argia.eus
INPRIMATU
13 milioi kideko zuhaitz genealogikoa
  • AEBetako Columbia Unibertsitateko ikerlari talde batek geni.com genealogia plataforma kolaboratiboko 83 milioi profil aztertu ditu eta Science aldizkarian eman du emaitzen berri.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko martxoaren 22a
(Arg: Pietro Paolini)

Guztira, oraingoz elkarren artean loturarik ez duten 5,3 milioi zuhaitz bereizi dituzte eta zuhaitz genealogikorik handiena 13 milioi pertsonek osatzen dute. Yaniv Elrich genetista eta ikerlan honen arduradunaren arabera, "gizaki guztiak familia bereko kideak" garela ondoriozta daiteke lan honetatik. Baina oraingoz familia hori mugatua da, webguneko erabiltzaile gehienak Europakoak nahiz Ipar Amerikakoak eta ingeles hiztunak baitira. Beraz, erabiltzaileen profila zabaldu ahala handituko da familia.