironiaz erantzun ziola zinten jaiotzari: “Hara! Orain merke saltzen gaituzte!”. Ordura arte, kutsu frantseseko abizen arraro bat baino ez zen, akitaniarra, izeko baten ikerketaren arabera. Egun abizen “vintage” bihurtu da. Nire lehengusu gazteenak ez du eskolan iseka gehiegirik pairatu; askoz jota, mp3 formatura migratu beharko duela. Espainiako Estatistika Institutuaren datuen arabera, soilik 28 lagunok daramagu abizen hori. Zintak bezala, guk ere iraungitze-data daukagu.

Txikitan nire abizenen zerrenda ikasten ari nintzela –abizen euskaldunen arrastorik ez;  “Casete, hori bai abizen egokia maketa batentzat!”, esan zidan lagun batek behin– jakin nuen birraititeren izena Ventura Casete Casete zela. Pletina bikoitza! Bere ama ezkongabea izan zen. Betidanik imajinatu nuen gizon lotsagaberen batek haurdun utzi zuela eta ardura ez zuela hartu 

Tira, cassetteak bezala “enroilatu” naiz, baina azalpen hau ematea beharrezkoa nuen hurrengo istorioa kontatu ahal izateko. Txikitan nire abizenen zerrenda ikasten ari nintzela –abizen euskaldunen arrastorik ez; “Casete, hori bai abizen egokia maketa batentzat!”, esan zidan lagun batek behin– jakin nuen birraititeren izena Ventura Casete Casete zela. Pletina bikoitza! Bere ama ezkongabea izan zen. Betidanik imajinatu nuen gizon lotsagaberen batek haurdun utzi zuela eta ardura ez zuela hartu. Baina orain dela gutxi nire aititek egiazko bertsioa kontatu zidan: bere amamak –hau da, nire herenamamak– ez zuen emazte izateko bokaziorik; ezkondu ordez, lau ferianterekin lau seme-alaba izan zituen. Nire aititek bihurrikeriaren bat egiten zuenean eta bere amamak “zer egin duzu, Isidro?” esanez errieta egiten zionean, Isidrok maltzurki erantzuten zion: “Eta zuk, amama, zuk zer egin duzu?”.

Gabonetan gogora ekarri nuenean, aititek zera argitu zidan: pasadizo horren protagonista ez zen Ventura Casete Caseteren ama, bere amaldeko amama baizik. Ea korapilo honekin galtzen ez zareten: Isidroren bi amamak izan ziren ezkongabeak! Eta biak erabaki propioz! Edo, gutxienez, halaxe gogoratzen du nire aititek.

Nolabait, familiako moral arauen urraketen historia nire amarekin hasten zela uste nuen; 1980ko hamarkadan ezkontza zibila ospatu eta ondoren dibortziatu baitzen. Amama, birramama eta herenamamen bizitzak imajinatzen nituenean, ez nuen errebeldia izpirik susmatzen. Aurreiritzi hori apurtu izana ere izan daiteke nire abizen guztiak, nire arbaso guztiak, aldarrikatzeko arrazoi eder bat.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude