Zaintza, emakumeon zama

Kapitalismoak geure iruditegia kolonizatzen du: aurreko mendean gizonak soldata ekartzen zuen eta andrea etxean zegoen. Gaur aldiz, emakumea lan merkatuan txertatu da eta gizonezkoek gero eta gehiago “laguntzen” dute etxean.

Ipuin horri makillaje geruza leuna kenduta: lehenik eta behin, gure amonak obrero izan dira lantegietan, nekazari landetan, etxeko andre soila izatea gutxiengo baten luxu zelarik.

Ados, gauza batzuk aldatu dira. Aipa ditzagun ilunenak. Gizonezkoen espazioen konkistari heldu genion, eta zaintzari uko egiteko eskubidearekin amets egin genuen. Emakume ausart asko gizonezkoen eremu arrotzean, haien moduak eta baliabideak hartuta, kapitalismo matxistaren kiratsa azalean itsaskor geratzen zaielarik, arrakaletan zehar espazio berriak irekitzen dihardute.

Bitartean, emakume “arrakastatsu” horiek egiten ez dituzten zaintza lanak enplegu prekarioen bidez betetzen dira, non gizonezkoak anekdotikoak diren. Gero, agureak gurpil-aulkietan paseatzen dituzten emakume emigranteek, jasotako euro eskas preziatuez, beste emakumeen zaintzapean utzitako familiak sostengatuko dituzte. Emakumeak emakumeen zerbitzura. Biziraupenaren ardura bere baitan, gure gain. Zama ez dugu kendu.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


ASTEKARIA
2018ko martxoaren 18a
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude