argia.eus
INPRIMATU
Botila batean gordetako mezurik zaharrena
  • Australiako hego mendebaldeko kostaldean barruan mezu bat zeukan botila aurkitu zuen Tonya Illmanek joan den urtarrilaren 21ean, hondartzan paseatzen ari zela.

Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2018ko martxoaren 15

Ontzia ginebra botila holandarra da eta barruko mezuak 1886ko ekainaren 12ko data du idatzita. Horrenbestez, orain arte aurkitutako mezudun botilarik zaharrena da.   

Botiletan gordetako mezuoi erromantizismo kutsua eman ohi diegu, baina aurkitutako paperak, dataz gain, koordenatu batzuk ditu eta Paula ontzi alemaniarretik bota zutela dio. Alemaniako Itsas Behatokiak milaka botila bota zituen itsasora 1864tik 1933ra, korronte ozeanikoak ulertu nahian. Aurkitutako botila horietako bat da.