Eta nola bizi behar dugu KFCren oilasko hego kurruskaririk gabe?

  • Behi zoroen krisia aspaldi ahazturik, oilasko jale zoroen larrialdia zabaldu da otsailean Britainia Handia eta Irlandako jendeen artean. KFC multinazionalak uharteotan dauzkan ia 1.000 jatetxe frankiziatuen bi herenek ateak itxi behar izan dituzte logistika arazo konponezin batengatik. Bertan jaten bezala etxerako otordua haietatik eramaten ohitutako milaka jende aste luzez ibili omen da noraezean. Elikadura industrial globalizatuak horrelakoak eragiten ditu tarteka.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2018ko martxoaren 25a
The Independent’ egunkariko argazkian, KFC kateak Bristolen daukan jatetxe bat bezeroentzako ohar hau erakutsiz: “Barkatu, itxita gaude”. Hondamendi handia jasan duen arren, marketin adituek diote KFCk oilaskoen krisiari umorean oinarrituta komunikazio al
The Independent’ egunkariko argazkian, KFC kateak Bristolen daukan jatetxe bat bezeroentzako ohar hau erakutsiz: “Barkatu, itxita gaude”. Hondamendi handia jasan duen arren, marketin adituek diote KFCk oilaskoen krisiari umorean oinarrituta komunikazio aldetik eman dion erantzuna negozio eskoletan ikasteko modukoa dela. Ez da harritzekoa, zabor-oilaskoen negozioaren oinarria hain zuzen marketina eta komunikazioa dira betidanik.

Jesus Nazarethekoa, Kristo izenez ezaguna, sortu baino 100 urte lehenago, Erromako populuak “panem et circenses” besterik ez omen zuen desiratzen politikarekiko interes oro galdurik, Juvenal poetak satira famatu batean idatzi zuenez. XXI.ean esnatuko balitz, esan beharko luke Britainia Handikoa bezalako gizarte batean plebea asetzen dutela WhatsAppez eta zabor-oilaskoz.

Twitterren trending topic izan da #KFCCrisis. The Guardianek esan du “jendea oilaskoak bezain txoratuta” ibili dela. Otsailaren 20an Londresko poliziak txiokatu zuen ofizialki: “Mesedez ez jo guregana #KFCCrisis dela eta, ez da poliziaren arazoa zure jatetxe kuttunenak ez zerbitzatea gehien maite duzun menua”. Umore ingeles petoa,  baina  milaka herritarrek estuasun larriz bizi izan duen arazo bati lotua.

Sei egun lehenago otsailaren 14an, San Balentin egunez, hasi ziren horniketa arazoak KFC multinazionalarekin Britainia Handian frankizian ari diren 900 jatetxeetan: oilaskoak ez zirela iristen, saltsak gero eta urriago... Bi egunen buruan batzuk behartuta aurkitu ziren ateak ixtera, genero faltan. Otsailaren 18rako, 900 jatetxetatik 266 baizik ez zeuden zabalik uharte osoan. Ez sinestekoa, KFC izanik oilasko frijituetan munduko liderra.

Logistika arazo batek eragin du kaosa. KFCk urte luzez bere biltegi eta garraio lanak hornitu dizkion Bidvest –orain Bidfood– konpainiari kontratua eten eta eman dio DHL logistikako erraldoiari.

Daily Mailek 21ean argitaratu zuen: “KFCn ordukako kontratuz lanean ari diren milaka langile kezkatuta daude beren soldatarekin, oilasko faltaren porrotak lanik egin ezinik utzita. Kexuak zabaldu dira hegaztiz betetako kamioiak abandonatuta daudelako DHLren biltegian, jende faltagatik. Argazkietan ikusten dira kamioiak ilaran zain eta alferrik galdutako oilasko pilak DHLren Rugbyko biltegian”.

Frankizietako jabe eta langileek senperrenak egin behar izan zituzten ostatuak zabalik edukitzeko. Irakurleek egunkarietara bidalitako bideoetan ikusten dira bateko eta besteko KFC ostatuetako langileak beren auto pribatuetatik ezkutuka ateratzen beste hornitzaileren bati erositako oilaskoak. Desastre bat. Nork esan behar zuen DHL batek horrelako zepo batean harrapatuko zuenik bere burua, erreakzionatzeko ahalmenik gabe?

Kontua da oilasko frijituen kontsumo itzelaren atzean dagoen industria logistika konplexu baten gainean eraikita dagoela. Arrautzatik jaiota 35 egunera eraman behar dira hiltegira, han hil, lumatu, garbitu, zatikatu eta kamioi eta biltegietan barrena hotzaren katea eten gabe eramateko saltokietaraino. KFCk Britainia Handian astean baserritarrei 450.000 erosiz, gehi Europa, Asia eta Ameriketatik inportatuekin, urtean 676 milioi oilasko puska saltzen ditu.

