emakumeentzako sendabelar tailerrak

Osasunaren autogestioa lantzen

Garazi Zabaleta @tirikitrann
2018ko apirilaren 01a
Argazkia: Ekin Emakumeak.
Argazkia: Ekin Emakumeak.Argazkia: Ekin Emakumeak.

Arrasaten dihardu Ekin Emakumeak elkarteak. “Gure hiru ardatzak euskara, aniztasuna eta emakumeak dira”, azaldu du Amagoia Muniozguren Urkiza kideak. Osasunaren autogestioa lantzeko emakumeentzako sendabelar tailerra egin dute otsailean eta martxoan.

Ama lurrak eskainitako lehengaiekin botikina osatzen

“Galtzen hasita zegoen jakintza berreskuratzea eta gure osasunaren autogestioa guk geuk egitea da asmoa”, dio Muniozgurenek. Izan ere, ahaztu egiten zaigu askotan gure inguruak osasuna zaintzeko hamaika landare eskaintzen dizkigula, farmaziako botikin asko baino eraginkorragoak. Sendabelarrekin etxerako oinarrizko botikina osatzea izan dute helburu tailerrean: olioak, tinturak, jarabeak, gatzak edota ezpainetako baltsamoak egiten ikasi dute, besteak beste.

“Lehenik inguruan dauzkagun landare eta sendabelar ezberdinak eta horietako bakoitzak dituen propietateak ezagutzeko saioak egin ditugu”, dio elkarteko kideak. “Landare bakoitza zertarako erabil daitekeen eta gure gorputzak adierazten digun minaren arabera zer datorkigun ondo eta zer ez ikastea da asmoa”. Behin teoria ikasita, mendi irteera egin dute landareak jasotzeko eta bakoitzarentzat zein den garai egokiena ikasteko.

Emakumeen saretzea tailerren bidez

Hirugarren urtez antolatu du aurten Ekin Emakumeak elkarteak emakumeentzako sendabelar tailerra. Interes handia pizten duen ekimena dela adierazi du Muniozgurenek: “Beti izan du arrakasta handia tailer honek. Jakin-min handia dago gai honen inguruan, eta oso aberasgarria izan ohi da, adin tarte handiko emakumeak elkartzen baikara”. 20 urte ingurutik 70 urte bitarteko emakumeak elkartu dira tailerrean aurten. Aniztasun hori oso aberasgarria dela uste du antolatzaileak, eta tailerrak elkar ezagutzeko eta emakumeak elkarren artean saretzeko ere balio duela.

Ekoudalatx elkarteko kideak aritu dira sendabelar tailerrean irakasle, baina parte hartzaileek ere euren artean dakitena elkartrukatzen dute. “Batek landare bat aurkitu badu ekarri egiten du, nola lehortu ikusten dugu… Bakoitzak ahal eta nahi duena aportatzen du tailerretan”, adierazi du Muniozgurenek.

Kanal hauetan artxibatua: Baratzetik mundura  |  Arrasate  |  Gorputza  |  Sendagaiak

Baratzetik mundura kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-22 | Garazi Zabaleta
Iru˝ea
Hiriko lore eta landareen zientzia lantegia

“Badirudi hiria ez dela leku aproposa landaredia ikusteko eta horren inguruan ikasteko, baina berez bada. Iruñeak, gainera, gune berde asko ditu, horietako zenbait gizakiak kudeatu eta maneiatuak, baina badira beste zenbait txikiak izanik ere oso interesgarriak eta erakargarriak direnak”. Iosu Alfaro Vergarechea Iruñeko Ingurumen Heziketako Museoko kidearen hitzak dira. Hiriko lore eta landareei buruzko herritarren zientzia lantegia eginen dute apirilean zehar, lau... [+]


2018-04-15 | Garazi Zabaleta
Nafarroa hegoaldetik Euskal Herriko 6.500 sukaldetara

Udaberriko kanpainan murgilduta egon dira Errigorako boluntarioak azken hilabetean. Nafarroa hegoaldeko oliba olioa eta barazki kontserbak eskaintzea egokitzen zitzaien oraingoan. Kanpainaren emaitzak eskuetan, balorazio oso positiboa egin dute bultzatzaileek: beste behin gora egin du Nafarroa hegoaldeko produktuen eskatzaile kopuruak.

Urtez urte sendotzen doan proiektua

Jauzi handia egin zuen Errigorak iazko udaberriko kanpainan: konbentzionalean ekoitzitako produktuez gain, modu... [+]


2018-03-25 | Garazi Zabaleta
Baztango Agroekologia Eskola Herritarra
Bigarren ikasturtea martxan

Baztango herritarrek agroekologiaren inguruan ikasteko aukera izanen dute Agroekologia Eskola Herritarraren bidez. Iaz sortu zuten ekimena, Baztango hainbat herritako zortzi erakundek elkarlanean egitarau bateratua aterata. “Dibulgazioa du helburu eskolak, herritarren kontzientzia pizteko, baina ez dugu horretarako bakarrik sortu”, azaldu du Joseba Otondo alkateak ekimenaren aurkezpen prentsaurrekoan.

Erakundeen-parte hartze zabalagoa eta eskaintza berritua aurten

Iazko... [+]


2018-03-18 | Garazi Zabaleta
Ingurumen boluntarioek baso jangarria jarri dute Sarrigurenen

2017ko aurrekontu parte-hartzaileetan herritar batek Sarrigurengo (Nafarroa) ubidearen alboko gune naturalean baso jangarria sortzea proposatu zuen. Momentu hartan proiektuen artean bozkatuena izan ez zenez, atzera bota zen proposamena. Baso jangarria sortzearen ideia hor geratu zen, ordea, eta herriko lorezaintza taldeak erabaki du orain proiektua berrartu eta beste modu batean aurrera ateratzea. Martxoaren 10ean ekin diote basoa sortzeari ingurumen boluntariotzako kideek eta hainbat... [+]


2018-03-11 | Garazi Zabaleta
Baserritarrek ekoizten dute munduko elikagaien %70, baliabideen %25arekin

“Munduan geroz eta biztanle gehiago garenez, elikagaiak ekoiztuko dituen nekazaritza industria handiaren beharra ezin da ukatu”. Agroindustriako enpresen eta eredu transgenikoaren bultzatzaileen argudio nagusietakoa da aurreko hori, euren ereduaren baliagarritasuna justifikatzeko darabiltena. ETC Group gobernuz kanpoko erakundeak egin duen ikerketak, ordea, mito horiek eraitsi eta elikadura buru-jabetzari lotutako elkarteek aspalditik aldarrikatu dituzten errealitateak atera ditu... [+]


2018-03-04 | Ane Irazabal
Urre berdea

Modako fruitua da. Mendebaldeko herritar urbanoek produktu onuragarrien “erregina” esaten diote, haren koipeak gizentzen ez duelako. Baina ahuakatearen produkzioa odolez zikinduta dago. Mexikoko Michoacan estatua da adibiderik esanguratsuena.


2018-03-04 | Garazi Zabaleta
Izotz barazkien jardunaldiak Nafarroan

Baratzegintza iraunkorrean askotan errepikatzen den leloa da “garaian garaikoa”. Udatik negu partera zeharo aldatzen da gure baratzeen itxura: aza jendeak, borrajak, apioak, eskarolak, porruak eta bestek hartzen dute protagonismoa neguan. Hotzari eusten dieten barazki horien inguruko lehen jardunaldiak antolatu dituzte otsailean Iruñean eta Tuteran: Izotz barazkien I. Jardunaldiak.

Izotzari aurre egiteaz gain, hari onura ateratzen dioten barazkiak

Jardunaldien... [+]


2018-02-25 | Garazi Zabaleta
21 urtez emakume nekazari eta artisauak protagonista

Urteak daramatzate Amorebieta-Etxanon emakume nekazari eta artisauen azoka antolatzen. 1971n hasi zuen bere ibilbidea merkatuak, eta aurtengoa XXI. edizioa izango da, martxoaren 3an. “Iniziatiba aitzindaria izan zen bere garaian emakumeen azoka”, azaldu digu Berdintasun zinegotzi Alicia Hernandez Cid-ek. Martxoaren 8ko Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira antolatzen dute ekimena.

Emakumeen ahalduntzea eta ikusgarritasuna helburu

Herriko Berdintasun Planaren barruan... [+]


2018-02-18 | Garazi Zabaleta
Mejanako azken baratzezainak

“Tuterako baratze gune bereziena da Mejana, irla moduko lur zatia: duela hiru edo lau mende Ebro ibaiaren ibilbidea aldatu, eta sedimentazio-lur aberatsak gelditu ziren bertan”. Patxi Uriz Domezain Los últimos de la Mejana dokumentalaren produktore eta zuzendariak eman dizkigu azalpenok. Santi Cordon Tuterako baratzezain eta sukaldariarekin sortu du proiektua.

Barazkien hirian ere, baratzezainen gainbehera

Cordonen proposamenetik abiatu zen dokumentalaren ideia... [+]


2018-02-11 | Garazi Zabaleta
Otsokop
Tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zubiak

Elkarlanean eta ingurumena errespetatzen duten produktuak eskuragarriago jarriz. Horrela ari dira lanean Otsokop elkarteko kideak. 2015ean sortu zuten hiru lagunek elkartea Angelun, eta denbora horretan jende berri asko batu zaie proiektura. “Gizarte lotura bultzatuko duen toki atsegina sortzea, bertako ekonomiaren alde eginez eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko merkaturatze bide laburren bidez”. Hori da asmoa, elkarteko webgunearen aurkezpenean azaltzen dutenez.

Internetetik... [+]

ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude