argia.eus
INPRIMATU
Arratoiek ez zuten Izurri Beltza zabaldu
  • Izurri Beltzak Europako biztanleen herena hil zuen 1347 eta 1351 urteen artean, eta, orain arte, arratoiei egotzi izan zaie gaixotasuna hain azkar eta hainbesteko indarrez zabaldu izana.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko apirilaren 12a
(Argazkia: Michael Wolgemut)
(Argazkia: Michael Wolgemut)

Baina Oslo (Norvegia) eta Ferrara (Italia) unibertsitateetako ikerlari talde batek arratoiak errugabetzat jo berri ditu, Proceedings of the National Academy of Science aldizkarian argitaratutako artikuluan.

Horretarako, Europako bederatzi hiritan izurri agerraldien simulazioak egin dituzte hiru eragile erabiliz: arratoiak, aire bidezko transmisioa eta gizakien zorri eta arkakusoak.

Eta ondorio garbia atera dute: soilik gizakien parasitoen bidez zabal zitekeen izurria hain bizkor eta hainbeste pertsona kutsatu.