Oilasko, patata eta beste elikagaien trafiko itzel horren metatze, garraio eta banaketa orain artean Bidfood konpainiak sei biltegi handitan zeukan antolatuta. Aldiz, DHLk dena Rugby herriko biltegi erraldoi bakarrean zentralizatu nahi izan du. Eta aski izan da kontratuaren lehenbiziko goizaldean Rugby inguruan autopistako istripu bat eta ondoren DHLren sistema informatikoak huts egitea, hornidura osoak porrot egiteko.

Oilasko nerabe potolo merkeak

Arazoa sakonagoa da ordea, logistika modu zentralizatuago edo sakabanatuagoan antolatzea baino. Ekonomia berri guztia low cost estrategian oinarritu baita. Langileen sindikatuek ere ohartarazia zioten KFCren zuzendaritzari Burger King bezalako konkurrentziaren aurrean prezioak nola edo hala jaitsi behar horrek kalteak baizik ez zituela ekarriko, kalitatean bezala zerbitzuan eta baita langileen baldintzetan ere.

Kataluniatik Ramon Aymerichek La Vanguardian “Oilasko galduak” izeneko zutabean honela laburbildu du afera: “Diote KFC hondatu duela outsourcing-ean [azpikontratazioetan] nagusitu den race to the bottom kulturak, amildegiranzko lasterketaren kulturak. Politika honek kosteak murriztu nahi ditu kosta ahala kosta, korporazioei etekinak handitzen dizkie, baina ez die mesederik egiten ez kontsumitzaileei eta ez langileei”.

Kentuckyko Oilasko Frijituak esan nahi duen KFC [Kentucky Fried Chicken], McDonaldsen ostean munduko bigarren jatetxe sare handiena da eta oilaskotan berezituetan txapeldun. 20.000 jatetxetan dago presente, munduko 123 herrialdetan. Kate osoa kontatuz, milaka asko langile mugiarazten ditu egunero –konpainiaren esanetan– 12 milioi bezerori otordu merkeak zerbitzeko. Markari aurpegia jartzen dion Colonel Harland Sandersek sortu zuen 1932an, Atzeraldi Ekonomiko Handiaren garaian. KFC gaur Yum! Brands korporazioaren atala da, honek denetara planetan 42.000 ostatu frankiziadun dauzkala.

Guztientzako oilaskoak hazten milaka nekazari eta granjero ari dira mundu osoan. Britainia Handiari dagokionez, 1.000 haztegi handik bermatzen dute hornidura. Fabrika baten prezisioz gizentzen dituzte hegaztiak: arrautzaren oskola hautsi eta 35 egunera prest egon behar dute hil eta mahairatzeko.

Animalistek polemika piztu izan dute hegaztiok granjetan nozitzen dituzten bizi baldintzengatik. Duela bi urte gaiaz BBC telebista publikoak dokumental bat ekoitzi zuen, non ageri zen KFCrentzako ari den oilategi handi horietako bat, 34.000 hegazti leihorik gabeko pabilioi itxian hazten dituena. Animalistek zioten oilaskoak gaizki tratatzen dituztela, abeltzainak argudiatzen zuen dena garbi eta osasuntsu daukala, estandar guztiak betetzen dituela.

Animalia bakoitzaren begi bistako ongizatetik askoz urrunago doa, ordea, arazoa: sanoa izan ote daiteke jaiota 35 egunerako hiltegirako prest dagoen oilaskoa? Joan den irailean Farmdrop hedabidean oilaskoak era naturalean –betiko moduan– hazten dituzten Jacob Sykes eta Nick Ball baserritarrek azaldu zuten beren etxaldean oilaskoak hiltzeko tamainara 35 egunetan ez baina 81ean iristen direla. “Gure oilaskoak 35 egunetan 800 gramotan dira. Supermerkaturako oilaskoak adin horretan bidaltzen dituzte hiltegira eta ordurako 1,5 kg edo 2 kg pisatzen dute”. Baina zertarako azaldu milagarren aldiz hegaztiak artifizialki gizentzeko teknikak, amarruak eta dakartzan arriskuak?

Zenbat eta azkarrago gizendu, orduan eta merkeago. Bezeroarentzat, azkar eta merke. Egia da horrela puztutako okelak ur gehiago duela, zaporerik ez, elikatzeko ahalmen gutxi, botika gehiegi... Baina hori dena mozorrotzeko dauka KFCk bere gaineko azal esklusiboa, 11 espeziaz osatutako formula sekretua, okelarik makalena mokadu kurruskari ahaztezin bilakatuko dizun estalkia.


Elikadura burujabetza kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-23 | Anboto
Atxondoko eskolako jantokian astebeteko plantoa egingo diote catering zerbitzuari

Berton Bertokoa elkarteak ekintza ugari prestatu ditu datorren asterako.


'Beterri Km0': bertako produktuen ekoizpena eta kontsumoa sustatzeko ekimen aitzindaria

Beterri-Buruntzako nekazaritza eta merkataritza modu jasangarrian suspertzeko estrategia aurkeztu dute Hernanin eskualde horretako udalek, Karabeleko ekonekazaritza etxaldeak eta Behemendi Landa Garapenerako elkarteak. Beterri Km0 izeneko sarea izango da oinarria.


