Teknologiaren argi-ilunak

Gizonak –70 bat urteko erretiroduna edo– udako apartamentuko elektrizitate-tarifa aldatu nahi zuen. Langileak adeitsu azaldu zion izan bazutela horretarako tarifa egokia. Hasi ziren tramiteekin, eta langileak helbide elektronikoa eskatu zion. Gizonak harridura-keinu bat egin zuen: “Ez daukat”. Ozenki esan zuen, zain ginenok entzuteko beste. Langileak irribarretsu erantzun zion: “Benetan?”. Ordurako, irriak eta zurrumurruak hedatuak ziren bulegoan.

Sentipen berezi bat jabetu zen nitaz. Arraroa zirudien, harritzekoa, garaiotan posta elektronikorik gabe bizitzeak. Halako tresnarik ez edukitzea, bestalde, oztopo bilakatzen ari zen gauza arrunt bat egiteko –elektrizitate-tarifa aldatzeko–. Baina, aldi berean, inbidia puntu bat igarri nuen nire (gure?) baitan: nolakoa izanen zen bizitza azken urteotako baliabide teknologikoen mendean egon gabe?

Informatikak eta bestelako aurreramendu teknologikoek gauza asko erraztu dizkigute gizakioi –ez guztiei, ordea!–. Baina abantailekin batera mendetasun batzuk ere ekarri dizkigute: ezin gara bizi mugikorrik edo posta elektronikorik gabe, eta etengabe beraiei begira erne eta adi egotera behartzen gaituzte halakoek.

Enpresa pribatuek eta administrazio publikoek ere norabide berean bultzatzen dute: legeek eskubide gisa aurkezten digute komunikazio eta izapideetan aurreramendu teknologikoak baliatzea, baina poliki-poliki betebehar bilakatzen ari da hasieran aukera zena.

Eta sare sozialen papera ere erabakigarria bihurtzen ari da demokraziari dagokionez: sare sozialek demokraziaren alde jokatu dute, eta jokatzen ari dira, munduan, baina, hain zuzen haien ahalmen demokratikoagatik, gero eta handiagoa da kontrol unibertsalaren arriskua.

Xavier Sala i Martín ekonomialari katalanak ez die muzin egiten berrikuntza teknologikoei. Aurkeztu berri duen La invasió dels robots i altres relats d’Economia en colors liburuaren harira dio saihestezinak direla berrikuntzak, eta hala onartu behar dugula. Baina aitortzen du berrikuntzak gero eta azkarrago doazela, eta badela berrikuntzek beraiek eta haien abiadura lasterrak kaltetutako jendea. Sala i Martín ez da ezkerreko ekintzaile bat –Columbiako Unibertsitateko irakaslea amerikartua Davoseko bilkuretara gonbidatzen dute beti–, baina dio beharrezkoa dela mekanismoak sortzea haren hitzetan berrikuntzek beraiekin berez dakarten “suntsipen sortzaileak” kaltetutakoei aurrera egiten laguntzeko. Eta bi arrazoirengatik egin behar dela: etikagatik eta... egoismoagatik!

Hasieran aipatu dudan gizonak alabaren helbidea eman zuen elektrizitate-tarifa aldatzeko…

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude