750.000 pertsonak erantzuna eman diote UGT eta CCOO sindikatuek eta ANC eta Òmnium Cultural elkarte independentistak osatzen duten Demokrazia eta Bizikidetza plataformak kalera ateratzeko egindako deiari. Preso katalanak askatzea galdegin dute, eta Madrili irtenbide politikoari bide ematea eskatu diote.
Lluís Llach eta Jaume Roures produktorea Iruñera etorri ziren martxoaren bukaeran 76ko martxoaren 3ko Gasteizko gertakari latzak erakusten dituen La revolta permanent filma aurkeztera. Sanfermines 78 Gogoan ekimenak gonbidatuta heldu ziren Inpunitatearen aurkako irudiak zinema zikloan parte hartzera. Inpunitateaz, abestien indarraz, etengabeko matxinadez eta Kataluniako egoeraz mintzatu ginen L’Estaca-ren sortzailearekin.
Begia tai gabe luzatzen dugu Katalunia aldera. Zertan dugu Puigdemont? Ematen du xake partida erraldoia eramaten duela bere burua sakrifikatuz, preso edo erbestean diren beste bere hamar abentura independentista lagunen gisara. Com si fos ahir telesailaren antzeko kulebroia da Kataluniako afera. Eskerrak Polonia emankizunak dirauela eta Messik Barça salbatuko duela.
Ez dakit konturatzen garenez zein neurritarainoko krimen sinbolikoa egin zuten iragan urriaren 27an Errepublika... [+]
Poliziak asteartean atxiloturiko Kataluniako CDR (Errepublikaren Defentsarako Komiteak) taldeetako kidea libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak. Desordena publikoak egozten dizkio eta astero aurkeztu beharko da epailearen aurrean.
Espainiako Auzitegi Nazionalak astearte goizean CDRen aurkako operazioa abiatu du. Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Nació Digitalek informatu duenez. "Terrorismoa, sedizioa eta matxinada" egozten diete, El Confidencialen arabera. Aste Santuan errepideak eten edo ordain-sarietan barrerak altxatzearen ekintzekin lotura izan dezakete. Esquadra Mossoek beste sei atxilotu dituzte.
Poz kolpea Katalunian: Schleswig-Holstein lurraldeko auzitegiak aske utzi du ostegun arratsaldean Carles Puigdemont lehendakaria, 75.000 euroko fidantzapean, argudiatuz azin zaiola egotzi matxinada delitua eta ondoren aztertuko dutela diru publikoen balizko erabilpen okerrarena. Arratsalde berean Belgikako justiziak erabat libre utzi ditu, ez fidantza eta ez baldintza, Comin, Serret eta Puig kontseilariak.
"Matxinada" egitea eta "talde kriminaleko kide izatea" egotzi dio Carmen Lamela epaileak Josep Lluis Trapero Esquadra Mossoen buruari, iazko irailaren 20 eta 21eko gertaeretan eta urriaren 1eko erreferendumean izandako jarreragatik. Bestalde, Jordi Sanchez prest agertu da presidentegai izateko.
“Correm per la Democràcia” kolektiboak antolatuta, KMS per la Llibertat errelebo-korrikaldia egingo da apirilaren 27tik 30era bitartean, Bartzelonan hasi eta Alcalá Meco, Soto del Real eta Estremerako espetxeen ateetan bukatu, preso politikoei babesa adierazteko.
Matxinada eta diru publikoaren erabilera okerra argudiatuta egin zuten Puigdemonten aurkako estradizio eskaera tramitera onartu du Alemaniako fiskaltzak. Nació Digitalek jakinarazi duenez, Ministerio publikoak presidentea kartzelan mantentzeko eskatu du, ihes egiteko arriskua argudiatuta.