LGTBIfobiaren behatokia sortu eta LGTBI errealitatearen diagnostikoa eginen du Iruñeko Udalak

  • Harrotu LGTBI zentroa eta LGTBI kolektiboentzako diru laguntzak garatu zituen iaz lehenengo aldiz udalak. Aurten, abiatutako egitasmoak martxan mantentzez gain, berriak hasiko ditu.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko otsailaren 27an - 09:19
Laura Berroa LGTBI zinegotzia eta Goretti Etxepare Harrotuko kidea (Arg: Euskalerria Irratia)

LGTBIfobiaren behatokia; LGTBI errealitatearen diagnostikoa, gerora plana garatzeko; LGTBI erasoen kontrako protokoloa; eta Espainiako Estatuko LGTBI jardunaldiak hartzea. Horiek dira 2018an Iruñeko Udalak LGTBI kolektiboen eskubideen defentsan bere eginen dituen egitasmo berriak. Dena, hiru ardatzen bueltan: gobernatasuna, LGTBI pertsonen ahalduntzea eta LGTBIfobiaren desagerpena. 

Era berean, iaz jarritako ekimenekin aurrera segiko du udalak: sexu eta genero aniztasunari eskainitako Harrotu zerbitzua mantenduko du, diru-laguntzak izanen dira eta LGTBI foroek indarran mantenduko dituzte. 

Noizean behineko ekintzak ere izanen dira, esaterako, Zinegoak jaialdiaren Iruñeko emankizunak, nazioarteko egunen ingurumariko ekitaldiak, formakuntza ikastaroak eta saioak, LGTBI memoria berreskuratzearen aldeko ekimenak... 2017an hasitako lana "egonkortzea eta bermatzea" dute xede 2018rako, Laura Berro Berdintasun eta LGTBI zinegotziak esan duenez. 

Harrotu, harrotasunez arrakastatsu

Ezbairik gabe arrakastatsua izan da Harrotu zentroaren hasiera: lehengo sei hilabeteetan, 1.287 artatze egin ditu eta 1.300 lagun bertaratu dira antolatutako ekintzetara. Berroren esanetan, Iruñeko Udala "otik 100era" pasa da LGTBI errealitateari dagokionez, eta gogorarazi du UPNren garaietan ez zela kolektibo honentzako politika zehatzik existitzen.

Bi funtzio betetzen ditu Harrotuk: batetik, Informazio eta Arreta Zerbitzua; eta, bestetik, kolektiboei irekitako gunea izatea.

Haren lana zenbakitan ere ikus daiteke. Eskakizunen kasuan, %64'3a informazio eskaera izan da; %21a sexologia kontsultak eta %14'7a liburutegiaren eta mediatekaren erabilpena.

"LGTBI eragileen, herritarren eta instituzioen lanaren aliantzatik, LGTBIfobiarik gabeko gizartea lor daiteke", adierazi du Berrok. 

Elkarrizketa hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
LGTBI pertsonak armairutik ateratzeko beldur dira lantokian

LGTBI kolektiboko hamar lagunetik bederatzik sekretuan mantentzen du bere sexu-joera laneko nagusien aurrean, eta lautik hiru ez da armairutik ateratzen lankideekin. Zergatiez, beldurrez eta arriskuez hitz egin dute Espainiako LGTBI+ Federazioak egin duen ikerketan.


Elena Guinea. Guztiontzako guneak sortzen
“Taberna bat edukitzea ardoak ateratzeko bakarrik, paso”

Etxe honetan askok ezagutzen dute Elena Guinea: 2021eko abenduan aldizkariaren azalean agertu zen, titi bakarrarekin eta irribarretsu, alboan zituela Sandra Barkaiztegi eta Olatz Mercader. Iñurri elkartearen (Min)bizi podcastean entzungo zuten beste hainbatek —Argia... [+]


Bilboko eraso homofoboa Legebiltzarrera iritsi da

Santomasetan bi homofobok sudurra apurtu zioten 23 urteko gazte bati eta kasu horren harira hainbat galdera egin dizkio Elkarrekin Podemos-IUk Eusko Jaurlaritzari, LGBTfobiari aurre egiteko neurrien inguruan. Bilboko EHGAMek ere badu zer esana: "Zisheteronorma babesten... [+]


2024-01-08 | ARGIA
LGBT+ eragileek Baionako apezpikua salatu dute Aita Santuak bikote homosexualez esandakoa desitxuratzeagatik

Eliza katolikoak abenduaren 18an argitaratu zuen Fiducia supplicans agirian bikote homosexualak bedeinkatzeko aukera eman zuen. Abenduaren 29an, beste agiri baten bidez, Marc Aillet Baionako apezpikuak Aita Santuaren hitzak bere modura interpretatu zituen. Bere elizbarrutiko... [+]


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Pertsona trangeneroen aurkako erasoak handitu egin dira

Eraildako Trans Pertsonen Behatokiak egindako “Trans hilketen monitorizazioa” txostenean 2021eko urriaren 1etik 2022ko irailaren 30era 44 herrialdeetan izandako 327 pertsona transen hilketak salatu dira.


Eguneraketa berriak daude