Zerbitzu publikoen aldeko greban 500.000 jende karrikan Hexagonoan, 15.000 Baionan

  • Zerbitzu publikoen langile kopurua gutxitu nahi du Emmanuel Macronek. Funtzio publikoetako sei eremu berrituko zuela agindu zuen presidente izendatua izan aitzin. Gobernuaren eta sindikatuen arteko hirugarren oldartzea izan zen atzoko greba. Hitzarmen soziala finkatzeko abagunerik ez dago Frantziako Estatuan.  


2018ko martxoaren 23an - 08:37
Bost milioi dira funtzionario publikoetan ari dira eta Macronek 120.000 lanpostu kendu nahi ditu bost urtetan.

Bost milioi dira egun funtzionario publikoetan ari direnak eta Macronek 120.000 lanpostu kendu nahi ditu bost urtetan. Baionan 15.000 jende manifestatu zen atzo neurri horren aurka. Mobilizazioa zazpi sindikatuk deitua zen, Iparraldeko indar politikoek, abertzaleek barne

Ipar Euskal Herrian SNCF-ko langileak (Frantziar Burdinbideen Sozietate Nazionala) izan ziren mobilizazioen aitzinean, alta bada, osasun, irakaskuntza hala nola administrazioko arlo askotako enplegatuak ere karrikara atera ziren. Edonola ere, Iparraldean nahiz Hexagonoan trenbideetako langileek egindako grebak izan ditu oihartzun eta eragin handienak.

Macronek urte bat bete du Estatuaren gidaritzan, alta, hemezortzi hilabetetan erreforma burutu zuela hitz eman ere. Hautatua izan eta berehala Lan Kodean egin zituen aldaketek milaka pertsona aterarazi zituen kalera. Iazko urrian izan zen hirugarren oldartzea.

Sindikatuen iritziz, langile publikoen eskubide sozialen –soldaten txikitzea, erretarako bermeak, lan-postuen izaera prekarioa… – apalduz joan ahala, aldian aldiko gobernuek langileen estatu publikoa negoziatzeko aldez Lan Hitzarmena adosteko baldintza urriak salatzen dituzte.

Macronek kontratu sozial berri bat erdietsi nahi du. Langileen ustez baina, gobernu honek politika liberalek iraganeko jendartearen ongizatearen lorpenak suntsitzen jarraitu nahi du.

500.000 jende karriketan

Estatuan eta bereziki Parisen jokatu da hirugarren indar neurtzea. Iragan urriaren 10ean 400.000 jende mobilizatu zen Frantzia osoan, atzo 482 000, hauetako 40.000 Parisen. Datu horiek CGT sindikatuak emana dira. Poliziak berriz, estatuak alegia, 165.000 izan zirela dio, eta hauteako 32.500 Parisen.

Aldiro, manifestazio eta mobilizazioen neurria ematean, gobernuaren eta sindikatuen arteko zenbakien “gerra” agerikoa da. Frantziako Le Parisien agerkariaren hitzetan atzo, Estatuaren funtzio publikoetako %10 inguruk egin zuen greba.

Langileek, mobilizazio berriak iragarri dira apirilean eta maiatzean. Maiatz 68 gogoangarrietako mobilizazioen espiritua biziarazi nahi dute 50 urteren ondoren.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako lan-erreforma
2018-05-25 | Mikel Asurmendi
"Marée populaire" herri uholdea izanen da larunbatean Baionan zerbitzu publikoen defentsan

Duela bi hilabete, 3.500 pertsona manifestatu ziren Baionan, Emmanuel Macron presidenteak ezarritako erreforma politikoaren aurka eta zerbitzu publikoen defentsaren alde. Larunbatean, hilak 26, orduan bezala, manifestariak tren geltokitik abiatuko dira, goizeko 10:30ean.


2017-09-18 | Mikel Hiribarren
Macron lehendakariari zer oihukatuko zaio karriketan udazken honetan?

Politikariek menpera dezatela ekonomia jendarteko herritar guzien onetan, bereziki ahulenaren fagoretan eta ez bakarrik indartsuaren abantailetan. Langile eta laborariek ukan dezatela demokrazian merezi duten errespetua eta beren lanak zuzen den saria. Karriketan hori da... [+]


Parisko Errepublika plaza gau eta egun okupatzeko deia egin du Nuit Debout mugimenduak

Ekainaren 28tik gutxienez uztailaren 10era arte, Parisko Errepublika plaza modu iraunkorrean okupatzeko dei egin du Frantziako Nuit Debout mugimentuak.


Lan erreformaren aurkako protestak areagotu dituzte Frantziako Estatuan

Estatu mailako protesta eguna deitu dute ostegunean Frantzian, Gobernuak onartu nahi duen lan erreformaren aurka. Baionan dagoen Europako merkantzia zentroa okupatu du Jusqu'au Retrait kolektiboak. “Ekonomia blokeatzea” da protesten xedea.


Eguneraketa berriak daude