Zeliakoak, "hesteetako gaitza dutenak"

  • Azken mende laurdenean zeliakoen kopurua bost aldiz biderkatu da. Neurri batean, kontsumo ohiturak aldatu direlako, baina, batez ere, orain askoz gehiago diagnostikatzen delako.

(Argazkia: Matmut Karatoprak)
(Argazkia: Matmut Karatoprak)

Gaixotasuna ez da berria; Areteo Kapadoziakoak (irudian) K.o. I. mendean idatzitako medikuntzako tratatu zabalean atal osoa eskaini zion “afekzio zeliakoari”. Izena ere Areteok berak jarri zion: koiliakos edo “hesteetako gaitza dutenak” deitu zien gaixoei.

Greziar medikuaren esanetan, zeliakoek “ez dituzte elikagaiak atxikitzen” eta horren arrazoia “bero natural eskasia” zen. Garai hartan uste zuten urdail barruko “bero natural” hori ezinbestekoa zela elikagaiak xurgatzeko.

Hogeita bi mende geroago, badakigu zeliakoek glutenari intolerantzia iraunkorra diotela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Osasuna
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


Intsusaren bigarrena

Joan urteko udaberrian idatzi nuen intsusari eskainitako aurreneko artikulua eta orduan iragarri nuen bezala, testu sorta baten aurrenekoa izan zen. Sendabelar honen emana eta jakintza agortzen ez den iturriaren parekoa dela nioen eta uste dut udaberriro artikulu bat idazteko... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


"Kartzelak gaixotzen du eta kartzelak hiltzen du"

Espetxeetako osasun zerbitzuaren gabeziez mintzatu da Libertad Francés Lecumberri, Salhaketa Nafarroa elkarteko koordinatzailea: “Osasun arloko langileak espetxeko logikekin eta irizpideekin kutsatzen direnean, zenbait eskubideren bermatzaile izan beharrean,... [+]


Eguneraketa berriak daude