2018-05-16 | Zebrabidea
"Zituene, pasta obradore kooperatiboa" proiektua Oreretan

Elikadura burujabetza eta finantza burujabetzan sakondu dute Zebrabidea saioan, Oreretako proiektu baten eskutik. “Zituene, pasta obradore kooperatiboa” aukera ederra dugu elikadura burujabetzan pausoak emateko, eta honelaxe azaldu ditu Naiara Retegik proiektu honen nondik norakoak.


2018-04-15 | Garazi Zabaleta
Nafarroa hegoaldetik Euskal Herriko 6.500 sukaldetara

Udaberriko kanpainan murgilduta egon dira Errigorako boluntarioak azken hilabetean. Nafarroa hegoaldeko oliba olioa eta barazki kontserbak eskaintzea egokitzen zitzaien oraingoan. Kanpainaren emaitzak eskuetan, balorazio oso positiboa egin dute bultzatzaileek: beste behin gora egin du Nafarroa hegoaldeko produktuen eskatzaile kopuruak.

Urtez urte sendotzen doan proiektua

Jauzi handia egin zuen Errigorak iazko udaberriko kanpainan: konbentzionalean ekoitzitako produktuez gain, modu... [+]


2018-03-11 | Garazi Zabaleta
Baserritarrek ekoizten dute munduko elikagaien %70, baliabideen %25arekin

“Munduan geroz eta biztanle gehiago garenez, elikagaiak ekoiztuko dituen nekazaritza industria handiaren beharra ezin da ukatu”. Agroindustriako enpresen eta eredu transgenikoaren bultzatzaileen argudio nagusietakoa da aurreko hori, euren ereduaren baliagarritasuna justifikatzeko darabiltena. ETC Group gobernuz kanpoko erakundeak egin duen ikerketak, ordea, mito horiek eraitsi eta elikadura buru-jabetzari lotutako elkarteek aspalditik aldarrikatu dituzten errealitateak atera ditu... [+]


2018-02-11 | Garazi Zabaleta
Otsokop
Tokiko ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zubiak

Elkarlanean eta ingurumena errespetatzen duten produktuak eskuragarriago jarriz. Horrela ari dira lanean Otsokop elkarteko kideak. 2015ean sortu zuten hiru lagunek elkartea Angelun, eta denbora horretan jende berri asko batu zaie proiektura. “Gizarte lotura bultzatuko duen toki atsegina sortzea, bertako ekonomiaren alde eginez eta ekoizle eta kontsumitzaileen arteko merkaturatze bide laburren bidez”. Hori da asmoa, elkarteko webgunearen aurkezpenean azaltzen dutenez.

Internetetik... [+]

Esklabo lana behar da janari merkeak ekoizteko Europako masarentzat

Kopa bat ardo baino merkeagoko oilaskoa, hutsa balio duen saltxitxa, Andaluziatik edo Marokotik etorrita ere bertako sagarra baino gutxiago kostako zaizun marrubia... nola litezke hain prezio merkeetan supermerkatuan? Low cost elikagaiok ezkutatzen dituzte, banatzaileek baserritar txikiei egiten dieten bulling-az gain, nekazaritza industrialaren katean ari diren milaka langileren miseriazko soldatak. Esklabo lanean dihardute Mediterraneoan... baina baita Alemania aberatsean ere.


2018-02-06 | Antxeta Irratia
Labore Txingudik astean zehar erosketak egiteko aukera zabaldu du

Labore Txingudi kontsumo elkarteak erosketak astelehenetik larunbatera burutzeko aukera zabaldu du. Astean, Labore Txingudiren denda modu autonomoan kudeatuko da, hau da, bazkideek dendara sartzeko aukera izango dute, 10:00etatik 13:30ak bitartean. Ondoren, eskuratu diren produktuak dendan dagoen dokumentu batean zerrendatu beharko dira.


2018-01-28 | Garazi Zabaleta
Etxaldeko emakumeen auzolana Pikunieta baserrian

Elikadura burujabetzaren eta nekazaritza iraunkorraren bidean lanean diharduen dinamika da Etxalde mugimendua. Duela zenbait urte, mugimenduko emakumeek taldea osatu zuten emakume baserritarren problematikari erantzuna emateko eta baserritarren borrokaren eta feminismoaren arteko aliantzak sortzeko. Udazkenean antolatu zuten Etxaldeko emakumeen lehen auzolana, eta orain, berriz, negukoaren garaia iritsi da: urtarrilaren 27an eginen dute Antzuolako Pikunieta baserrian.

Baserria feministatzen,... [+]

2017-12-26 | ARGIA
Azalera handiko merkataritza guneen salmenta %2,5 hazi da 2017an EAEn

Eustat estatistika institutuak emandako datuen arabera, elikadura saltoki-kateek eta azalera handiko supermerkatu eta dendek hazkunde nabarmenarekin amaituko dute 2017 urtea. Hala, azarora arteko hamaika hilabetetan %2,5eko hazkundea izan dute eta azaroan igoera hori %3,4koa izan da gainera, aurreko urtekoarekin konparatuz.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude