Armak eman ditzagun

Orrialde honetan idaztea proposatu zidatenean hainbat dudak harrapatu ninduen, gauza bat ebatzi behar nuen oroz gainetik. Sailean nor ordezkatzen nuen, ahots maskulinoen aldean ahots femeninoen pisua ezagutu nahi nuen. Erantzuna egokia izan zen.

Inork ez dezala pentsa, idazteko aukera eman zidatela nire pribilegioen oso kontzientea naizelako, aitzitik, lagun feminista bati aspaldian entzun nizkion hitz hauek burrunba egin zidaten: “Zure ustez, zer egin dezakegu gizonok borroka horretan laguntzeko?”, galdetu nion. Haren erantzuna zorrotza izan zen: “Hobe duzu pentsatzea zer ez duzun egin behar, aurrera egin dezagun oztopo ez izateko”. Kontraesanak biderkatu zitzaizkidan.  

Gizon gaztearen erosotasunean bizitzen ohituta nago. Zuria, heterosexuala eta ekonomikoki egoera sozial egonkor batean bizi naiz, habitatzen dugun gizarte kapitalistarentzat produktiboa eta baliagarria. Zerbaitek –edo norbaitek– eskaintzari muzin egitea eskatzen zidan, nire luxuzko etxea apurtu nezan. Hausnartzeko txokora alboratu eta burua makurtu nuen. Nire aurrerapausoek gutxiesten zuten jende horri guztiari aurrea hartu baino lehen, atzera egitea aurreratzea izan daitekeela ulertu nahi nuen.    

Eguneroko bizipenak ekarri nituen akordura. Gure arteko gehienok profitatzen ditugun episodioak, eskura ditugun hamaika modu menperatzaile matxista sotilak. Esate baterako, familiako irudiak. Berauetan ama, arreba, izeba edo amona janaria atontzen agertzen dira, etxea garbitzen, galtzontziloak ikuzten edo pertsona guztien zaintza bermatzeko denbora hartzen. Guk ostera, betebehar horietarako guztietarako ez dugu beta hartu nahi.  

Gauza gehiagoz ere gogoratu nintzen: gure harreman sexu-afektiboez, biktima bihurtzeko erabili izaten ditugun gure segurtasun gabeziez, gure hauskortasunak ezkutatzen dituzten harremanak bultzatzeko moduez. Areago, jeloskeria erabili dugun aldi bakoitzean, gure kontrola handitzeko eta erabakitzeko beren eskubidea gutxitzeko gure jokamoldeez, baita ika-mika bat eragiten dugun aldiro, gure gizontasunak argi eta garbi azaltzea oztopatzen digun arreta lortzeko jarreraz ere. 

Gure arteko ituna bertan behera utzi dute eta harreman arauak betiko aldatu. Hara, guztiz garbi ez bazegon: ez gaituzte behar! Ez greba antolatzeko, ezta mundua geldiarazteko ere 

Ikusten duzue? Inkontzienteki, pluralaren lehen pertsonan idazten jarraitzen dut. Aski da! Nork bere ardura hartzea ezin da horren zaila izan, gainerakoek egiten dutena aintzat hartuz gero. Atea ireki eta nire kolektiboaren batzarrean leku hartu dut. Berriz ere, lankide emakumezko bati hitza kendu diot, nirea berea baino garrantzitsuagoa bailitzan. Lasaitu naiz, txanda hartzeko beste bederen, esan dutena errepika dezaten behar dut, defendatzen dudan jarrera argi eta garbi gera dadin une oro. Artean, nire parte-hartzea oraindik amaitu gabe, nire burua agertzen duten lanetan izena eman nahi dut, ez dezala inork ahaztu militante ona naizela, une oro gizon prestua naizela denek ikus dezaten.  

Anabasa gaitzean sartzen ari naiz. Eta honezkero nire burua feministatzat neukan! Maskulinotasun ez-hegemoniko berrien praktikatzailea, gizon dekonstruitua. Gainera, orain gure burua aliatutzat daukagu, haatik, gustatu edo ez gustatu, gerra madarikatu baten borreroak gara. Gaur lokartzea kostatuko zait. Inork ez dit etxeko atariraino jarraitu, ez naiz ere maite omen nauen morroi baten beldur, hala ere, iragan martxoaren 8az geroztik, gizonok ere hats hori sentitzen hasi gara gure gibelean, ezta?  

Gure arteko ituna bertan behera utzi dute eta harreman arauak betiko aldatu. Hara, guztiz garbi ez bazegon: ez gaituzte behar! Ez greba antolatzeko, ezta mundua geldiarazteko ere. Ez gaituzte familia nuklearraren ereduaz kanpoko bestelako familia bat osatzeko behar, ezta harreman libre askeak eta eraldatzaileak eratzeko ere; eta zer esanik ez, ez gaituzte behar benetako mugimendu sozial sendoak eta emantzipatzaileak eraikitzeko.

Aitzitik, juxtu kontrakoa. Behatu, isildu eta entzuteko zer ikasi franko dugu. Des-ikasteko bide luzea daukagu euren askatasuneranzko bidea oztopatzen duten harritzarrak ez izateko. Ausartu gaitezen elikatu dugun statu quo sostengaezin honen mekanismo eta jukutriei uko egiten. Ez egile, ez konplize: gurea deusezta dezagun eta armak eman, bizitzak bestelako bide bat eskatzen du.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude