Azken mende laurdenean zeliakoen kopurua bost aldiz biderkatu da. Neurri batean, kontsumo ohiturak aldatu direlako, baina, batez ere, orain askoz gehiago diagnostikatzen delako.
Gaixotasuna ez da berria; Areteo Kapadoziakoak (irudian) K.o. I. mendean idatzitako medikuntzako tratatu zabalean atal osoa eskaini zion “afekzio zeliakoari”. Izena ere Areteok berak jarri zion: koiliakos edo “hesteetako gaitza dutenak” deitu zien gaixoei.
Greziar medikuaren esanetan, zeliakoek “ez dituzte elikagaiak atxikitzen” eta horren arrazoia “bero natural eskasia” zen. Garai hartan uste zuten urdail barruko “bero natural” hori ezinbestekoa zela elikagaiak xurgatzeko.
Hogeita bi mende geroago, badakigu zeliakoek glutenari intolerantzia iraunkorra diotela.