Gure-gurea

Tiroa kontzertuaren erdian. Belen Gopegui. Itzultzailea: Ainhoa Caballero Txalaparta, 2011.

Belen Gopegui ez da euskalduna, ez euskal herritarra, nahiz Araba aldean baden abizen bereko herrixka bat (273 biztanle, azken kontaketaren arabera). Hori izan zen aspaldi xamar euskarazko medio batean egin zioten elkarrizketa bateko lehen galde-erantzuna (biztanleen datua nik gehitu dut, interesatuko zaizuelakoan). Ez dakit zaputz izpirik sentitu ote nuen informazioa jakitean, jarraian irakurri nituen galde-erantzunak interesgarri askoak iruditu baitzitzaizkidan, eta ordura arte nekez irakurritakoak.

Geroztik, saiatu izan naiz Gopeguiren gauzak harrapatzen, ez bakarrik elkarrizketak, libururen bat ere bai (La conquista del aire dut bereziki gogoan, akaso lehena izan zelako). Hartara, apirileko urik eza bezain eskergarria egin zitzaidan Tiroa kontzertuaren erdian liburuaren argitaratzea, 2011n. Berez hitzaldi bat da, 2006an Kaliforniako unibertsitate batean emandakoa, publikoaren galderak eta horiek jasotako erantzunak biltzen dituena. Azpitituluak argitzen digu edukia: Eleberrietan politikaz aritzeari buruz. Bere laburrean luzea da ematen du jokoa.

Gopeguik dio: “Kontzertuaren erdian pistola-tiroak nola, halako eragina du literatura-eleberrietan politikari buruz aritzeak”. Alegia, “kontzertuan pistola-tiroa entzutearen modukoa izango litzateke sistema berria ezarri nahian dabiltzan norbanakoei buruz idaztea, horiek totalitariotzat, gaixotzat, inozotzat, eta abartzat hartu gabe”. Eta ez dugu testua gehiegi biluziko, baina bai aurreratuko, hitzaurrean esaten den bezala, “literatura eta iraultza binomioaren harreman gatazkatsua” aztertzen duela, “eleberrietan politikaz jarduteko dagoen debeku eta auto-debekuaren jatorria bilatuz eta aurkituz”. Kontxo, behingoagatik, ez bakarrik galderak, erantzunak ere ematen ditu norbaitek, besterik ez bada eztabaidarako.

Aparteko aipamena merezi du, hain zuzen, Eider Rodriguezek idatzi hitzaurreak, bere laburrean honek ere jokoa ematen baitu. Gopeguik aletzen dituen ideiak euskal literaturaren eremura ekartzen dira, izen-abizenekin ekarri ere, adibidez, elkar uler dezagun: “Xabier Leteren Heriotza utopi izendatu dutenei poema Joseba Sarrionandiaren Literatura eta iraultza poema baino apolitikoagoa al da?”.

Eta Belen Gopegui ez da euskalduna, ez euskal herritarra, baina, liburu honetan egin bezala, ezin ukatuko diogu gure-gurea ere baden problematika batez hain argiki idatzi izana.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
"Mario Lopez" eta "Gernika"

Krimen matxistak, mediatizatzen direnean, emakumeontzat lezio bilakatu ohi dira, eta bizirik badago, biktimarentzat. Nerea Barjola ikertzaileak Alcasserko kasuaren bidez azaldu zigun hori. Eta Nagore Laffageren hilketak ere lezio astun bilakatzeko arriskua izan zuen, lezioa... [+]


2024-03-31 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bestaldera begira

Eta arkitektoen burbuilean, krisi klimatikoaren gaineko kezka igartzen al da? Galdetu dit agroekologoak.

Eraikuntzaren sektorea CO2 emisioen portzentaje altuaren eragilea izanik, galderak zentzua badu. Naomi Klein-ek Honek dena aldatzen du liburuan kontatzen du nola hegazkin... [+]


2024-03-31 | Diana Franco
Teknologia
Gorputzaren memoria

Mekanografia ikasi baduzu, gitarra jotzen, josten edo eskuz idazten, ulertzen duzu zure gorputzak zelan memorizatzen dituen zenbait jarduera. Gorputza eta adimena modu miresgarrian daude harremanduta, bat dira. Gizakiok sortu dugun teknologia eta honek gure gorputzarekin duen... [+]


2024-03-31 | David Bou
‘La xarxa ultra’

ARGIArekin azken kolaborazioa egin nuenetik lau hilabete igaro direnean, testu honen bidez nire iritzi-artikuluei berriro heldu diet, baina azalduko dizuet zergatik alde egin dudan denboraldi honetan aldizkari maitagarri honen orrialdeetatik.

Otsailaren 20an La xarxa ultra... [+]


Eguneraketa berriak daude