Arratoiek ez zuten Izurri Beltza zabaldu

  • Izurri Beltzak Europako biztanleen herena hil zuen 1347 eta 1351 urteen artean, eta, orain arte, arratoiei egotzi izan zaie gaixotasuna hain azkar eta hainbesteko indarrez zabaldu izana.

Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena
2018ko apirilaren 15a
(Argazkia: Michael Wolgemut)
(Argazkia: Michael Wolgemut)

Baina Oslo (Norvegia) eta Ferrara (Italia) unibertsitateetako ikerlari talde batek arratoiak errugabetzat jo berri ditu, Proceedings of the National Academy of Science aldizkarian argitaratutako artikuluan.

Horretarako, Europako bederatzi hiritan izurri agerraldien simulazioak egin dituzte hiru eragile erabiliz: arratoiak, aire bidezko transmisioa eta gizakien zorri eta arkakusoak.

Eta ondorio garbia atera dute: soilik gizakien parasitoen bidez zabal zitekeen izurria hain bizkor eta hainbeste pertsona kutsatu.

Kanal hauetan artxibatua: Denboraren makina  |  Osasuna  |  Erdi Aroa

Denboraren makina kanaletik interesatuko zaizu...
One Orti printzesa baskoia
Dinastiak batzeko tresna

Iruñea, c. 848. Oneka Orti jaio zen, Iruñeko Orti I.a Gartzez Begibakarra erregearen eta Auria erreginaren alaba, Aritza leinukoa. Haren berri Rodako Kodexak eta Al-Andaluseko historialarien kronikek jaso zuten, bain a ezer gutxi adierazten dute bere izaeraz eta, hala, Oneka bere ezkontzek izan zuten eragin politikoarengatik da nagusiki ezaguna.

 


88.000 urteko hatz zati baten garrantzia

El Nefud basamortuan (Saudi Arabia) , Al Wusta izeneko aztarnategian, Homo Sapiens espeziearen hatz fosilizatu bat aurkitu dute eta, uranio serieen bidez, Max Planck Giza Historiaren Zientzia Institutuak 88.000 urtetan datatu du.


Maitasun gutunak Fordentzat

Bienville Parish (Louisiana, AEB), 1934ko maiatzaren 23a. Bonnie Parker eta Clyde Barrow gaizkile bikote ezaguna harrapatu eta hil zuten hainbat estatuko poliziek eta FBI-k (orduan oraindik BOI zuen izena). Auto barruan zeudela balaz josi zituzten.


Streisand (edo Erostrato) efektua

Efeso, K.a 365eko uztailaren 21a. Artemisaren tenplua, Antzinaroko zazpi mirarietako bat, erre eta suntsitu zuten. Erostrato izeneko artzaina epaitu eta kondenatu zuten sutearen erruduntzat. Pertsiar errege Artajerjes III.ak aginduta, torturapean lortu zuten krimenaren aitortza; ospea nola edo hala lortzea omen zen Erostratoren helburua.

 


Newtonen lehen hitzak parlamentuan

1689an Isaac Newton Erresuma Batuko Lorden Ganberako kide izendatu zuten,  Jakue II.a erregea tronutik kendu eta berehala. Newtonen lorpen zientifikoek zerikusia izan zuten horretan, baina errege ohiaren aurka Cambridgeko unibertsitatea defendatzen egindako ahalegina erabakigarria izan zen izendapenean.


Esparta ustelkeriaren kontra

Esparta (Grezia) K.a XII.-VII. mendea. Likurgok hainbat erreforma ezarri zituen hirian eta Espartako Konstituzioa ere hari egozten diote. Likurgoz aritzean, zaila da errealitatea eta kondaira bereiztea, Antzinaroko hainbat historialarik jaso baitzuten haren berri (Herodotok, Jenofontek, Plutarkok...). Horregatik ezin da, besteak beste, bizi izan zen garaia zehaztu.


13 milioi kideko zuhaitz genealogikoa

AEBetako Columbia Unibertsitateko ikerlari talde batek geni.com genealogia plataforma kolaboratiboko 83 milioi profil aztertu ditu eta Science aldizkarian eman du emaitzen berri.


Goebbelsen irrati gudua

Frantzia, 1939ko abenduaren 16a (Saxonia). Radio Humanité irratiaren emankizunak hasi ziren. Frantziarrek ez zekiten emisioak nondik zetozen, igorleak errepikagailua aldatzen baitzuen aldiro. Irratiak berak zioen Frantziako Alderdi Komunistaren ahotsa zela, eta irratiaren izenak berak L’Humanité egunkari komunista zekarren gogora. Baina irratia sortzeko agindua Berlindik etorri zen aste batzuk lehenago.


Botila batean gordetako mezurik zaharrena

Australiako hego mendebaldeko kostaldean barruan mezu bat zeukan botila aurkitu zuen Tonya Illmanek joan den urtarrilaren 21ean, hondartzan paseatzen ari zela.


Sufragio interesatua

New Jersey (AEB), 1776. Historian lehenengoz emakumeen sufragioa legez onartu zen “nahi gabe”. Estatuko konstituzioa idaztean egindako akats bat izan omen zen lege aurrerakoiaren arrazoia; “gizon” guztiek bozkatzeko eskubidea zutela jaso ordez, eskubide hura “pertsona” guztiena zela idatzi omen zuten. Akatsaz (berandu) jabetuta, legea ez zuten bertan behera utzi 1807 arte.

 


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude